Venezuelan, latinoamerikako beste herrialde askotan bezala, ekonomia oso txarra dute, hau da, generalean jende gehiena pobrea dela, askok ez dute jatekorik eta beraien txanponak balio asko galdu du. Venezuelaren kasua ikusgarrienetakoa da, izan ere, munduko inflazio handiena du, eta zer da inflazioa? Azkar laburbilduta, inflazioa prezioak gehiegi igotzen direnean gertatzen da, adibidez, lehen cafe batek 2 euro balio bazituen, orain 4 euro balio izatea. Baina benetan inflazioak egiten duena ez da zerbaiten balioa igo, benetan, txanpon horren balioa jeisten du.
Venezuela bueltatuz, bolivar venezolar batek 0,00002 euro balio ditu, edo beste modu batean esanda euro bat 500.000 bolivar dira. Nola da posible hau gertatu izan, gainera, kontuan izanda 1970an venzuela izan zen hegoamerikako herrialde aberatsena. Venezuelan duela 50-60 urte ekonomia hona zuten, pobrezia gutxi eta herrialdea aurrera zigoan, baina, guzti hau petroleoagatik izan zen, eta 1980tik aurrera petroleoaren prezioa jaitsi zen, eta venezuela krisian sartu zen. 1992 bi estatu golpe egiten saiatzen dira, eta 1999an estatu golpe hoietako batean ibili zen Hugo Chavez presidente bilakatzen da. Honekin batera petroleoaren prezioa berriro igotzen da eta venezuela krisia lasaitzen da, baina, hala eta guztiz ere herrialdeak petroleoan oinarritutako ekonomia du eta horregatik prezioen berakada batek herrialdea krisira bueltatu dezake.
Hugo Chavez botere politiko ikaragarria lortzen du, baina, bere bizitzako momenturik arrakastatsuenean minbiziz hiltzen da. Bere ondoren Nicolas Maduro jartzen da, orain arte, eta berekin batera petroleoaren prezioa berriro jeisten da. Hortik ona bolivar baten balioa 2 aldiz aldatu dute inflazioagatik, hau da, txanpona bi aldiz aldatu dute txanponen fabrikazio kostua txanponaren balioa baino garestiagoa zelako, 2012 100.000.000 bolivar zirenak, orain bakarra da (0,2 euro), baina oraindik behera doa. Azken aldaketa baino lehen merkeago zen 1.000 bolivarreko biletea kumuneko papera baino.
https://es.wikipedia.org/wiki/Inflaci%C3%B3n
https://www.bbc.com/mundo/noticias-america-latina-58106182
https://nuso.org/articulo/como-explicar-la-catastrofe-economica-venezolana/
https://www.youtube.com/watch?v=xKEaLkNrT2c
MATTIN REKALDE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.