2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

Obsoleszentzia programatua

Obsoeszentzia programatua


Obsoleszentzia programatua metodo bat da enpresa batzuek erabiltzen dutena salmentak igotzeko. Enpresak ekoitzitako produktuak denbora bat izango du erabilezin bihurtu arte. Kasu honetan enpresak berak ezarriko dio data hori produktuak hauskorragoak edo material okerragoekin eginez. Horrela, ezarritako epea pasatzean erabilezin geratuko da produktua eta erosleak beste produktu berri bat erosi beharko du. Enpresek hori egitean ez dituzte eroslearen beharrak ezta naturan izango dituen ondorioak kontuan hartuko beraien aberastasuna silikizango dute buruan.

obsolescencia programada bilaketarekin bat datozen irudiak

Obsoleszentzia programatua jasan zuen lehen produktua goritasunezko bonbila izan zen. Edisonek 1500 ordu irauten zituen bonbila asmatu zuen. Arrakasta handia izan zuen eta enpresa asko hasi ziren bonbila horiek ekoizten. Hasieran lortu nahi zena bonbilek ahalik eta gehien irautea zen, baina enpresaburu batzuk bildu eta Phoebus Kartela eratu zuten. Adostu zuten bonbilek ezin zutela 1000 ordu baina gehiago iraun eta zigortu egiten zuten muga hori gainditzen zuen enpresa.

Beste adibide garbi bat 1938 DuPontek sortzen zituen nailonezko mediak ziren. Ain material ona zen non jendeak behin erostean ez zuen beharrik izaten luzerako mediak berriz erosteko ez baitziren hausten. Hori dela eta, enpresak bere burua behartuta ikusi zuen mediak kalitate txarragokoak egiteko eta horrrela bere irabaziak berreskuratzeko.

iPodek ere obsoleszentzia programatuta zuten eta bateria 18 hilabete irauteko soilik zegoen prestatuta. Bi eroslek bideo bat egin zuten jendeari hori ulertarazteko eta bideo horrek erreperkusio handia izan zuen.

Nire iritziz, ez dago ondo metodo hau erabiltzea ez baitira eroslearen eskubidieak errespetatzen.

https://es.wikipedia.org/wiki/Obsolescencia_programada#Historia

1 iruzkin:

  1. Hala da. Enpresa batzuk ulertu dute produktu onegiak eginez gero, jendeak ez duela berriro erosteko beharrik, eta salmentak gutxitu egiten direla. Gauza bera gertatu zen 60-70-eko hamarkadan, Fagor eta elektrogailuak egiten zituzten hainbat enpresekin. Hain onak egiten zituzten, askotan "bizitza oso bat" irauten zutela, eta jendeak ez zuen inoiz berriro elektrogailu bera erosten.

    Ulertzen dut zure ikuspuntua eta agia da, kasu askotan, kontsumitzailearen eskubideen aurka doazela... ; baina, egia da ere, "betirako" produktuak egiteak, enpresa askoren amaiera dela. Nire ustez, oreka bilatu behar da; hau da, legeak markatzen dituen iraupenak/garantiak bermatu (5 urte, 10 urte), baina enpresaren iraupena arriskuan jarri gabe.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.