Egongo al da OT 2019?
Zer da OT?
Operación Triunfo, OT siglez ezaguna ere, Espaniako telebista-saioa da. Proba guztiak pasa eta gero, geratzen diren 16 pertsonak, akademia (etxe modukoa) batean bizitzen dira. Astero pertsona bat botatzen dute, eta hori erabakitzeko. Asteazkenero (adibidez aurten) gala batean, astean zehar prestatuko abestia abestu behar dute. Gero epaimahiak lau pertsona nominatzen dituzte akademiatik joateko. Akademiako irakasleak eta zuzendaria, lau horietatik 1 salbatzen dute, eta nominatuak izan ez diren beste lehiakideak, bigarren bati salbatzen diote. Hortaz, aste bakoitzean, geratu diren 2 lehiakideak salbatzeko, OT aplikazioaren bidez guk bozkatu behar dugu. Horrela gala guztietan. Azkenean 5 pertsona iritsiko dira finalera.
Urtero, urtero...
Lehengo urtean (2017), OT oso famatua izan zenez, OT 2018 egitea erabaki zuten. Eta bagenekienez, aurten, lehengo urean baino fama gehiago eduki du. Baina lehengo ureko "Triunfitoak" (lehiakideak), ez ditugu hain erraz ahaztuko. Momentu honetan, orain dela urte bat baino gutxiago bukatu zen OT 2017, eta gaur egun, 16 lehiakideak, beraiek sortutako abesti edo diskoa atera dute. Eta badakigu, aurtengo lehiakideak berdina egingo dutela. Baina... ahalko du Espainiak, urtero, 16 abeslari berri jasan.
Honen arazoa?
Esan dugunez, telebista-saio honekin, urtero, 16 abeslari berri ditugu. Denek nahi dute musika ikasi eta musikaz bizi. Baina artista bat Aurrera eramateko behar den dirua gehiegi da urtero 16 pertsonentzat eskaintzeko. Hau da, ez zuten ekonomikoki hau jasango. Beste aldetik, batzuen edo gehienen fama bidea motza izango da. Hau da, telesaiotik atera ostean, beraien lehen albuma edo abestirako lanean hasten dira. Eta momentuzko berritasunak direnez, beraien lehen albuma edo abestia oso famatua egingo da eta asko salduko da. Baino bigarren proiekturen bat ateratzeko momentuan, hurrengo edizioko lehiakideak atentzio ia guztia daukate. Eta ondorioz, hiru edo lau abeslari izango dira aurrera eramaten dituztenak beraien proiektu berriak. Espainiako atentzio gehiena telesaioko edizio berrian oinarrituko delako.
Aurrera atera ez diren beste lehiakideak, kontratu bat edukiko dute firmatuta. Eta orduan bakoitzaren produktorea, dirua galtzen du. Baita ere, Espainian zeuden beste abeslari famatuak, fama eta atentzioa galtzeko arriskuan daude.
OT 2019rik ez
Ondorioz, hurrengo edizio baterako atseden bat utzi beharko dute. Ez dakite zenbat denbora baino hurrengo urtean izatea ezinezkoa izango da. Produktoreak, beste abeslariak, bai OT-ko telesaioa ere nahi eta egin ezin dutelako. Niretzako ulergarria den atseden bat egitea, hurrengo edizio bateko fama handituko du. Hau da, guztiz ados nago atseden honekin, eta hurrengo ediziorako zain egongo naiz. Baina orain, aurtengo lehiakideen proiektuak ikusteko nahian nago. Orduan, OT telesaioaren maitatzailea balin bazara, lasai, bizitzako gauza onak itxaroten egiten dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.