Industria iraultza
Industria iraultza XVIII mende bukaeran Britanian hasi zen aldaketa teknologiko eta soziokulturala izan zen. Makinekin masan produzitutako ekonomiak etxean artisauki egindako ekonomiari lekua kendu zion. Lehenik arropa eta ohiala egiteko enpresak sortzen hasi ziren. Jendeak arropa etxean jostetik fabriketan makinekin egitera pasa ziren. Etxean josita eginda, langile berdinak, berak erabakitako ordutegian eta nagusi gabe egiten zuen arropa egiteko prozesu guztia eta herriko merkatuan saldu zezakeen nahi izanez gero. Masa produkzioan aldiz, langileak ordutegi finkoa izatera pasa ziren eta nagusi baten aginpera lan egitera. Soldata bat zuten eta langile bakoitza prozesuko pauso batera zegoen espezializatuta. Honela gehio produzitu zezaketen denbora gutxiagoan eta gero merkatu internazionalean saldu.
Garapen ekonomikoa asko handitu zen lurrun makina eta burdingintzarekin eta hazten joan zen etengabe petrolioa eta elektrizitatearen etorrerarekin bigarren iraultza iritsi zenean.
Ondorio ekonomikoak
Industria iraultzak berekin batera hainbat ondorio ekarri zituen eta esan daiteke ondorio ekonomikoak izan zirela garrantzitsuenetako batzuk bestela gaur egungo gizartea existitzea ezinezkoa izango litzateke.
Aldaketak produkzioan:
Aldaketa nabarienetako bat produkzioan egon zen. Artisauak makinak erabiltzen hasi ziren eta enpresa txikiak izatetik enpresa handien jabe izatera pasa ziren. Lana pertsonek egin beharren makinek egiten zuten, pertsonak soilik zeuden makinak manejatu eta zaintzeko. Horrela lan eskua ez zen ain garestia soldata gutxiago ordaindu behar ziren eta.
Aldaketak garraioan:
Iraultzak ere garraio aldaketak ekarri zituen. Lurrunezko trena asmatu zen, ekonomiak asko egin zuen gora garraio bide moderno eta efikaz honekin. Produktuak merkatuan zabaltzeko erraztasunak ematen zituen eta beste herrialde batzuetara modu seguru eta azkar batean garraiatzea ahalbidetu zuen.
Nekazaritzan iraultza:
Nekazaritzan ere aldaketa ugari egon ziren. Teknika berriak asmatu ziren uzta gehio eta hobea izateko laborantza biraketa deiturikoa adibidez. Lur komunak kendu zituzten eta nekazariak lurren jabeen langile izatera pasa ziren. Hemen ere landatzeko makina berriak asmatu zituztenez nekazari batzuek lana galdu zuten eta hirietara joan behar izan ziren lan bila.
Kapitalismoa:
Aldaketak ez ziren ordea produkzio mailan soilik izan. Industria iraultzaren ondoren ekonomiaren forma guztiz aldatu egin zen eta kapitalismoa izeneko era berria ezarri zen. Ideia hauek Adam Smith Ekonomilariak bere liburuan idatzitakoak dira. Irakurri beste sarrera hau horri buruzko informazioa lortzeko.
Kapitalismoak ekarri zuen beste aldaketetako bat enpresen finantziatzeko forma izan zen. Industrializazioarekin batera enpresak, haien gastuak eta inbertsioak hazi egin ziren eta horri aurre egiteko akzioak asmatu ziren. Enpresaren inbertsioak zati berdinetan zatitu (akzioak) eta saldu egiten ziren haien balioa enpresaren irabazien edo galeren menpe egonik. Horrela burtsa sortu zen urte batzuen buruan.
Bibliografia:
Gizarteko lehen unitatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.