2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena

Latinoamerika 2019

Nahiz eta urte hasieran, Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) zionez, munduaren zati honek %1,4ko hazkuendea izango zuela, urte honen bukaerarentako, onagarria dena; orain organismo berak duen aurreikusia oso desberdina da urte honen bukaerarako, %0,6ko garapena izango da leku honena, urtearen bukaerarako, NDF dionez. Hau Asiarekin, adibidez, konparatuz %4,1ko garapena izango duena, oso ekonomiaren garapen eskasia da, baina ez bakarrik beste leku askoekin konparatuz, bera berberarekin, azken bi urtetan, konparatuz ere sekulako beherakada handia, bere %1,2ko garapena 2017n eta %1eko 2018n. Baino zergatik gertatu da hau? Zergatik urte hasieran hain etorkizun handiko zirudien leku honek, hain sakon erori egin da?

Hasiko gara eskualde honetako bi ekonimia handienak aztertzen, Mexiko eta Brasil. Brasilen aldetatik ez da izan urte on bat bere ekonomiarentzako, herrialde honek, azken hilabeteetan jasan egin duen erreforma batzuengatik, eragin dio bere ekonomiara, %0,8ko hazkundea izango duena urte bukaerarentzako; baina alde onarengatik ,NDF dionez, 2020aren bukaerarako, erreforma hauek baliagarriak izango dira, %2-2,4 arteko hazkunde bat eragiten. Beste aldetik Mexiko azken hiruilekoan gertatutako zentroamerikar krisiaren kontuarekin, eta gizarteriaren aurkako krimen batzuek eta gero, Mexikoko polizia federalengatik, eta honen ondorioz AEBtik jarritako zigor ekonomiko batzuk, urtearen bukaerarako ekonomia, bakarrik %0,9 bat igoko dela pentsatzen da.

Bi ekonomia handienak aztertuz, ondorio bezala atera ahal egingo dugu latinoamerika urte honetan asko beheratu egin dituela bere ekonomia, aldaketa eta gertaera problematiko batzuen ondorioz, adibidez, Venezuelaren krisi ekonomikoa, erreforma batzuk, epe motzera ez direnak ongarriak, zentroamerikako, eta espezifikoki El Salvadoren eta Nikaraguan dagoen immigrazio uharte masiboa,... Baina hurrengo urteetan errekuperatu dezakeenak, eta are gehiago hitz eginda, batzuek ongarriak izango direnak eskualde honetarako garapenerentzako.

2019(e)ko irailaren 27(a), ostirala

Supermerkatuetan dirua aurreztu

https://www.diariovasco.com/economia/supermercado-ahorro-alcampo-mercadona-20190925125221-ntrc.html
Hau da nik aukeratutako ekonomkari buruzko berria. Berri honetan, supermerkatu merkeetan diru pila bat aurreztu daitekela esaten da.
Erosketak askotan egiten dira urtean zehar, eta esaten da familia batek 1.063€ aurreztea iritsi daitekela urte batean supermerkatuu merkeetara joaten bada. Badaude lekuak, adibidez alcobendas, posible dela 3.554€ euro aurreztu daitekela. Nik uste dut pizagarria dela gertatzen dena, mikroekonomia horietara junez gero dirua aurreztu daitekelako.
Nire ustez hori guretzako eta ekonomiarentzako ona da, diru hori aurreztuz gero beste gauza batzuetan gastatu daitekenak. Ona da ere janaria bezain importantea den gauzetan aurreztu ahal izatea, ekonomia hobeto joateko.

Mercedes-en isurketa

Blogger hau mercedesen eta smart kotxeei buruz doa,isurketei buruzko araudia betetzen ez zuten 684.000 auto saldu zituztelako.
Iruzurraren akusazio gehienak Volkswagenentzat izan dira, dieselaren iruzurraz berandu informatzeagatik.
Stuttgarteko fiskaltzak 870 milioi euroko izuna jarri die mercedes eta smart-en egileari.Onartu egin du izun hori eta jakinarazi du ez duela haren aurkako helegiterik jarriko, 1.600 milioi baztertuak zituelako dieselaren eskandaluari aurre egiteko.

Volkswagenentzat 30 milioi euroko kostua auki du iruzurrak, eta honekin bigarren akusazioa da Volkswagenentzat.

Tasa Arrosa

                                  

                                      TASA ARROSA


Badaude hainbat produktu bai emakumezkoentzat eta gizonezkokoentzat berdinak direnak. Baina bazenekien emakumezkoak gehiago ordaintzen dugula produktu horiengatik?Prezio diferentzia horri tasa arrosa deitzen zaio. Termino hau ingelesetik dator “pink tax”

Aitzurrak (Maquinilla) kasu esanguratsu bat dira. Funtzio eta kalitate behera dute emakume edo gizonezko batentzat baina prezioei begiratuz gero, ikusi daiteke garestiagoak direla emakumezkoentzat egindakoak. Zein da da diferentzia? diferentzia bakarra kanpo itsura izaten da. Gehienetan emakumezkoen produktuak arrosak egiten dituztela. Hortik dator tasa arrosaren izena. Baina arazoa, diferentzia horrengatik garestiagoak jartzen dituztela da. Eta aitzurretan bezala, desodoranteetan, hileko produktuetan, kremetan.. 

