Hego Euskal Herriko energia kontsumitzaile zaurgarrienek argindar fakturaren zati batean laguntza jasoko dute, zehazki, 70%eraioko laguntza.
Energia bonu soziala eskatua duten Hego Euskal Herriko biztanleek laguntza handiagoa jasoko dute negu honetan. Espainiako Gobernuak onarturiko dekretuaren arabera, energia kontsumitzaile zaurgarrienek argindarraren fakturan jasotzen duten babesa %25etik %60ra igoko da, eta zaurgarritasun larria pairatzen dutenei, berriz, baliteke %70eraino iristea. Hortaz gain, kontsumitzaile horiek 90 euroko laguntza eskatu ahal izango dute gasa ordaintzeko. Espainiako Gobernuak 100 milioi euroko funtsa jarriko du erkidego autonomoen esku babes horiek handitu ditzaten.
Teresa Ribera Espainiako presidenteordeak atzoko Ministroen Kontseiluaren ondoren eman zuen neurri horien berri. Dena den, presidenteordeak zehaztu zuenez, salbuespenezko neurriak dira, eta gasaren txekea behin bakarrik banatuko dute. Energiaren prezioaren igoerari aurre egiteko dekretuak beste neurri batzuk ere biltzen ditu. Espainiako Gobernuak, neurri honekin, «epe luzeko» kontratuak sinatzen lagundu nahi dio industriari.
Horiek hala, konpainiek energia erosi zutena baino merkeago saltzeko arriskua saihestuko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.