2021(e)ko azaroaren 8(a), astelehena

Afrikako Diamante Odoltsuak



"diamante odoltsuak" Sierra Leonako, Angolako, Liberiako, Kongoko Errepublika Demokratikoko eta Afrika Erdiko Errepublikako gerretan paper garrantzisua jokatu duten bitxiak dira.


Giza eskubideen hainbat taldeek esan dutenez, herrialde horietako gerrilla taldeek milaka milioi dolar erabiltzen dituzte armak erosi eta gerrak finantziatzeko


Kalkuluen arabera, gatazkan dauden lekuetatik kontrabandatutako izan diren diamanteak zirkulazioan dauden diamante guztien %5 dira bakarrik.


Horrez gain, eragin handia izan dute gerretan. Mark Doyle BBCko analistak esan zuen ez dela kointzidentzia Afrikako gerrarik garrantzitsu eta odoltsuenetako hiru (Angola, Sierra Leona eta Kongoko Errepublika demokratikoa) diamanteak komertziatzen dituzten herrialdeetan gertatzea.


Gutxi gora behera, Angolan gertatutako 27 urteko gerran 800.000 pertsona hil zirela pentsatzen da, eta beste kasualitate bat bezala matxinoek diamanteak komertziatzen ziren hainbat leku beraien menpe zeuzkaten.


Kongoko gatazkak bi milioi pertsona baino gehiago hil ditu indarkeriaren, gosearen eta gaixotasunen ondorioz, ONG batzuen laguntzaileek kalkulatu duten arabera. 


Afrikako gerraren arrazoi garrantzisuenetako bat gelditzeko ahaleginean, 2003an Kimberley Prozesua bezala ezagutzen den ziurtapen hitzarmen bat jarri zen indarrean.


Urteak iraun zituen hainbat plan eta ideeien ondoren Suitzako hiri batean (Interlek izenekoa) nazioarteko konferentzia batean adostu zuten, konferentziara 30 kantziler joan ziren.




Oihan Jimenez


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.