Badaude unibertsitate ezberdinak egindako ikerketak, frogatzen dutela salneurrietan diferentzia bataz beste %20a dela. Hau da ia BEZa bezala.
Argi dago ez dala bidezkoa emakumezkoak gehiago ordaindu behar izatea.
                              tasa rosa bilaketarekin bat datozen irudiak


2019(e)ko irailaren 26(a), osteguna

Protekzionismoa

                              Protekzionismoa 

Protekzionismoa politika komertzial bat da gobernuak jartzen du bere herrialdeko industria babesteko beste herrialdeetako konpetentziaz. Honetarako arandelak edo beste murrizketa batzuk inposatzen zaie herrialde barruan bere produktuak sartzeko. 

Protekzionismoaren aurkakoa merkatu librea izango zen. Merkatu libreak herrialdeko industria kalte egin dezake, beste herrialde batzuetan gauzak erostea merkeagoa izan daitekeelako. 

Nire ustez protekzionismoak alde on asko ditu, adibidez, herrialdeko industria animatzen du. Baina beste herrialde batek protekzionismoa daukan herrialdean gauzak saldu nahi badituzte baina sartzeko zerga batzuk ez nahi ditu ordaindu, gerra komertziala sor daiteke beste. Hau da beste herrialde horretako presidenteak arandelak jar ditzake erantzun bezala. Honek nire ustez ekonomiari kalte handia egiten dio. Honen adibide famatuena Estatu batuak eta Txinaren gerra komertziala da.







2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

Mercedesek 870 milioiko izuna


Mercedesek 870 milioi euroko isuna ordainduko du

Diesel motor trukatuen auzia itxi ahal izango du Daimlerrek. Stuttgarteko Fiskaltzak 870 milioi euroko isun bat ezarri dio Mercedes eta Smart marken egileari. 

Fiskaltzak akusazio formala aurkeztu zuen atzo VWeko hiru buruzagiren aurka, dieselaren iruzurraz berandu informatzeagatik. 

Volkswagenentzat jada 30.000 milioi euroko kostua izan du iruzurrak, eta gora egingo du.

2015eko irailean, AEBetan hasitako ikerketa baten harira, VWek onartu zuen software trukatu bat jarri zuela diesel motorreko ehunka mila autotan, haien gas isurketak faltsutzeko.


Klima aldaketarako lege behar dugu YA.



 Klima Aldaketaren Legea
Kaixo, eta ongi etorri nire vlogerrera, gaurkoan klima aldaketari buruz hitz egingo dut. Seguroaski, badakizula zer den klima aldaketa, telebistan, irratian, sare sozialetan, leku guztietan entzuten ari zara hitz hori, baina gelditu al zara pentsatzera momentu batez pentsatzen zer arraio den hori? seguruenik bai baina gaur egun dena munduaren bukaera izango balitz bezala hitz egiten dute baina lasai, ez da munduaren bukaera, bueno, hobeto esanda, munduaren bukaera ez izatea, zure esku dago.

Klima-aldaketa Lurra edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da, edo errazago ulertzeko, klima aldaketak, lur osoa berotzen ari da eta hainbat konsekuentzia larri ditu, adibidez, poloen urtzea, superpopulazioa, euri azidoa… Baina nik, nola aurre egin esplikatuko dut.

Seguruenik, Espainian  bizi zarela, eta bai, Espainia da oso gaizki pasako duen herrialde bat klima aldaketaren gatik, eta jada, udak, geroz eta luzeagoak dira.
Baina zergatik hau? Erraza, azken urteetan, CO2 kantitate izugarriak isuri ditugu atmosferara.Tristea da baina, gaur egun inork ez du hitz egiten klima aldaketa gelditzeari buruz, orain konsekuentzia ez hain txarrak edukitzeari buruz hitz egiten dute zoritxarrez. Baina, seguruenez ez dakizuela, mundu mailan, Espainia dela energia eoliko gehien sortzen duen herrialdea eta 4 etxeetatik 3 argitzen dira soilik energia eolikoarekin, baita ere, Espainian erabiltzen den 39%-a energia berriztagarria da. Baina hala ere, egia da, momentu hauetan,Espaina elektrizitatea sortzeko beste herrialde batzuetatik, petrolioa, karboia… lortzeko eta honen ondorioz diru asko gastatzen dugu.

Orain bai, zer egin beharko dugu, espainako gobernuak energia berriztagarrientzat dirua emateko? Lege bat eskatu, bai lege bat, klima aldaketari aurre egiteko lege bat behar dugu. Oraintxe pentsatuko duzu, hau ezinezkoa dela, eta inorrek ez duela hori lortuko baina zorionez, klima aldaketari aurre egiten dugunak asko gazteak garela eta bai, gazteak, gu gara etorkizuna klima aldaketa denen esku dago, zure esku dago.

Dunuts: ERE

Hau da nik aukertu dudan artikulua:


Los dueños de Donuts anuncian un ERE para despedir a 290 empleados | Economía | EL PAÍS

Heen kontatzen duena da, 290 langile lanetik kaleratu egin nahi dituzte, baina horretarako ERE-bat presentatu beharko dute, langileak kaleratu nahi dituzte, izan ere, marka zuriengatik jende gutxiagok erosten ditu, eta horregatik dute hau pentsatuta. Nire ustetan gaizki iruditzen zait erabaki hau hartzea, nire ustez egin beharko zutena da, marka txuriak bezala merkeago sakdu eta kalitate okerragokoa egin markakoa izaten jarraituz, honela izanda, jende gehiagok erosiko zituen izan ere oso garestiak dira eta eta nire ustez horregatik jendeak ez du erosten eta horregatik iritsi behar dira extremo hauetara.

