2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Ekitaldiak bertan behera CoVid-19agatik

Jakina den bezala, CoVid-19ak eragin handia ari du edukitzen ekonomian, orokorrean txarrerako, hori bai enplegu asko gelditu behar izan direlako eta baita ekitaldi asko bertan behera utzi direlako ere.
Blog honetan zeintzuk izan diren bertan behera utzitako ekitaldi garrantzitsuenak eta nolako eragina izan duten jada edo izango duten aztertuko dira.

Kirolen munduan adibidez, hainbat ekitaldi izan dira bertan behera utzitakoak, horien artean, garrantzitsuenak:
Imágenes, fotos de stock y vectores sobre Cancelado | ShutterstockFutbolean, EuroCopa eta Copa America 2021 arte izan dira atzeratuak, Champions eta Europa Leagueko partiduak oraingoz ate itxiekin jolastu dira, hau da, publikoak gastatuko lukeen dirua ez da erabilia izan,      La Liga ere bertan behera utzi da.

Saskibaloiean ere, NBA oraingoz bertan behera utzi da.

Kotxe lasterketetan, Formula1-eko hurrengo lasterketak bertan behera utzi dira.

Tenisean Roland Garros atzeratu egin da.

Los JJOO está en tendencia en Twitter - Los tweets más populares ...

2020ko Joko Olinpikoak hasiera batean aurten ospatzea pentsatzen zuten, Japoniak hainbat urte zeramatzalako Tokyo horretarako prestatzen, baina azkenean, egoera okertu delako hurrengo urteko udaberrira atzeratu dute oraingoz.

Teknologiaren munduan ere nahikoa izan dira bertan behera geratutakoak:
Mobile World Congress, FaceBook-F8, Game Developers Congress, Google I/O, etab. Honek konpainia hauei arazoak sortu dizkietzake akzionistek ez dakitelako zer izango den hauen hurrengo berritasuna eta beraz akzioak saldu ditzaketelako eta ez konpainian inbertitu.


El E3 2020 se cancela de manera oficial por el coronavirus ...Entretenimenduaren munduan ere, E3a bertan behera gelditu da, urtero ospatu ohi da Los Angelesetan eta diru asko mugitu ohi du, azken urteetan geroz eta gutxiagora joan ondoren, aurten ez antolatzea erabaki dute coronavirusarengatik.


Guzti honek milioika euro/dolar ez mugitzea eragin du, jendeak ez duelako bidaia ordaindu behar, ez duelako hotela hartu behar, ezta ekitaldirako sarrera ordaindu behar ere.


Urtzi Espinosa Murua


Iturriak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.