GASTUAK
Pertsona baten aurrekontuan diru-sarrerak eta gastuak daude. Ohikoena da diru sarrera gutxiago edukitzea eta gastu gehiago, nahiz eta diru sarreretan kantitateak altuagoak izan eta gastuetan berriz baxuagoak. Zer da aurrekontua? Finantza-plan pertsonalizatu bat da, gastuak kontrolatzen eta diru-sarrerei ahalik probetxu handiena ateratzen laguntzeko.
Diru sarreren barruan soldata, nomina, mantenu-pentsioak, diru-laguntzak, aparteko lanak, bankuetako kontuen interesak... egon daitezke. Gastuen barruan asko kokatzen dira, adibidez, etxebizitzaren alokairua, mailegua, erosketa (janaria), argindarraren faktura, mugikorra, betaurrekoak, zinema, banku kontua...
Jende askori gustatuko litzaioke diru-sarrerak ahalik eta handienak izatea, baina hori konpontzeko edo gastu gutxiago edukitzeko beste modu errexago bat dago, gastuak murriztea. Nola? Gastu batzuk finkoak dira (etxebizitzaren alokairua, mailegua..)eta horiek ezin dira aldatu, izan ere, beharrezkoak direlako, baina beste batzuk aldakorrak (mugikorra, erosketa, argindarraren faktura, betaurrekoak..) eta ez-beharrezkoak dira (zinema...), eta horiek aldatuz gero, gastu gutxiago edukiko genituzke.
Lehen aipatu dudan bezala, gastu mota ezberdinak daude;
Nahitaezko gastu finkoak (ezin dira ordaindu gabe utzi eta haien zenbatekoa ez da aldatzen), Beharrezko gastu aldakorrak (murriztu daitezke, baina ezin dira guztiz kendu),
Baztertzeko modukoak (egin gabe utz daitezkeenak) eta Aurrezkia.
Ondorioak egon daitezke gastu haiek ordaindu gabe uzten badira.
Zorra handitzea: zorra handitu egiten da.
Epaiketei edo auziei aurre egin behar izatea: zor duguna erreklamatzen digute.
Enbargoak edo jabetzak galtzea: ordaindu gabeko zorrei aurre egiteko.
Kreditu-historia okertzea: etorkizunean mailegu bat lortzeko aukera galtzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.