Auto-fabrikak ekonomiaren motorrak


2018ko lehenengo hilabetetan Espainia kotxe fabrikatzaileen artean 9.postuan kokatzen da eta horren ondorioz, salmentaren %8-aren igoera eta auto arinetatik %7,5-ko igoera ere izan zituen.
Izan ere, Espainian 17 autofabrika garrantzitsu daude ekonomikoki, herrialdeko motor direnak.

Nire ustez, honek herrialdeari ekonomikoki laguntzen dio eta ez bakarrik autoen sektorean baizik eta beste alor batzuetan positiboki eragiten du.
Adibidez, pertsona gehiago kontratatzen dira eta geroz eta gehiago gastatzearen ondorioz, dirua mugitzen da. Honek herrialdearen aberastasuna ekartzen du. 





Resultado de imagen de fabricas de coches en españa




Erreferentzia bibliografikoa:
https://www.abc.es/motor/reportajes/abci-17-fabricas-coches-espana-principal-motor-economia-201812060207_noticia.html 

2019(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Bizkaiko hainbat elkartek bat egin dute klima aldaketaren kontrako grebarekin

Larrialdi klimatikoaren aldeko Bizkaiko Aliantzak bat egin du irailaren 27an mundu osoan deituta dagoen klima aldaketaren kontrako greba orokorrarekin.

Bizkaiako 20 talde ekologistek(Greenpeace Euskadi, Ekologistak Martxan, Eguzki) eta bost sindikatuak ((ELA, LAB, CCOO, ESK edo Steilas) osatzen dute Aliantza.
EAEn, ESK eta Steilas sindikatuek erregistratu dute greba deialdia, eta Espainiako Estatuan 100 elkarte baino gehiagok parte artzen dute greban.
Aliantza taldekoek, prentsaurrekoa egin dute Bilbon deialdiaren berri emateko. Esan dutenez, klima egoera oso larrian dago ekoizpen desegoki eta neurrigabeko baten ondorioz. Beraien ustez, egiten ditugun ekintza batzuek, arriskuan jartzen ditu gure biziraupena, bai landare eta animalia espezie ugariena, baino inpaktu suntsitzailea izango du munduko biztane pobreengan.
Gure bizitza konprometituko ez duen beste eredu sozioekologiko bat eskatzen zaie, erakunde publikoei horri aurre egiteko. 

Aliantzak, Fridays For Future mugimenduarekin batera, Bilbon klimaren aldeko astea antolatu du, Irailaren 20tik 27ra. Irailaren 20ean, abiatuko jarduerak abiatuko dira, ikasleen mundu grebarekin. Martxa isila antolatu dute 18:00etatik aurrera, Bilboko hiru lekuetatik hasita( Santutxu, Deustu eta Jesusen Bihotza Plazatik). Martxak ordubete iraungo du, eta Bilboko udaletxean amaituko da. Irailaren 21ean berriz, Arrigunagako (Getxo) hondartza garbituko dute. Greba orokorraren eguna, Irailaren 27an izango da, eta kontzentrazio batekin abiatuko dira Bilboko udaletxean.

BIBLIOGRAFIA: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6680193/bizkaiko-elkartek-egin-dute-klima-aldaketaren-kontrako-grebarekin/

Ekonomia lineala, klima aldaketaren zutabea

EKONOMIA LINEALA, KLIMA ALDAKETAREN ZUTABEA


CO2 gasaren isurketa, 30% handitu da industria iraultzatik, horregatik, munduko tenperatura 1ºC baino gehiago igo da (4 bonba atomikok igotzen dutena).  Horregatik poloak urtzen ari dira; eta 2050.urtea baino lehenago ez da izotz naturalik geratuko udan. Eta horrek, urtero itsasmaila 1mm igotzea eragiten du (100 urtetan 17cm gehiago, asko da). Seguraski Donostiako hondartzak itsasoak desagertuko ditu. Errefuxiatuen kasuan, Siriako gerratik 13 milioi errefuxiatu egin dute alde, eta badago jendea, 2050.urtean, 200 milioi "errefuxiatu klimatiko" egongo direla esaten duena (eta seguraski ez doazte hain desbideratuak).

Seguraski 25 urteetan 3 animali espezietatik, 1 desagertuko da.

