2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Bitcoinak munduan zehar

Bitcoina "criptomoneda" bat da. Ordainketa modu bat eta merkantzia bat. Txanpon digital bat bezala kalifikatzen da. 2009an agertu zen, eta egilea anonimoa da.  Oso fidagarria ematen du baina txanpon hauek gauza nahiko misteriotsuak egiten dituztenez fraude bat izateko beldurra dago.

Azken urteetako fenomeno finantzieroa da. 2017. urtean eman zuen aurrerapen eta salto handiena. 2018.urtean bitcoin baten prezioa 11.000€-ra iritsi zen, hau da, 11.000€-rainoko ordainketa bat egiteko aukera dago bitcoin batekin soilik.

Lehen esan bezala hauek atera zirenean jendea hero moduan erabiltzen hasi zen, baina orain, bankuak beldurtu egin dira eta adibidez, Nordea bankuak bere 31.000 langileri txanpon mota honekin edozein tipotako erlazioa edukitzea debekatu die. Eta berdina egin du Danske Bank-ek.









Espainiako eta Estatu Batuetako bankuek aldiz ez dute neurririk hartu. Espainiako bankuko gobernadoreak bere iritzia eman du gai honen inguruan "enorme riesgo" izan dira haren hitzak, baina hala eta ere ez dute ezer egin. Lehenengo egoera aztertu behar dutela eta ondoren ikusiko dutela zer egin. Eta Estatu Batuetakoak ere kezkatuta egon arren banku batek bakarrik hartu du debekuaren erabakia, Merrill Lynch bankuak.
Horrela jarraituko al du egoerak?

Iturriak:
https://es.wikipedia.org/wiki/Bitcoin#Econom%C3%ADa
https://elpais.com/economia/2018/01/25/actualidad/1516884188_932781.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.