2019(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Ekonomia lineala, klima aldaketaren zutabea

EKONOMIA LINEALA, KLIMA ALDAKETAREN ZUTABEA


CO2 gasaren isurketa, 30% handitu da industria iraultzatik, horregatik, munduko tenperatura 1ÂșC baino gehiago igo da (4 bonba atomikok igotzen dutena).  Horregatik poloak urtzen ari dira; eta 2050.urtea baino lehenago ez da izotz naturalik geratuko udan. Eta horrek, urtero itsasmaila 1mm igotzea eragiten du (100 urtetan 17cm gehiago, asko da). Seguraski Donostiako hondartzak itsasoak desagertuko ditu. Errefuxiatuen kasuan, Siriako gerratik 13 milioi errefuxiatu egin dute alde, eta badago jendea, 2050.urtean, 200 milioi "errefuxiatu klimatiko" egongo direla esaten duena (eta seguraski ez doazte hain desbideratuak).

Seguraski 25 urteetan 3 animali espezietatik, 1 desagertuko da.

Baina, zer egin dezakegu beroketa global hau mozteko? Zergatik ari da urtzen poloa? Zergatik hainbeste bero? Zergatik ozeanoak, eta ozeanoak ez diren guneak zakarrez beteta? Guzti honek badu zutabe garrantzitsu bat, ia denok sortu eta kontsumitzen duguna, ankerkeri hau handitzen dugula jakin gabe. Adibidez, zuk zeuk erabiltzen ari zaren ordenagailua sortzeko, enpresa handiek, materialak naturatik lortzeko, natura suntsitzen dute, balioa duen ezer utzi arte. Ondoren, material hauek garbitu, aldatu eta egokitzen dituzte ordenagailuaren piezak fabrikatzeko. Baina hori guztiak ere, baditu letra txiki asko, adibidez, natura suntsitzerakoan eta materialak transportatzerakoan, eta materialak egokitzerakoan, CO2 asko kontsumitzen duten garraioak eta tresnak erabiltzen dituzte (adibidez itsasontziak, kamioiak, eskabadorak) eta horiek guztiak fabrikatzeko ere, prozesu anker berbera erabiltzen dute (azken finean, karbono dioxido gehiegi botatzen da). Eta zer esan materialak fabrikatzerakoan sortzen den zakar guztiarekin, gehiegi kutsatzen duela. Zakarrari buruz hitz egiten, zer egiten duzu ordenagailua izorratzen bazaizu? Askotan lehenago, konpontzera bidaltzeko, denda batera joaten zara baina, ez al zara konturatu ordenagailu berri bat, merkeagoa ateratzen zaizula azkenean?

Ukaezina da ia beti produktu askok zakarrontzian bukatzen dutela; eta sistema honi, ekonomia lineala deritzo.(lehengaiak atera, produktu bat sortzeko, eta produktua zakarretara botatzeko). Eta honen soluzioa erreziklatzea dela uzte baduzu, oso ideia lagungarria da, baina ez da gehiegi, izan ere, urtero ateratzen ditugun 60.000.000.000km lehengaietatik, erdia, erreziklaezina da.
Enpresek nahi dutena azken finean, dirua irabaztea da, eta geroz eta material gehiago atera, egokitu, transportatu, eta muntatu, geroz eta diru gehiago gastatzen dute; eta, nondik uste duzu errekuperatzen dutela diru hori? Zure ordenagailuaren preziotik, noski. Merkeagoa izango litzatekeena, (Enpresentzako, guretzako, eta naturarentzako), ordenagailuak erraz konpontzea eta erraz aktualizatzea izango litzateke, horrela, material gutxiago atera, natura gutxiago suntsitu, zakar askoz ere gutxiago sortu, eta CO2 askoz gutxiago isurtuko genuke, gainera enpresentzako eta guretzako askoz ere merkeagoa izango litzateke, eta honek ere badu izen bat: EKONOMIA ZIRKULARRA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.