2018(e)ko abenduaren 6(a), osteguna

Hiru gaztetik bat aritzen da apustuetan

Hiru gaztetik bat aritzen da apustuetan


Atzo, Deustuko Unibertsitateak, 1981ean hasi zituen gazteen menpekotasunei buruzko ikerketa batzuk aurkeztu zituen Bilbon. Ikerketa horiek, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egin ziren,12  eta 22 urte bitarteko gazteen artean.

Estudio horiek, hau ondorioztatu zuten, hiru gazteetatik batek noizbait apustuetan dirua jokatu duela, azken urtean hamarretatik batek hamar aldiz baina gehiago aritu dela eta hogeitik batek arazo larriren bat  izan dezakeela mundu horretan sartzen bada.

 

Apustua gazteen droga berria bihurtu omen da eta gehiengoa 15 urterekin hasten dela esaten dute. Inkestaren emaitzetan oinarrituta, arazo hau internetaren erabilerarekin lotuta dagoela uste dute. Gazteen media hiru ordu dira sarean egunero eta gainera apustu etxeen publizitate inbasio bat dagoela ere nabarmentzen dute ikertzaileek.

Guzti honek arrazoi sinple bat daukala uste dut. Hau da, telebistan ehundaka anuntzio daude egunero apustuekin loturik eta honek jolastera animatzen dio pertsona askori.

Erlazionatutako irudiaHonekin ez dut esan nahi  apostuak debekatu behar direnik, baina bai neurriak hartu behar direla gazteen ohiturekin. Izan ere, oso gazte hasten bazara apostuak egiten, oso zaila da mundu hori uztea eta batzuetan jendeak edozer gauza egiten du dirua lortu ahal izateko.

Beste aldetik, ezagutzen ditut gertuko kasu batzuk, adibidez, nire aitaren lankide batek irabazten zuen diru guztia apostatu egiten zuen eta bere emazteak kontrolatu behar izaten zion egunero ez jolasteko.

 

Informazioa: 

https://www.berria.eus/paperekoa/1889/004/001/2018-12-06/hiru_gaztetik_bat_aritzen_da_apustuetan.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.