2018(e)ko urtarrilaren 2(a), asteartea

"Made in Spain" etiketa




"Made in Spain" etiketa
 
Orokorrean produktuen jatorria adierazte derrigorrezkoa da, baina orain dela urte batzuk produktu textiletan ez zen beharrezkoa produktuen jatorria adieraztea, hori dela eta, enpresa asko etiketa faltsuak egiten hasi ziren, etiketa horien baten izena "Made in Spain" izena zuen.
 
 
Baina zergatik egin etiketa faltsuak?
 
Galdera honen erantzuna oso erraza da. Etiketa horren helburua produktu gehiago saltzea zen, hau da, erosleek lan baldintza egokietan egindako produktuak nahiago zituzten, lurralde ezberdinetan lan baldintza ezberdinak daudelako, eta honen adibide argi bat Bangladesh da. 2013ko azaroaren 25ean Bangladesheko textil enpresa bat erre egin zen, eta bertako 120 langile hil ziren. Beraien lan baldintzak oso txarrak ziren, eta munduko soldata baxuenetarikoak zituzten. Horren eta beste hainbat istripuen ondorioz erosleak produktu textilen etiketak begiratzen hasi ziren. Beraz hainbat enpresek beraien produktuen etiketak faltsifikatzen hasi ziren, erosleek beraien produktuak erosteko.
 
Baina, etiketa faltsifikatutako produktuek orokorrean prezio baxua izaten zuten, beste herrialdeetan prduzitzen zutenez ekoizpen kostuak baxuagoak ziren, beraz saltzeko garaian prezioak baxuagoak ziren.
 

Resultado de imagen de etiqueta made in spain ropa
 
Neri etiketen faltsifikazioa gauza oso txar bat iruditzen zait, erosleak engainatzen dituztelako produktu gehiago saltzeko asmoarekin, gainera, lehen esan dudan bezala, produktu horiek lan baldintza txarretan lan egiten duten pertsonengatik eginak daude, beraz, "Made in Spain" etiketa daukan etiketa bat duen produktu bat erosi baino lehenago beste gauza batzuk begiratu behar dira, prezioa, esate baterako.
 
 
BIBLIOGRAFIA:
 



1 iruzkin:

  1. Oso interesgarria eta egia. Arazo bera dago CE (europear batasuneko kalitate markarekin); produktu askok marka faltsua daramate, eta oso arriskutsua izan daiteke, bereziki, ume txikientzako jostailuetan. CE markak bermatzen du ez dela adierazitako adinekoentzat arriskutsua, ez dituela material desegokiak edo pieza aske txikiegiak. Marka faltsua denean, ez da guzti hori bermatzen eta ondorioak larriak izan daitezke.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.