Baina, zer egin dezakegu beroketa global hau mozteko? Zergatik ari da urtzen poloa? Zergatik hainbeste bero? Zergatik ozeanoak, eta ozeanoak ez diren guneak zakarrez beteta? Guzti honek badu zutabe garrantzitsu bat, ia denok sortu eta kontsumitzen duguna, ankerkeri hau handitzen dugula jakin gabe. Adibidez, zuk zeuk erabiltzen ari zaren ordenagailua sortzeko, enpresa handiek, materialak naturatik lortzeko, natura suntsitzen dute, balioa duen ezer utzi arte. Ondoren, material hauek garbitu, aldatu eta egokitzen dituzte ordenagailuaren piezak fabrikatzeko. Baina hori guztiak ere, baditu letra txiki asko, adibidez, natura suntsitzerakoan eta materialak transportatzerakoan, eta materialak egokitzerakoan, CO2 asko kontsumitzen duten garraioak eta tresnak erabiltzen dituzte (adibidez itsasontziak, kamioiak, eskabadorak) eta horiek guztiak fabrikatzeko ere, prozesu anker berbera erabiltzen dute (azken finean, karbono dioxido gehiegi botatzen da). Eta zer esan materialak fabrikatzerakoan sortzen den zakar guztiarekin, gehiegi kutsatzen duela. Zakarrari buruz hitz egiten, zer egiten duzu ordenagailua izorratzen bazaizu? Askotan lehenago, konpontzera bidaltzeko, denda batera joaten zara baina, ez al zara konturatu ordenagailu berri bat, merkeagoa ateratzen zaizula azkenean?

Ukaezina da ia beti produktu askok zakarrontzian bukatzen dutela; eta sistema honi, ekonomia lineala deritzo.(lehengaiak atera, produktu bat sortzeko, eta produktua zakarretara botatzeko). Eta honen soluzioa erreziklatzea dela uzte baduzu, oso ideia lagungarria da, baina ez da gehiegi, izan ere, urtero ateratzen ditugun 60.000.000.000km lehengaietatik, erdia, erreziklaezina da.
Enpresek nahi dutena azken finean, dirua irabaztea da, eta geroz eta material gehiago atera, egokitu, transportatu, eta muntatu, geroz eta diru gehiago gastatzen dute; eta, nondik uste duzu errekuperatzen dutela diru hori? Zure ordenagailuaren preziotik, noski. Merkeagoa izango litzatekeena, (Enpresentzako, guretzako, eta naturarentzako), ordenagailuak erraz konpontzea eta erraz aktualizatzea izango litzateke, horrela, material gutxiago atera, natura gutxiago suntsitu, zakar askoz ere gutxiago sortu, eta CO2 askoz gutxiago isurtuko genuke, gainera enpresentzako eta guretzako askoz ere merkeagoa izango litzateke, eta honek ere badu izen bat: EKONOMIA ZIRKULARRA.

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

LIGATZEA, NEGOZIO BIKAINA

LIGATZEA, NEGOZIO BIKAINA


Ligatzeko zerbitzu berri bat jarri du martxan Facebook-ek AEB eta beste 19 herrialdeetan. Honek merkatuan behera egin arazi dio Match Group-eri, Tinder-eko jabeari. 


Fidji Simona Facebooken aplikazioen zuzendaria Dating aurkezten, apirilean, San Josen.Denbora pasa hala, herri edo hiriko kaleak pantailaz josten hari dira. Gaur egungo ekintzak geroz eta gehiago mugikorrarekin egiten dira; jendea ezagutu sare sozialen bitartez, eta ligatu ere bai geroz eta gehiago mugikorraren bitartez egiten da. Ligatzeko sare-sozialak batzuentzat denbora pasa da, beste batzuentzat merkatua, eta negozioa ere bai. Orain arte, Tinder zen ligatzeko sare sozialik ezagunena, eta egunero milioika swipe ditu; hau da, egunero, swipe ditu egunero: hatz bat mugituz, mugikorrean agertzen den argazkiko pertsona onartzen ala baztertzen dute milioika harpidetuek.  



Facebook-ek ezin izan du negozio hau baztertuta utzi; duela aste bat publikatu zuten AEBtan eta beste 19 herrialdeetan, eta 2020 urterako hona ekarri nahi dute; Europara. Facebookek atera duen APP berriak dagoeneko ekarri dizkio kalteak honen lehiakide indartsuenari; Match-Group taldeari. 

Match-Group Tinder-en jabea da, internet bidez ligatzeko APP ezagutuena. Facebook Dating atera zenean, Tinder-en balioen %4,6ak behera egin zuen. Aldi berean, Facebook-ek %2 egin zuen gora. Aste bat igaro eta gero, Match-Group-ek berriz ere sufritu egin behar izan zuen; %3,5-a galdu zuten. 

Tinder, berez doako aplikazio bat da. Baina negozio asko dago horren guztiaren atzetik. Eta, nondik ateratzen dute etekina? Etekin garrantzitsuena, publizitatetik irabazten dute. Pribatutasun gehiago eduki dezan bezeroak, ordaindu egin behar da, 9 dolar inguru. Zure inguruko beste bezeroen artean zure perfila nabarmen dadin, hau da; gehiagotan ateratzea, 2 eta 4 dolar artean ordaindu behar da. AEB-tan bakarrik, 8,5 milioi bezero daude. Beraz, etekin nahikoak ateratzen dituzte. Hortaz gainera, 2015-ean Tinder Plus zerbitzua plazaratu zuten, eta 2017-an Tider Gold. 2 zerbitzu hauetako bezeroek, 10 dolarretik hasita 83 dolar ordaintzerarte iristen dira 2 aplikazio hauen zerbitzuengatik (adinaren eta lokalizazioaren arabera prezioak aldatzen dira).

Tinderren lehen urtean, 2012-an, 713,4 milioi dolarreko etekinak izan zituzten (645 milioi euro). Urtero urtero, etekinak haziz joan dira, batez ere, ordaindu behar diren zerbitzuak jarri dituztenetik. Iaz, 1.700 milioi dolarreko etekina izan zen. 2018ko maiatzean, Facebook Dating plazaratuko zela, Tinderrek kolpeko akzioen %26 galdu zuen, nahiz eta segituan berreskuratu. 

