Azken urteetan futbolaren inguruan dokumentu asko argitaratu dira non ikusi ditzazkegu goi mailako futbolistak, entrenatzaileak, futboletik bizi diren asko... dirua paradisu fiskaletara eraman dutela, hau da, beraien herrialdetan ez ordaintzeagatik beste herrialde batzuetara eraman dutela gutxiago ordaintzeagatik.
Duela urte batzuk agertu zen Leo Messik 4 milioi zor zituela eta notizi berriena da Cristiano Ronaldok 63 milioi ez dituela deklaratu. Baina nire iritziz Espainian dagoen arazo handiena korrupzioa da. Messirekin kristoneko arazoak egon ziren, noski arrazoiarekin, baina Cristiano Ronaldok egin duenean ez dute ezer egin, dokumentua argitaratu duen horrialdea ixtea behartu dute eta ezer pasa bezala geratu dira.
Beste kasu batzuk FIFAko goi kargukoak dira. Urte askotan egon dira hor goian lapurtzen eta azkenean 2015ean 7 kartzelera joan ziren eta beste askok lanik gabe geratu ziren.
Nire ustez, korrupzioa futboletik botatzeko neurriak hartu behar dira bestela kirolarekin bukatuko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.