2019(e)ko irailaren 19(a), osteguna

Bideojokoen Garrantzia Ekonomian

Hainbat urte igaro dira bideojokoen industria, mundu mailan diru gehien mugitzen duen entretenimendua bilakatu den geroztik, adibidez, Espainian bertan, 2017 urtetik zineak eta musikak fakturatzen duten dirua batuz baina gehiago fakturatu du honek bakarrik (2017an 1.359 milioi euro). Horretaz gain, urte horretan bertan, 8.000 lanpostu inguru sortu zituen eta horietako bakoitzagatik; 2,6 lanpostu beste sektore batzuetan. Gainera, sektore honetan gastatutako euro bakoitzak, ekonomian hiru euroko eragina du. Beraz, momentu honetan garrantzi handia du ekonomiarentzat entretenimendu sektore honek.

Gaur egun, aurreko zifrek igotzen jarraitzen dute, eta grafiko honetan ikusi daitekeenez, hala jarraituko dute, egindako kalkuluen arabera, gutxienez, 2021. urtera arte.


Bideojokoetan “orain dela gutxi” hasi den fenomeno bat dira Kirol elektronikoak (ingelesez, eSports), eta hauetan ere diru asko mugitzen hasi da azken aldian, kirol tradizionaletan baina sari handiagoak banatuz kasu batzuetan, esate baterako, eztabaida sortu zuen azkenetako bat da Fortnite World Cup-aren saria izan da, irabazlea bakarrik kontuan hartuz, 3 milioi euro irabazi zituelako. Torneo honetan, guztira 100 milioi euro/dolar banatu zituzten parte-hartzaileen artean.


Informazio-Iturriak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.