2017(e)ko urtarrilaren 22(a), igandea

Zorrentzako bigarren aukera

Krisi garaian, zorrak asko igo ziren. Lehen, maileguak edonori ematen zitzaizkion, zertarako behar ziren galdetu gabe. Jendeak, hainbeste mailegu izanda, ez zen ordaintzeko gai izaten. Oso zaila zen zorretaz desegitea. Askok, haien ondasunak saldu harren, zorrak zituzten segika. Horregatik, gobernuak, zorren “likidazio eta barkamen” legea sortu zuen.

Zertan datza lege hau? Zorrak ordaindu ezin dituen pertsona horrek, notario, epaile edo erregistratzaile  batekin hitz egin beharko du prozesua hasteko. Orduan, daukan guztia salduko du eta horrela bizitza berria hasi dezake zorretaz ahaztuta. Berdin du dituen ondasunak dituen zorrak baino balio gutxiagokoak badira, prozesuak berdin-berdin jarraituko du eta prozesu hau edozein kantitateko zorretarako balio du, berdin du 5.000€ edo 500.000.000€ izan.

Hala ere, ezin da aukeratu zer ondasun saldu nahi duzun eta zein ez. Prozesu honetan sartzerako orduan, zure ondasun guztiak sartzen dituzu. Baliteke denak saldu behar ez izatea, baina hori ezin da aukeratu. Adibidez, ezin da esan kotxea saldu nahi duzula eta etxearekin gelditu. Bestalde, prozesu hau, nahiko luzea izaten da, bost urte edo irauten ditu eta segun zer zor kantitate daukazun, interes desberdinak ordaindu behar dira, prozesua ordaintzeko. Esaterako, 100.000€-k, 500€-ko gastuak ekar ditzake.

Zertarako lege hau? Gobernuak, desalojoa eta familiak kalean bizi beharra ekidin nahi du lege hau ezarriz. Zor handiak dituzten eta horiek ordaindu ezin dituztenei bigarren aukera bat emateko.

http://economia.elpais.com/economia/2015/02/27/actualidad/1425068438_215514.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.