Nire ustez, azkenean, tinder eta Facebook Dating bateratu egingo dira etekin gehiago edukitzeko, edo beste aplikazio bat aterako da Facebook Dating gaindituko duena.





AITATASUN BAIMENA

AITATASUN BAIMENA

Aitatasun baimena, aita izan den pertsona bati dagokion eskubide bat da. Iraganean, emakumeak izaten ziren umea jaio bezain laster, lehen hilabeteetan bere zaintzaz gehien bat arduratzen zirenak. Amatasun baimena 16 astetakoa zelarik eta aitatasun baimena aldiz 3 egunetakoa. Gurasotasun baimena, jaio berrien lehen hilabeteetan bere zaintzaz arduratzeko laguntza bat da. Horretarako lanpostura joan gabe diru sarrera edo laguntza publiko bat jasotzen da.

Urteak aurrera joan ahala, berdintasuna bultzatzen ari da gizarteko sektore askotan eta gurasotasun baimenari dagokionez baita ere. Hori dela eta Estatuak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere aldaketa batzuk ezartzen ari ditu.

Estatu mailan, aitatasun baimena erregulatzen duen legeak, aldaketa nabarmenak jasan ditu. Hori dela eta, 2019. urtean 8 astetako aitatasun baimena dago indarrean, 2020. urtean 12 astetakoa izango da, eta 2021. urtean 16 astetara luzatuko da.

Euskal Herrian berriz,  2019ko irailak 1etik aurrera Eusko Jaurlaritzak funtzionario publikoen eskubideak hobetu egin ditu, aitatasun baimenaren epea 18 astetara luzatuz. Ondorioz,  estatuak 2021. urterako aurreikusten dituen 16 asteak, Eusko Jaurlaritzak 2 urtez aurreratu egin ditu sektore publikoan lan egiten duten funtzionarioen kasuan. Gainera 2 aste gehiagoko iraupenarekin.

Edozein kasuan, Eusko Jaurlaritzak sektore pribatuan lan egiten duten gizonezkoen eskubideak ere  2019 urteko udazkenetik aurrera hobetuko dituela iragarri du. Prentsa eta beste komunikazio medioetan azaldu diren berrien arabera, badirudi aitatasun baimena 16 astetara luzatuko dela ere sektore pribatuko langileen kasuan.

Nire iritziz, ezarritako baimena egokia da batez ere hiru arrazoiengatik:

  •  Lehenik, horrela, jaio berria den haurrak, bi gurasoen babesa jasotzen du bere lehen hilabeteetan. 
  • Bigarren, iraganean emakumezkoak ziren etxean geratzen zirenak beraz haiek ziren haurraren heziketaz arduratzen zirenak. Gizonezkoei eskubide hori ematean, bi generoen arteko berdintasuna bultzatzen ari gara.
  •  Gainera, bi gurasoek gurasotasun baimena batera hartu ezin dutenez, haurrak haurtzaindegira beranduago sartzeko aukera izango du. 
Horrez gain, zailtasunak sortzen ditu beste arlo batzuetan. Enpresa txikientzat arazo larri bat izan daiteke. Izan ere, hilabete batzuetan zehar pertsona horrek ez du lan egingo eta ordezko bat bilatzea zaila izaten da. Gainera, ez da hori bakarrik, pertsona hori lanean egon ez harren enpresak diru bat kotizatu behar du.


https://www.sitly.es/blog/permiso-paternidad-16-semanas-en-euskadi/

Munduko ekonomiaren 2019rako hazkunde aurreikuspena % 2,7ra murriztu dute


2019ko eta 2020ko aurreikuspenak,azken 10 urtetako txarrenak dira, adierazi dute; Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak.

Ziurgabetasun ekonomiko eta politikoagatik munduko ekonomiaren 2019rako eta 2020rako hazkunde aurreikuspenak murriztu ditu, ekonomia lankidetza eta Garapenerako erakundeak. Brexit gogorra, AEBren eta Txinaren arteko gerra komertziala eta Alemaniako ekonomiaren motelaldia aipatu ditu.

2019an hazkundea %2,9koa izan da, azken hamarkadako daturik txarrena. 2020. urteari begira, %3ra, hau da, munduko ekonomiaren hazkundea lau hamarren murriztuko da.

Aurreikuspenen murrizketa oso zabala izan da. 2019an, Euroguneko barne produktu gordina %1,1 igo da, hau da, hamarren bat gutxiago. 2020. urtean berriz, % 1, lau hamarren gutxiago.
%0,5 haziko da Alemania; aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako erakundeak, Frantziari eta Italiari aurreikuspenak mantendu die. 

Alemaniaren hazkunde aurreikuspena, %0,6ra arte jaitsi du 2020. urteari begira. Frantzian berriz, %1,2 haziko da, eta Italia, %0,4 haziko da.

Erresuma batuko ekonomiak, 2019ean %1a egin du gora, eta 2020. urtean, %0,9 bat gutxiago.


