2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

konfinamentua hasi zenetik telefoniaren eta internetaren erabilera %40 hazi da






              Xabier Iturbe, Euskaltelen presidenteak Euskadi irratiko "faktoria"n esan duenez, koronabirusari aurre egitekoalarma egoera ezarri zenetik, bataz beste, interneta eta telefonia %40 hazi da. Mugikorretako datuen erabilera %25 hazi da eta azkenik mugikorretatik egindako deiak %50. beste aldetik whatsaparekin ere asko nabaritu da aldaketa, bere erabilera bostkoiztu egin dela dio Iturbek.


              Telelanak ere arlo honetan premia handiak sortu dituela aipatu du ere bai, baita irakasle eta ikasleen harteko harremanak ordenaigailu bidez izateak ere.


              Horregatik, eskariaren hazkundeari erantzun egokia emateko sarea dimentsionatzeko lanean ari direla ere jakinarazi digu iturbek.



              Iturbek oraindik ez daki nola eragingo dion egoera berezi honek Euskaltel estatu mailan hedatzeko asmoari, izan ere, esan duen bezala, helburua izango dute ondorengo 5 urteetan gaur egun duten bezero kopurua bikoiztea. euskaltelek 700.000 bezero ditu Galizia, Euskadi eta austurias hartean eta nahi luke 2025 1.400.000 izatea dute helburu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.