2017(e)ko urtarrilaren 29(a), igandea

Kubako iraultza

Kubako ekonomia, beti egon da azukreari lotuta, hura zen irlak esportatzen zuen produktu bakarrenetarikoa. 1929ko mundu mailako krisiak, eragin bortitza izan zuen herrialde honetako ekonomian. Azukrearen esportazioa %50-60 jaitsi zen, hau pobreziaz beteaz. Bestalde, klase arteko desberdintasunak, geroz eta nabarmenagoak ziren eta garaiko gobernua, geroz eta ustelkeria gehiagoz betea zegoen. Batista diktadorea, geroz eta aberatsagoa egiten hasi zen herrialdeko pobreziari kasurik egin gabe. Hango biztanle gehienak pobrezian bizi ziren, bizileku, lanpostu eta edukaziorik gabe. Drogak eta haurren prostituzioa ziren nagusi.


1956. urtean, Fidel Castro militarrak, Batista diktadorea gobernutik kentzeko, Kubako Iraultza hasi zuen. Orduko gobernu ustel eta ekonomia behartsuarekin bukatzeko. 1959an, Castrok, Kubako gobernuaren kontrola hartu zuen, orduko egoera bortitzei aurre egiteko. Honek, aldaketa asko ekarri zituen Kubara.


Castrok, Kubako ekonomiarekin egin zuena, sozialismoaren printzipioak jarraituz, zera izan zen: Ekonomiaren mugimendu eta ekoizpenak, gobernuak kontrolatuta egongo ziren. Guztiek gobernuarentzako lan egingo zuten, beraz, jende guztiak soldata izango zuen eta bakoitzak jabetza pribatu murriztu bat. Herrialdeko pertsona orok izango zuen edukaziorako eskubidea, edukazioa doanik izango zen, baita osasun zerbitzua ere. Herrialdean kontsumitzen zena bertan ekoitzia izan beharko zen, modu ekologiko batean. Eta abar luze bat.

Nahiz eta aldaketa horiek eta gehiago eginda irlako ekonomia hobetu eta gaur egun Kuba Hego Amerikako alfabetatze maila, bizi-esperantza eta osasun zerbitzu altuena duen herrialdea izan, Estatu Batuak, Kubaren aurka jarri zen iraultzarengatik. Gaur egun, Kubak oso zor handia dauka (15.3000 milioi 2016an) eta urte horietan Fidel Castrok herrialdea hobetu arren, ezin da ahaztu diktadore bat izan zela.

Bibliografia:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.