2019(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Diru banaketa desorekatua

Kasu hau oso nabarmena da, gaur egun, persona batzuk irabazten duten diru kopurua hilabete batean  beste pertsona batzuk ez dute irabazten bere bizitza osoa lanean pasatuz, eta desoreka horren ondorioz pobrezia maila handiagoa da, zeren, batzuk hainbeste diru dutenez ez dago guztientzako dirurik, hau da, pertsona horiei hainbeste diru eman ordez herrialde ez garatuei diru gehiago ematea ez litzateke gaizki egongo, horrela, adibidez Afrikan, eraikinak, dendak... Sortzeko dirua izango zuten eta gauza horiek sortzerakoan lanbide desberdinak sortzen hasi, horrez gain pertsona dirudunak irabazten duten diru kantitate handiarekin, batzuk ez daude ados irabazten duten diru kopuruaren inpostuak ordaintzea, zeren diru kantitate asko da, eta beraien inpuestoak dira beharrezkoenak kantitatearengatik. Gainera diru desoreka hauek ez dira justuak zeren diru gutxien duten pertsonak normalean ordu gehien sartzen dituztenak lanean beraiek dira, eta diru asko dutenak, futbolistak adibidez, egunean 3 ordu bakarrik entrenatzen dute, eta azkenik ulertzen ez dudan gauza bat da, dirua sobratzen zaion jendeari 15 kotxe erosi ordez edo joierietan miloiak gastatu ordez, diru hori herrialde ez garatuetako pertsonei donatzea zentzuzkoagoa iruditzen zait

MODAK MUGITZEN DUEN EKONOMIA

         

     MODAK MUGITZEN DUEN EKONOMIA                       





                Moda jende askoren hobia da, eta jendeak diru asko uzten du prendetan edo zapatilla batzuetan, depende ze look daramazun jantzita estatus bat edo beste bat ematen dizu. Gaur egun moda bat atera da , street wear izenekoa , moda hontan jendeak eramaten duen janzkera oso garestia da , eta jende asko agian aurreztu egin behar du 300euro jartxe bat erosteko. Arropa garesti hauek etxea famatuetako markak dira,(gucci,supreme,prada,louis vuitton...) eta askotan prenda esklusiboak saltzen dituzte, 4-5 minututan bukatzen dira prenda berri guztiak, eta kasu hauetan jende asko ekonomia-eskasia sufritzen du, ez direlako geratzen arropa horiek. Sentsazio hau (ekonomia eskasia) estatus guztietako jendea jasaten du, aberatsak ez direlako unitate gehiago gelditzen eta pobreak ezin direlako permititu horrelako prenda garesti bat .



Kontsumoa sistema kapitalistaren motorra da eta moda kontsumo handiko mugimendu bat da , hau da diru asko mugitzen du. Adibidez modan egiten diren desfiletan diru asko mugitzen da eta desfile horien atzean jarduera asko egiten dira, eta hori lanbide asko ematen ditu (publizitatean, telebistan desfile horiei buruz hitegitea).


Disenatzaile hauek hainbetse kobratzen dute hauek beraien izena jartzen duelako, baino beste empresa internazional batzuk kalitate bereko arropa saltzen dute bainon prezio erdira. Eta hau nola lortzen dute ? Fabrikante berdinari erosten arropa bera bainan kantitate handiagoetan eta gero saltzen besteak bainon merkeago, ordun jende gehienak arropa hori nahiko du, akzesibleago delako.






Resultado de imagen de moda desfileResultado de imagen de marcas de moda





“Online” erosketen inpaktua




“Online” erosketen inpaktua

Mugikorrean internet bidez egiten ditugun erosketak geroz eta gehiago dira, horregatik, kreditu-txartelak eta koordenada-txartelak desagertu egingo dira.

Internetetik erostea oso erraza eta erosoa da, etxetik atera gabe egiten den erosketa da, denetarik erosi dezakezu eta etxera eramaten dizute. Baina alde txarrak ere baditu, adibidez; arropa erostean handia edo txikia gelditzen bazaizu batzuetan ezin duzu aldatu, denda batean bezala. Naiz eta hori horrela izan, jendeak geroz eta gehiago erosten du “online”. 

Internet bidez egiten diren erosketak hain beste direnez, bezeroen autentifikazioa hobetzea ezinbestekoa da, eta horretarako, Europako araudi berria indarrean jarri beharko dute, merkataritza elektronikoaren segurtasuna hobetzeko. 
Orain arte erosketa hauek ordaintzeko kreditu-txartelaren datuak sartzeaz gain SMS bidez bidalitako zenbaki batzuk sartu behar ziren. Aldaketa berriarekin, segurtasuna hobetzeko, nortasuna egiaztatzeko beste datu batzuk eskatuko dizkigute; hatz-marka, begiko irisa edota aurpegiko azterketa. 

Aurrerapen honek ekonomian ondorio asko ekarriko ditu. Erosketak egiteko beharrezkoa izango den bakarra mugikorra izango denez, kreditu-txartela eta koordenada-txartelak ez dira beharrezkoak izango, beraz, desagertu egingo dira. Interneteko erosketak egiten ditugun webguneak denda fisikoa duen kasuan, denda itxi egingo da. Kreditu-txartela eta koordenada-txartelak egiten diren enpresak itxi behar izango dute. 

