Kopuru hau, azken urtetan goruntz doana, Gipuzkoan 1.706 milioi eta Euskadin 4.100 milioietara igotzen da.
Turismoa Donostian oso sektore garrantzitsua da. Hau, urtero austen diren bidaiari markak edo hotel berrien ugaritasunean antzematen da.
2015. urtean sektore honek Gipuzkoako hiriburuan 957 milioiko diru sarrerak sortu zituen. Kopuru hauek turismoa hiriko bigarren jarduera ekonomikoan bihurtzen dute lehengo aldiz, Ernesto Gasco Donostiako turismo zinegotziak azpimarratzen duenez.
"San sebastian, ciudad del turismo" egin den informeak dioenez Donostia, zerbitzu hiri bat da eta hauen artean turismoarekin zerikusia daukatenek geroz eta garrantzi handiago dute. Turismoa bertako ekonomian diru sarrera iturri garrantzitsua da. Hiriko hiru lanpostuetatik bat sektore honek sortzen du.
Donostian turismoaren hazkundeak gainerako lurraldeei ere mesede egiten dio. Honela Aldundiak Donostia beste alderditako turismoa bultzatzeko erabiltzen du: Hondarribia, Zarautz, Arantzazu... Euskadiko lurraldeari dagokionez 2015. urtean turismoak Gipuzkoako BPGri %7,4a eman zion, Bizkaian %5,2a suposatu zuen eta Araban %5,1.
Turismoa beraz Donostian goruntz doa, ondorengo datuan ikusten den bezela: 2011. urtean turismoak Donostian 817 milioi utzi zituen eta 2015. urtean 957 milioi izan ziren. Hau da 4 urtetan sektore honen eragin ekonmikoa 140 milioitan gehitu zen.
Turismoak Donostian sortzen duen bolumena garrantzitsua bada ere zenbait azpi sektoreek jasaten ari diren gorakada nabarmentzekoa da. Donostiako sustapen departamentuak 2012an egindako informeak surfak hirian urtean 32.000 milioi inguru fakturatzen zituela azaltzen zuen. Kirol honek bakarrik zuzeneko 250 lanpostu sortzen zituen.
Aipatzeko beste azpi sektore bat negozio turismoa da, 2014. urtean 20.000 milioi eurotako ergin ekonomikoa izanik, pertsona eta egun bakoitzeko 350 euroko gastuarekin. Turismo grastonomikoa ere garrantzi handia du Donostian pertsona eta eguneko 102,5 euroko gastua suposatzen duelarik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.