2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Gabonetako kontsumo epidemia


Gabonetako kontsumo epidemia


Gabonak, ospakizun handia. Hau giroan erraz ikusi daiteke, kaleak argiz beteta eta denda guztiak apainduta daudelako. Lehioetan ere argi batzuk ikusi daitezke, balkoietatik zintzilikaturik dauden Olentzero txikiekin batera. Argi dago festa hau oso ongi etorria dela gure gizartean, ondo jan, opariak jasotzeko eta egiteko garai paregabea delako. Honek guztiak kostu bat dauka, noski, familia batzuetan handiagoa edo txikiagoa dena, baina diru "galera" hori hor egongo da. Festa honen desabantaila hau da, egun normal batean baina askoz ere diru gehiago gastatzen dugu, gehiago kontsumitzen dugu, egunerokotasunean daukagun errutina aspergarri horretatik ateratzeko daukagun gogo horregatik, nire ustez.


Erlazionatutako irudiaJanari "berezia" eta opariak dira ospakizun honetako jabeak. Gabon-gaueko afaria, urte zahar gaueko afaria eta errege eguneko bazkaria, janari gehiegi, diru-zorroarentzako gutxienez. Aurreko urtean, adibidez, Espaniako familiek, median, 195€ gastatu zituzten janaria erosten, astakeri bat dena. Gabonetako janari garestiena, eta ospetsuena, adibidez, mariskoa da, baina, garai honetan, enpresek prezioak gehiago igotzen dituzte, sasoi honetan dagoen erosteko gogo kontrolaezina aprobetxatzen. Esaterako, bisiguak %59,90 -eko igoera jasan ohi du, orokorrean, eta angulek %45-ekoa, OCU-k aurreko urteko prezioak aztertu ondoren atera dituzten ondorioen arabera. Egia da janaria bizirauteko behar beharrezkoa daukagun baliabide bat dela, eta batzuetan gehiegizko kontsumoa txarra izan ez daitekeela, lehenago esandako errutina horretatik ateratzeko, baina mugak beti daude eta Gabonetan muga horiek gehienetan gainditzen ditugu. Edozein aitzaki hona izan daiteke behar beharrezkoak ez ditugun gauzak erosteko, kontsumismoa eratzen eta handitzen. Gainera, garai honetan langile gehienek aparteko ordainsaria eskuratzen dutenez, gastuetan erreparatu gabe geroz eta gehiago erosten dute.

 Lehenago esan dudan bezala, eta Gabonetan ezin bestekoa den ezaugarria bat opariak dira. Opariak zoriontasunaren sinonimoa izan daitezke, momentu berezi honetan gutxienz. Bestela, zergatik saiatzen gera horrenbeste gure lagun edo familiar maite horri opari bat egiterakoan, hauek pozik ikusi ahal izateko ez bada? Batzuetan kapritxo bat baimentzea ez dago gaizki, noski, baina lehenago esan dudan bezala, muga batzun daude. Iragarkiak asko laguntzen digute muga hauek gainditzerako unean, bertan ematen den informazioarekin guri produktu hori opari perfektua dela limurtzen edo konbentzitzen digutelako. Espanian, median, 248,86€ gastatzen ditugu oparietan, ikaragarrizko kantitate bat dena. Azken finean gehienetan oparien prezioaz gehiago arduratzen gera edo gehiago baloratzen dugu opariaren berezko balio edo esanahia baino. Milaka opari erosten dira Gabonetan munduan zehar, eta opari horietako batzuk, seguruenik, hartzaileak berez beharrezkoa iruditzen ez zaion edo gustuko ez duen zerbait izango da. 

Baina hemen ez da guztia bukatzen, hemen ez da kontsumoa bukatzen. Gabonetako loteria famatua ere kontuan hartu behar da. Dirua irabazteko itsaropena da, oso zaila dena betetzen, suerte asko edukitzez gain diru kantitate handi bat utzi behar duzulako atzean, eta hala ere, sari desiratu hori inoiz ikusiko ez dezun sari bat izaten jarraitu dezake. Eta hala eta guztiz ere, urtero hau erosten jarraitzen dugu, esperantza hori inoiz ez gastatzen, eta kontsumitzen, berriro ere iragarkietan ateratzen diren irudiak ere erosteko gogo hori handitzen digutelako, esperantza faltsuak banatzen. Pertsona bakoitzak, median, 54€ gastatzen ditu loteria erosten, eta nahiz eta zifra txiki bat ematen duen hasieran, beste gastuei gehitzen ditugunean ez da hain txikia.

Beraz, jaialdi honetan gastatzen eta kontsumitzen dugun guztia kontu handiarekin aztertzen badugu, seguruenik zerbait egingo genuke kontsumismo geldiezin honi aurre egiteko. Baina oraingoz hau urte batzuk itxaron beharko ditugu egoera honetatik irteteko, urteak pasa ahala gehiago kontsumitzen dugula ematen duelako, ezertaz ere arduratzen. 



https://www.coinc.es/blog/noticia/subida-precios-alimentos-navidad
https://tuotrodiario.hola.com/consumo-ahorro/2017120971644/cuanto-gastan-espanoles-navidad/
https://www.coinc.es/blog/noticia/cuanto-gastamos-de-media-en-las-navidades
https://www.casacochecurro.com/icuanto-dinero-gastamos-en-loteria-de-navidad.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.