2019(e)ko irailaren 20(a), ostirala

“Online” erosketen inpaktua




“Online” erosketen inpaktua

Mugikorrean internet bidez egiten ditugun erosketak geroz eta gehiago dira, horregatik, kreditu-txartelak eta koordenada-txartelak desagertu egingo dira.

Internetetik erostea oso erraza eta erosoa da, etxetik atera gabe egiten den erosketa da, denetarik erosi dezakezu eta etxera eramaten dizute. Baina alde txarrak ere baditu, adibidez; arropa erostean handia edo txikia gelditzen bazaizu batzuetan ezin duzu aldatu, denda batean bezala. Naiz eta hori horrela izan, jendeak geroz eta gehiago erosten du “online”. 

Internet bidez egiten diren erosketak hain beste direnez, bezeroen autentifikazioa hobetzea ezinbestekoa da, eta horretarako, Europako araudi berria indarrean jarri beharko dute, merkataritza elektronikoaren segurtasuna hobetzeko. 
Orain arte erosketa hauek ordaintzeko kreditu-txartelaren datuak sartzeaz gain SMS bidez bidalitako zenbaki batzuk sartu behar ziren. Aldaketa berriarekin, segurtasuna hobetzeko, nortasuna egiaztatzeko beste datu batzuk eskatuko dizkigute; hatz-marka, begiko irisa edota aurpegiko azterketa. 

Aurrerapen honek ekonomian ondorio asko ekarriko ditu. Erosketak egiteko beharrezkoa izango den bakarra mugikorra izango denez, kreditu-txartela eta koordenada-txartelak ez dira beharrezkoak izango, beraz, desagertu egingo dira. Interneteko erosketak egiten ditugun webguneak denda fisikoa duen kasuan, denda itxi egingo da. Kreditu-txartela eta koordenada-txartelak egiten diren enpresak itxi behar izango dute. 

Niri oso egokia eta beharrezkoa iruditzen zait “online” erosten dugunean autentifikazioa hobetzeko jarri duten araudi berria jartzea. Baina nik pertsonalki normalean dendan bertan erostea nahiago dut, eta arropa denean gehiago. Interneten erostearen gaiari buruz ez nago ez alde eta ez kontra baina nahiago dut gehiegizkoa ez izatea interneten egiten diren erosketak, horren ondorioak ez zaizkidalako gustatzen. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.