2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

FED


Estatu  Batuetako erreserba Federalak (FED)  beste urrats bat eman du  interes tipo-en igoeran. Puntu laurdenaren igoera proposatu du, beraz interesak  1,25% ta 1,5% tartean uzten ditu.

Aurtengo hirugarren igoera da eta bostgarrena, Fed-en burua - Janet Yellen - erabaki zuenetik 2015ko Abenduan, diru-politika gogortzen hastea.

Erreserba Federalak erabaki hau artu du lan merkatuaren sendotasunean  sostengatuta, ehuneko 4,1 langabeziko tasari aurre egiten, azken hamazazpi urtetako txikiena, eta jarraitutako herriaren ekonomia hazkundean. PIB % 3 igo zen azkeneko hiruhilekoan.

Ordea, Yellen-en taldeak ez du inflazioaren geldialdia kontuan hartu, oraindik FED-a jarraitzen duen % 2 aren helburutik urrun aurkitzen dena. Honek eragin zuen, tipo igoera erabakia Charles Evans eta Neel Kashkari gobernadorearen  aurkako botoa izan zezala. Azken hauek, inflazioak igoeraren seinale argiak eman ditzala arte itxarotearen aldekoak.

Dena dela, FED ek 2018an inflazioa %1,9 ra igoko duela mantentzen du, eta % 2 ra 2019 an. Tipo igoerari buruz proiekzioak mantentzen dira ere, aurrez ikusitako hiru gehikuntzarekin  hurrengo urterako.

Ordea FED ek, langabeziako aurreikuspenak hobetu ditu: horrela langabezia %3,9 raino jaitsiko litzake urrengo urtean eta 2019-n zehar.

Era berean,  ekonomia hazkundeak aurrez ikusita baino gehiago bizkortzen bada, Fed-a behartuta ikus liteke datorren urtean lau aldiz interes tasak igotzera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.