2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

Inditexen gainbera

INDITEXEN GAINBERA

Guztiok dakigu Inditex munduko enpresa dirudunen artean dabilela, baina azken urte honi dagokionez datuak eraldatu egin dira faktore batzuen ondorioz. Hain zuzen ere, etekinak hobeak izan dira aurreko urtean baino eta, hala ere, enpresaren hazkundearen erritmoa jaitsi egin da 2014ko lehen bederatzi hilabetetatik.

Gainbera honen kausetako bat eguraldia da, izan ere, udara luzea izan dugu aurten eta berandu arte jendea ez da hasi udazkenerako arropa erosten. Ondorioz, bai Inditex eta beste arropa saltzaileek arazoak izan dituzte soberakinik gabe gelditzeko. 

Bestalde, denda fisikoen eta birtualen arazoa aipatu behar dugu. Hau da, Inditexek Internetengatik egin du apustu eta diru asko jarri dute beraien zerbitzuak ahalik eta egokienak izateko sarean eta dagoeneko Zara dendako denda birtualak sortu ditu Indian, Malasian, Singapurren, Tailandian eta Vietnamen. Beraz, denda fisiko asko jarri dituzte alkilerrean nahiz eta beste enpresa batzuei, adibidez, Mangori eta H&Mri  primeran joan zaien makrodendak sortzerako orduan. Erabaki honek ez du emaitza positiborik eduki eta burtsaren balioa %20 jaitsi da.

Hortaz, Inditexek zerbait egin beharko du enpresa handien artean gora jarraitzeko eta eguraldia bezelako faktore sinpleek haien ekonomian ez eragiteko.


BIBLIOGRAFIA: http://www.elmundo.es/economia/empresas/2017/12/13/5a30cddae2704e64568b4655.html 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.