Larrialdi klimatikoaren aldeko Bizkaiko Aliantzak bat egin du irailaren 27an mundu osoan deituta dagoen klima aldaketaren kontrako greba orokorrarekin.
Bizkaiako 20 talde ekologistek(Greenpeace Euskadi, Ekologistak Martxan, Eguzki) eta bost sindikatuak ((ELA, LAB, CCOO, ESK edo Steilas) osatzen dute Aliantza.
EAEn, ESK eta Steilas sindikatuek erregistratu dute greba deialdia, eta Espainiako Estatuan 100 elkarte baino gehiagok parte artzen dute greban.
Aliantza taldekoek, prentsaurrekoa egin dute Bilbon deialdiaren berri emateko. Esan dutenez, klima egoera oso larrian dago ekoizpen desegoki eta neurrigabeko baten ondorioz. Beraien ustez, egiten ditugun ekintza batzuek, arriskuan jartzen ditu gure biziraupena, bai landare eta animalia espezie ugariena, baino inpaktu suntsitzailea izango du munduko biztane pobreengan.
Gure bizitza konprometituko ez duen beste eredu sozioekologiko bat eskatzen zaie, erakunde publikoei horri aurre egiteko.
Aliantzak, Fridays For Future mugimenduarekin batera, Bilbon klimaren aldeko astea antolatu du, Irailaren 20tik 27ra. Irailaren 20ean, abiatuko jarduerak abiatuko dira, ikasleen mundu grebarekin. Martxa isila antolatu dute 18:00etatik aurrera, Bilboko hiru lekuetatik hasita( Santutxu, Deustu eta Jesusen Bihotza Plazatik). Martxak ordubete iraungo du, eta Bilboko udaletxean amaituko da. Irailaren 21ean berriz, Arrigunagako (Getxo) hondartza garbituko dute. Greba orokorraren eguna, Irailaren 27an izango da, eta kontzentrazio batekin abiatuko dira Bilboko udaletxean.
BIBLIOGRAFIA: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6680193/bizkaiko-elkartek-egin-dute-klima-aldaketaren-kontrako-grebarekin/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.