Gaur egun gorte ekonomia-sistema lineala da, hau da, lehengaiak
atera, produktua produzitu, erabili eta botatzeko egiten ditu. Sistema horrekin
segundoro 113 mila milioi kilo zabor produzitzen dira segundoro Espainian. Ba al dago irtenbiderik?
Egia da zaborra birziklatu egiten dela, baina ikerketek diote zaborraren erdia baino gutxiago birziklatzen dugula. Orduan zer egin dezakegu hau geldiarazteko? Geure etxeetan birziklatzea ondo dago, ekologikoagoak bilakatu gaitezke baina hori ez da nahikoa.
Orain dela urte ekonomia-sistema berri baten kontzeptua sortu zen, ekonomia zirkularra. Sistema honek lehengaiak askoz ere modu efizienteagoan erabiltzeko proposamenak egiten ditu. Lehengai gutxiago erabilita produktu hobeak egiteko asmoarekin. Produktu horiek apurtzean berrerabiltzeko eta produktu berrian bilakatzeko ideia da, beraz, zirkulu formako produkzio bat emango litzateke.
Kontzeptu hau hobeto ulertzeko naturan erreparatu dezakegu, animalia batek belarra jaten du, elikatzen da eta gero hil egiten da, bere gorputza deskonposatu egiten da eta landareentzat ongarri bezala balio du. Gero hortik beste landare bat jaiotzen da eta geroago animalia batek landarea jaten du. Azkenean elikadura-katea ziklo bat da. Ekonomian kontzeptu berdina aplikatzen badugu ekonomia zirkularra dugu.
Orain goazen telefonoekin: telefono bat apurtzen denean oso garestia ateratzen da konpontzea, eta jende gehienak berria erosten du. Horrek diru gehiago gastatzea suposatzen dio enpresari, materialak erosi eta telefonoa produzitu behar duelako, eta baita ere erosleari, telefonoa erosi behar duelako. Baina pentsatu dezagun telefonoak konpontzeak askoz ere gutxiago balio duela, horrela ez zenuke dirurik gastatu beharko telefono berri bat erosten eta enpresak ere diru gehiago aurreztuko luke. Baita ere enpresek telefono berriak ateratzeari utziko baliete eta dugun telefonoa "aktualizatuko" balute, denok diru asko gordeko genuke geuretzat. Baita ere telefono berri horiek birziklatutako materialez eginda baleude eta behin konponduezinak bilakatzean telefono berriak egiteko erabiliko balira, ez zen diru mordoa aurreztuko, baita ere Co2 isuriak %70 batean jaitsiko lirateke.
Ideia honek oso idealista ematen badu ere jadanik enpresa batzuk hasi dira sistema hau erabiltzen produkziorako eta Europar batasuna ideia hau aurrera eramateko lanean dabil. Agian, etorkizun batean ekonomia-sistema hau estandarra izatea lortu daiteke.
Nire ustez benetan interesgarria da sistema hau eta asko gustatuko litzaidake martxan ikustea. Baina aldi berean zaila ikusten dut enpresa handiek aldaketa hau egitea, izan ere, haien sistema oso lineala da, baina agian ustekabean ekonomia zirkularra ondo hartzen dute, ez dago jakiterik.

Hemendik atera dut informazioa eta ideiaren kontzeptua, gehiena YouTubeko bideotik:
HTTPS://ELPAIS.COM/ECONOMIA/2016/07/11/ACTUALIDAD/1468245829_505496.HTML
Oso kontzeptu interesgarria. Hein batean utopikoa badirudi ere, ekonomia zirkularra landu behar da eta irtenbide mantengarriak bilatu behar dira. Enpresek kontzientzia hartzen duten heinean, egingarriagoa bihurtuko da.
ErantzunEzabatu