Gipuzkoako foru aldundiak 100.000€-ko diru laguntza bat onartu du zerbitzu turistikoen sektoreko autonomoei eta enpresa txikiei bideratuta, Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Horren bidez, turismo negozio berriak bultzatzeko programa berrituko du Aldundiak eta ekimen txikien egitura eta zirkulatzaile gastuak ordaintzen laguntzea da asmoa.
Autonomoa bada eta bere kargura langilerik ez badu, gehienez 2000€ emango ditu enpresako; enpresak 2 edo 3 langile baditu, 3500€ emango ditu eta enpresak 4 langile edo gehiago baditu, 5000€ gehienez.
Horrez gain, Espainiako gobernuak autonomoei eta enpresa txikiei neurri ekonomiko berriak jarri dizkiete. Ordaindu beharreko kuotak ekainaren 30a arte atzeratu dizkiete, beti ere baldintza batzuekin. Epemuga berdinera arte atzeratu dira Gizarte segurantzari zor dizkieten ordainketak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.