Guztiok dakigunez, Espainian etxegabetze ugari gertatzen ari dira krisi ekonomikoaren ondorioz gehien bat.
Etxegabetzeak, etxe batean bizi diren pertsonek errenta ordaintzen ez dutenean gertatzen dira, eta ondorioz, etxea uztera behartzen dituzte. Etxegabetze hauek modu desegoki batean burutzen dira askotan, indarkeria eta tratu txarrak erabiliz, ondoren pertsona horiek etxebizitzarik gabe gelditzeko.
Gertakari hau 2008.urtetik gaur egunera arte gertatzen aritu da, eta estatistikek diotenez, 2012ko lehenengo hiruhilekoan egunero batez beste 517 etxegabetze gertatu ziren. Urte berdin horretan, PAH-k dioenez, 171.110 etxegabetze egon ziren krisiaren hasieratik, hau da, 2008tik.
Honek ondorio larriak ekartzen ditu biztanlerian, etxegabetzeak sufritzen dituzten pertsona hauek etxebizitzarik gabe gelditzen dira, eta horietako askok kalean bizi behar izaten dute. Hauek askotan familiak izaten dira, haur txikiekin, eta etxebizitzarik gabe geratzeak asko eragiten die, batez ere negu gorrian. Gainera, zoritxarrez, badaude beraien buruaz beste egindako pertsona ugari gertakari honengatik. Etxebizitzarik gabe geratzerako garaian beste aukerarik ez zutela pentsatzean, beraien buruaz beste egitea aukeratu zuten. 2010.urtean 3.145 buru-hiltze gertatu ziren Espainian honen ondorioz.
Ondorio larri hauek ez sufriarazteko, gobernuak jarri zitzakeen beste aukera batzuk; adibidez, ostatu bat aurkitzea familia eta pertsona hauentzat, edota ez kaleratzea modu desegoki horretan.
Bibliografia
https://es.wikipedia.org/wiki/Desahucios_en_España_durante_la_crisis_económica
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.