Koronabirusa askotan entzundako hitz bat da azken aldi honetan. Asia ekialdean hasi zen birus hau, baina egunak eta asteak aurrera joan ahala, pixkanaka pixkanaka mundu osora joan da zabaltzen. Europara ere iritsi da, eta gaurko honetan, Italian egindako ondorioei buruz hitz egingo dugu.
Italian, Ikastolak eta unibertsitateak itsi dituzte, Martxoaren 15a arte. 100 hildako egon dira, eta horrek min asko egin du Italiako jendearentzat, azkenean normala baita birus honi buruzko beldurra edukitzea. Egia da, hil diren gehienak, adineko pertsonak direla, eta birus hau baina lehen beste birus bat zutela. Gizonezko gehiagori eragin die birus honek emakumeei baino, hildakoen tasak dioen bezala, %2,8 da gizonezkoena eta %1,7 emakumezkoena.
Birus honek ere, jendearen elikaduran ondorio asko eduki ditu, hau da, supermerkatuetan lan egiten duen jendea, agian ez da lanera joango, pasa liokenagatik. Horrek, janaria ez egotea eragin dezake, eta jendeak orduan zailagoa izango du janaria lortzeko.
Nire ustez, koronabirusak benetan ekar ditzakeen ondorioak baino gehiago ari dira adierazten komunikabideak, eta horrek beldurtu egiten gaitu. Hildakoak ez dira asko izaten, eta lehen esan dudan bezala, gehienak lehenagotik bazuten beste birus bat. Birus hau gehiago ez zabaltzeko badaude arau moduko batzuk, eta ez dira oso zailak betetzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.