T.E Lawrence gales-en jaio zen 1888-ko Abuztuaren 16ean, arkeologia ikasi zuen baina 1916-an Inglaterrako armadan sartu zen. Kairon egon zen denboraldian mapak kartografiatzen egon zen. Egun batean ordea Fhaysal Printzearekin interpretea izatea eskatu zioten. Orduan, kairotik yenbo-ra eta hortik wediss-affra-ra joan zen printzearen bila. Printzearekin egon ostean plan bat pentsatu zuen eta 20 gizonekin Nefud-eko basamortua gurutzatu zuen, or Howeittat eta Harisch tribuen laguntza bereganatu zuen wadi rum-izeneko kampamentu batean.
Lawrencen lehen garaipen militarra 1917ko uztailean Aqaba bereganatzea izan zen, otomandarrek Itsaso Gorrian zuten portu bakarra, Ingelesei laguntza logistiko handiagoa emateko izango zen portua.
Horrela, arabiar altxamendua Edmond Allenby jeneralaren laguntza garrantzitsuan bihurtu zen, britainiarren aurrerapena zuzendu baitzuen Kairotik Palestinara eta Siriara. Lawrencek, ez zeukan armada erregularrik, baizik eta nomada talde bat, estrategikoki erabili zituen arabiarren gerla teknikak gerrilla gerra bat egiteko. Gutxi gora behera 79 zubiren eta trenbide kontaezinen leherketetan parte hartu zuen, qte horrez gain Arabia guztitik Otomandarren kampamenduen %80-a (gutxi gora behera) suntsitu zituen.
Otomandarren posizioak jakiteko egindako erasoetako batean, Lawrence preso hartu zuten. Zorionez, ihes egin ahal izan zuen harrapatzaileengandik.
1918ko urrian Arabiarrek Damasko hartu zutenean (Lawrence eta 12000 arabiarren armadarekin) amaitu zen Lawrencen papera arabiarraren altxamenduan. Arabiar buruzagiek estatu berri bat eskaintzean engainatu zituztela jakinik, Frantziaren eta Ingalaterraren arteko banaketa inperiala erabakita zegoenean, koronel militar mailarekin bueltatu zen lawrence inglaterrara.
1934-ean motozikleta batean zegoen bitartean istripu bat euki zuen, 46 urterekin hil zen, koman 6 egun egon ondoren.
OIHAN JIMENEZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.