Merkatu beltza legez kanpoko ondasunen, produktuen eta zerbitzuen salerosketa da, gaien prezioak edo saldu beharreko kopuruak estatuak adostuta daudenean. Drogak eta su-armak saltzeari ere merkatu beltza deitzen zaio. Esaten denez, mundu osoan 1800milioi lan-postu bermatu ditu merkatu mota honek.
Estatuak produktu bati prezio altuegia jartzean gertatu daiteke: altuegia denez erosleak ez du erosi nahiko, beraz, merkatu beltzekoek prezioa jaisten diote produktuari eta horrela merkatu normalean baino etekin gehiago aterako du, badakielako erosleak produktu hori erosiko duela.
Merkatu beltza azaltzearen arrazoi handienetako batzuk krisia eta gerra dira. Normalean estatuak enpresengan jarri behar du kontrolik zorrotzena eta horregatik, enpresa batzuk prest egongo lirateke merkatu beltzera pasatzeko, behintzat zerbait salduko luketelako eta bizirauteko adina diru edukiko luketela dakitelako.
Esaterako 2. Mundu Gerran merkatu beltza azaldu zen. Gerrarako armak, garraioak eta guztia egiteko behar zuten materialalaren erabilpena asko handitu zen. Eta berdina gertatu zen lehergailuak egiteko behar ziren prduktu kimikoekin. Eskulana inoiz baino gehiago behar zen eta umeak, emakumeak eta adinekoak jarri zituzten lanean, imajinaezineko lanorduak egiten. Gizartea elikagai faltan zegoen eta momentu horretan sartu zen merkatu beltza.
Alemanian, elikagaien prezioa ikaragarri igotzen hasi zen 1921etik aurrera. Asteko 6 aldiz igotzen ziren. Hau da, egun batean ogiak "marco"(Alemaniako txanpona, 1marco=0,51€) bat balio bazuen hurrengo astean 6 marco eta horrela astero. 1923.urtearen erdialderako elikagaien prezioak 100aldiz handiagoak ziren eta urte horretako azarorako 1milioi eta 10milioi artean. Honen ondorioz, horrenbeste diru ezzuen jendea merkatu beltzean erosten hasi zen eta horrela biziraun zuten Hjalmar Horace Greeley
Schachtek herrialdea egoera larri honetatik atera zuen arte bere ekonomia politikekin.
Hala eta ere, gaur egun merkatu beltza ere badago gerrarik ez dagoen herrialdeetan, kontrabando bidez drogak, alkohola eta tabakoa beste herrialde batzuetara mugitzeko, izan ere, herrialde batzuetan hauen prezioak oso altuak dira.
Hau guztia esanda ondorioztatu dezakegu, gerra bat ematen bada seguruenik merkatu beltza sortuko dela.
Iturriak:
http://www.exordio.com/1939-1945/paises/economia1GER.html
http://economipedia.com/historia/la-economia-campo-batalla-la-segunda-guerra-mundial.html
http://www.claseshistoria.com/2guerramundial/caracteristicas-economiaguerra.html
https://eu.wikipedia.org/wiki/Merkatu_beltz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.