Niri oso egokia eta beharrezkoa iruditzen zait “online” erosten dugunean autentifikazioa hobetzeko jarri duten araudi berria jartzea. Baina nik pertsonalki normalean dendan bertan erostea nahiago dut, eta arropa denean gehiago. Interneten erostearen gaiari buruz ez nago ez alde eta ez kontra baina nahiago dut gehiegizkoa ez izatea interneten egiten diren erosketak, horren ondorioak ez zaizkidalako gustatzen. 



2019(e)ko irailaren 19(a), osteguna

Bideojokoen Garrantzia Ekonomian

Hainbat urte igaro dira bideojokoen industria, mundu mailan diru gehien mugitzen duen entretenimendua bilakatu den geroztik, adibidez, Espainian bertan, 2017 urtetik zineak eta musikak fakturatzen duten dirua batuz baina gehiago fakturatu du honek bakarrik (2017an 1.359 milioi euro). Horretaz gain, urte horretan bertan, 8.000 lanpostu inguru sortu zituen eta horietako bakoitzagatik; 2,6 lanpostu beste sektore batzuetan. Gainera, sektore honetan gastatutako euro bakoitzak, ekonomian hiru euroko eragina du. Beraz, momentu honetan garrantzi handia du ekonomiarentzat entretenimendu sektore honek.

Gaur egun, aurreko zifrek igotzen jarraitzen dute, eta grafiko honetan ikusi daitekeenez, hala jarraituko dute, egindako kalkuluen arabera, gutxienez, 2021. urtera arte.


Bideojokoetan “orain dela gutxi” hasi den fenomeno bat dira Kirol elektronikoak (ingelesez, eSports), eta hauetan ere diru asko mugitzen hasi da azken aldian, kirol tradizionaletan baina sari handiagoak banatuz kasu batzuetan, esate baterako, eztabaida sortu zuen azkenetako bat da Fortnite World Cup-aren saria izan da, irabazlea bakarrik kontuan hartuz, 3 milioi euro irabazi zituelako. Torneo honetan, guztira 100 milioi euro/dolar banatu zituzten parte-hartzaileen artean.


Informazio-Iturriak:

Athletik clubean aldaketa fiskal baten ondorioz jokalariek urtero 15 miloi euro aurreztu ditzakete

 

Aldaketa fiscal baten ondorioz  Athletik

klubeco jokalariek 15 milioi euro

aurreztu ditzakete
 
 
 
Bizkaiko Aldundiak "nabarmen irregularrak" diren errenten gaineko fiskalitatea aldatu du, eta aurrerantzean diru-sarrera horien erdiengatik ez da zergarik ordaindu beharko,Adibidez futbolaren kasuan urtean 15 milioi euro aurreztu ditzateke  eta dezente gutxiago ordaintzen dute.
 
Bizkaiako aldundiak egindako aldaketa horiengatik ondorio batzuk egon dira, Adibidez Alaves eta baskonia klubak eskaera berdina egin dute.
 
Nire iritziz Aldundiak egin duena izan da zergen ehunekoa jeitsi jokalariei eta beste ehuneko bat eman beraiei, orrela biak irabazten ateratzen dira.Baino ez zaie ondo atera eta alavesa eta baskonia clubak kexatu dira
 
 




2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Emakumeen eta gizonen soldaten arteko aldea kiroletan

Munduan gehiago kobratzen duten 100 kirolarik osatutako neska bakarra dago Serena Williams tenista da, Estatu Batuetan jaiota.

Tenisa kirol bakarra da saiatu dena emakumeen eta gizonezkoen saria berdina izaten, baina berez ez da oso positiboa. Beste kirol batzuetan berriz, berdina izaten jarraitzen du gizonezkoek askoz gehiago irabazten dute emakumeak baino.

Futbolean adibidez, ikusi dezakegu emakumeak ez direla ia ezer telebistan ateratzen eta gizonezkoak berriz egunero eta kanal askotan. Baita ere ikusi dezakegu emakumeak eta gizonezkoak ez dutela berdin kobratzen emakumeak askoz gutxiago kobratzen dutela gizonezkoek baino.


Nire ustez emakumeak eta gizonezkoak berdin kobratu behar dute biek esfortzu berdina egiten dutelako partiduak etb... irabazteko, telebistan ere emakumeak gizonezkoek bezala atera behar dira eta estadioetan ere jokatzen asi behar dira.

https://www.efe.com/efe/espana/destacada/la-brecha-salarial-en-el-deporte-una-herida-abierta-y-dolorosa/10011-3545104

2019(e)ko irailaren 17(a), asteartea

Armak Estatu Batuetan






                         ARMAK ESTATU BATUETAN

                  33.000 persona hiltzen dira urtean armen erabilerarengatik.

         2016ko urritik 2017ko irailera 41.930 milioi dolar irabazi zituzten Estatu Batuetan armen salmentaren bidez, hori apple konpainiak irabazten duena baino diru gehiago da. 100 herri baino gehiori saltzen dizkiete armak. Herri horiek gerran daude eta ez dituzte giza eskubideak errespetatzen, guzti hori gertatu arren Estatu Batuak herri horiei eskatutako armak saltzen dizkie.


Estatu Batuetan industria garrantzitsuenetako bat da. Biztanle kopurua duden armak baino gutxiago dira. Eta lizentzia behar arren, badaude lizentzia bereziak jende itsuarentzat eta baita 10 urteko umeentzat ere.


