ASEGURUAK
Aseguru bat, pertsona batek aseguru enpresa batekin egiten duen akordioa da. Aseguru hauen helburua aseguruan dagoen pertsona, enpresak, edo objektuak minen bat jasaten edo eragiten badu aseguru horrek sortu diren kalteak konpontzea da. Eta zerbitzu horren truke asegurua kontratatu duen pertsonak edo enpresak hilero diru kantitate bat ordaindu behar du. Baina ez da beti horrela izaten, hau da, aseguru motaren arabera aseguruak gauza batzuk "estaltzen" ditu eta beste batzuk ez, esate baterako, auto istripu bat gertatzen da, eta autoko gidaria hil egiten da, gerta daiteke nahiz eta bizitzako aseguru bat izan bertan asegurua kontratatutako pertsona istripu batean hil egiten bazen aseguru horrek ez zuela inolako dirurik emango hildako familiari, hau da, aseguruak ez du egoera guztietan parte hartzen.
Aseguruak hiru taldetan banatzen dira:
- Aseguru Pertsonalak: Bizitzakoa, istripu pertsonalak, osasuna edo gaixotasuna, menpekotasuna,...
- Jabetza edo kalteen asegurua: Autoa, lapurreta, suteak, lege erantzukizuna,...
- Zerbitzu eskaintzen aseguruak: Legezko babesa, bidai laguntza eta heriotza.
Baina seguruak ez du zuzenean dirua edo kalteak konpontzen, eta horretarako arrazoi oso on bat dago. Arrazoi hori maula da. Esate baterako, 2009 eta 2014 urteen artean egon ziren auto istripuen %6a aseguruari maule saiakera izan ziren.
Aseguru enpresari egiten diren mauleak hiru motatakoak dira:
- Bat batekoa: Kasu honetan istripu bat gertatzerakoan lehenik zeuden beste arazo batzuk ipintzea, hau da, auto istripu bat gertatzen da, eta autoaren gidariak bere aseguru enpresari suntsipenak konpontzeko eskatzen du, baina istripu horren aurretik autoak marradura bat zeukan, beraz aseguruari hori ere ordaintzeko eskatzen dio.
- Aurretik pentsatua: Kasu honetan sortutako kalteak aurreikusiak izan dira, hau da, sortutako kalteak nahita egin izan direla.
- Antolatua: Kasu honetan istripua eta dena denborarekin aurreikusia izan da.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.