Erretiroa pertsona batek adin-arrazoiak direla medio behin betiko ordaindutako lan egiteari utzi egiten deneko egoerari deritzo. Erretiroa hartu duen pertsonari jubilatuta dagoela esaten da. Salbuespenak salbuespen, jubilatzeko adina 60-70 urte bitartekoa da herrialde gehienetan. Jubilatuak gehienetan pentsioa edo errenta jasotzen du aldiro bizimodua atera ahal izateko, lan egindako urteetan zehar egindako ekarpenei esker, pentsio-sistema publikoak edo, horrelakorik ez duten herrialdeetan, berak aurreztutako dirutik. Beste alde batetik, erretiroak mugarri garrantzitsua izaten da pertsona baten bizitzan, lan-egoeratik askotan egoera pasibora iragaten baita, batzuetan depresio edo bestelako arazo larriekin batera.
Lan egiten duen jendea "población ocupada" deitzen da. Lan egiten dutenek, lan egiteagatik dirua kobratzen dute, eta kobratzen dutenatik, zati bat poltsara doa gero diru hori jubilatuentzat eta jubilatuen pentsioentzat izateko. Sistemak, pentsioak kubritzeko egin ziren, lortzeko berdintasun bat pentsioetan ordaitzen denarekin eta kobratzen denarekin. Zer gertatzen ari da gaur egun? Jendea gehiago bizitzean, eta lana duten pertsona gutxiago egon, berdintasun hori lortzea zailagoa da eta dirua ateratzen ari gera estatuak zuen poltsa batetik, eta berrikusten da, beranduago, ez da iritsiko dirua pentsioak ordaintzeko. Geroz eta zahar gehiago egongo dira. Horregatik, geroz eta pentsio pribatu gehiago daude, pertsonak jubilatzerakoan dirua edukitzeko, horrela familiak ahorratzen dute eta dirua dago inbertitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.