Hainbeste armak saltzeko jende pila bat behar da, honek esan nahi du armen industria noizbait gelditzen badela jende askok lana galduko duela, eta problema handia sor daitekela honen ondorioz. Hala ere ez zait ondo iruditzen armen salmenta, jende gehiegi hiltzen delako honen eraginez eta gerrak gelditu ordez areagotzen dituelako. Laburpen bat eginez: Estatu Batuetan ekonomia oso ona da industria onen ondorioz eta bizitza asko arriskuan jarri arren industria honekin jarraituko dute, ekonomia aberasten dutelako.

Arabako Errioxako ardo zurien esportazioek % 5 egin dute gora


Arabako eta Errioxako ardo zuriaren proudkzioa nabarmrnki higo da azken hilabetean. Ardoaz dakitenek esaten dute orain harteko ardorik hoberena izango dela aurtengoa geroz eta gehiago hari dira produzitzen eta inbertsio hau geroz eta inbertsio hobea egiten hari da Euskal Herrian. Oso ondo dago kalifikatua aurtengo ardo hau. 
Nire iritziz oso ondo dago Euskal Herriko produktuak geroz eta gehiago saltzea eta prezioa igotzea horrela Eukadin lan postu gehiago egongo dira eta empresa gehiago hau inportatu edo produzitzen dutenak

POBREZIA MUNDUAN

Pobrezia munduan, gaur egungo arazo ekonomiko handienetakoa da. Hori dela eta, gaur egun 900 milloi pertsona gosez hiltzen dira janaria eta edateko ura faltan dutelako.
Pobrezia hau kausa askorengatik eragiten da adibidez:
-Merkataritzako eredu multinazionala, hau pobrezia duten lurraldeak pobreago egiten dituzte.
-Korrupzioa, pobrezian dauden herrialdei rekurtso asko kentzen diete beraien onurarako.
-Baliabideen banaketan desberdintasuna, hau da, dirua esate baterako gutxiago behar dutenei ematen zaie.
-Gerrak ere asko eragiten du pobrezian, familia asko beraien etxeak galdu egiten dituzte eta herrialdea suntsituta gelditzen da.

Hauek dira pobrezia eragiten duten faktore nagusiak.
Nere ustez pobrezia "gelditu"daitekela uste dut, beharra duten herrialdei behar dutena eman daiteke eta ez heman gutxiago behar dutenei, Honetaz aparte gerrak ez dira beharrezkoak, eta familia askoei pobrezian uzten die.

Pobrezia munduan dauden arazo handienetako bat da.












https://blog.oxfamintermon.org/las-causas-de-la-pobreza-en-el-mundo/#Causas_de_la_pobreza_en_el_mundo

Langabezia abuztuan % 2,65 igo da EAEn eta % 0,26 Nafarroan

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6644744/langabeziaren-datuak-euskadin-nafarroan-eta-espainian-2019ko-abuztuan/

 Abuztua oso txarra izan da empleguarentzat, langabezia asko igoa da; esterako %2,65 langabe gehiago daude  2994. Geroz eta jende gehiagok eman du izena lanbiden esterako 3000 pertsona inguru. Langabezi tasa oso altua da eta gehientsuenak oso kezkatatutak daude tasa hauekin.
Araban dago langabezia tasa altuena gehien bat udako zerbitzuetan, kontratu asko egin dira eta horietatik gehienak suntsitu egin dira. Industrian lanpostu asko galdu dira esaterako 655 pertsona geratu dira lanposturik gabe. %1,34 afiliatu galdu dira ere 13000 pertsona esaterako. Nafarroan aldiz langabezia tasa igo egin da %0,26a esaterako 81 lanpostu gehiago atera dira, ala ere igoera ez da izan batere nabarmena. Estatuan aldiz langabeziak gorantz egin du %1,09 esaterako 213000 langile gehiago daude.
Hau dena kontuan hartuta esan daiteke langabezia berantz doala, nahiz eta politikoak esan geroz eta langabezia gutxiago dagoela nabarmenki ikusten da igotzen hari dela langabezia tasa.

2019(e)ko irailaren 13(a), ostirala

Txina eta Estatu Batuen arteko gerra komertziala


Txina eta Estatu Batuen gerra komertziala 2018ko martxoan hasi zen. Trump-ek dio Txinak estatu Batuari beraren teknologia lapurtzeagatik  eta ez bidezko konpetentzia egiteagatik Txinari 50.000 milioiko arantzelak ezarri dizkio EEUU-n saltzen diren produktu guztiei. Horren ondorioz, txinak arantzelak ezarri dizkio Estatu Batuetako 128 produktuei. 


Nire iritziz gerra honek bakarrik gauza txarrak dakarzki. Gerra honek mundu guztiari eragiten digu, eta modu txarrean. Gerra hau batzuentzat aukera bat izan arren, Txinatar eta amerikar  gehienei txarrera eragiten die, honen ondorioz hauek ezingo dute beraien produktuak prezio berean saldu eta azken finean gehien sufritzen dutenak herritarrak eta autonomoak dira eta ez gerra hori sortu duten politikariak. Honen ondorioz FMIk dioenez munduko ekonomia moteltzen ari da, izan ere 2020rako munduko PIB-a 0'8 % gutxituko da eta horrela jarraituko du hurrengo urtetan.

https://es.m.wikipedia.org/wiki/Guerra_comercial_entre_China_y_Estados_Unidos