2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

GABON KONTSUMISTAK

Gabonak iritsi dira. Iritsi da garai hori non familia eta lagunak elkartzen dira, bazkariak eta afariak egiten dira eta azkenean deskantsatu egiten duzu. Baina, baita ere  gastatzeko eta kontsumitzeko momentua. Hau da, kapitalismoaren garaia iritsi da.
Hasteko, familiak dira Gabonen protagonistak. Eta bakoitzak, Deilottenen hitzetan,  601€ inguru gastatzen ditu, Europan bigarren gehienak gastatzen dutenak Erresuma Batuaren ondoren. Oparietan 241€ gastatzen dira, janarian 173€, bidaietan 105€ eta aisialdian 82€. Gastu altu horien arrazoiak ugariak dira, hasteko, jendeak kontsumitu egiten du beraien egunerokoen arazoei aurre egiteko, izan ere, erosketen bidez beraien burua beste gauza batzuetan pentsaraztea egiten du. Horrez gain, promozioak, jendeak diru-sartze altuagoak izatea, produktu berritzaileak eta situazio ekonomiko hobeak eragiten dute familiek gehiago kontsumitzea.
Baina, familiak ez dira  bakarrak gabon kapitalista hauetan parte hartzen dutenak, udaletxeak ez dira festatik kanpo geratzen. Abendua hasterakoan udaletxeak gogoratzen digu gabonak gertu daudela; nola? Argien bidez. Hiri eta herriak piztu egiten dira gauetan, toki horiei argia emanez, baina hori ez da dohainik, udaletxeek diru kantitate bat eman behar dute hiri horiek argitu daitezen. Hasteko, Vigon da diru gehien gastatu dena 2018-an, 4,5 miloi € gastatzea erabaki du alkateak, Gasteizen berriz ez da hainbesteko dirutza ordaindu, 83.752€. Baina Donostian bai, 220.000€ ordaindu dira.
Diru asko eta asko gastatzen da familietan eta udaletxeetan gabonak iristerakoan, eta dirudi bi haste horien tartean beste urte osoko gauzak ahaztuak daudela. Adibidez, 31.000 pertsona daudela etxe gabe, edo 2,5 miloi ume bizi direla pobrezian EspaƱan.
Gabonak iritsi dira, kapitalismoa eta kontsumismoa iritsi da, iritsi da garai hori non ahaztuak diren gabonak ospatu ezin dutenak eta gastatzeko momentua garrantzitsua da, baina, diru hori guztia alferrik gastatu ordez aurreztuko balitz, momentu honetan bizi garen tokia berdina izango litzateke?
Resultado de imagen de navidades tristes


BIBLIOGRAFIA:
- https://www2.deloitte.com/content/campaigns/es/estudio-consumo-navideno/tendencias-consumo-navidad/consumo-navideno.html#economy-section
- https://www.lavozdegalicia.es/noticia/vigo/vigo/2018/03/16/concello-vigo-invertira-45-millones-iluminacion-navidena/0003_201803V16C1992.htm
- https://www.gasteizhoy.com/luces-navidad-vitoria-2018/
- https://www.abc.es/sociedad/abci-31000-personas-espana-no-tienen-techo-no-normal-201805221819_noticia.html
- https://www.huffingtonpost.es/2017/06/12/casi-2-5-millones-de-ninos-estan-por-debajo-del-umbral-de-la-pob_a_22138171/?ncid=other_huffpostre_pqylmel2bk8&utm_campaign=related_articles
- https://www2.deloitte.com/content/dam/Deloitte/es/Documents/bienes-comsumo-distribucion-hosteleria/estudio-consumo-navideno-2018.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.