AITATASUN BAIMENA
Aitatasun baimena, aita izan den pertsona bati dagokion eskubide bat da. Iraganean, emakumeak izaten ziren umea jaio bezain laster, lehen hilabeteetan bere zaintzaz gehien bat arduratzen zirenak. Amatasun baimena 16 astetakoa zelarik eta aitatasun baimena aldiz 3 egunetakoa. Gurasotasun baimena, jaio berrien lehen hilabeteetan bere zaintzaz arduratzeko laguntza bat da. Horretarako lanpostura joan gabe diru sarrera edo laguntza publiko bat jasotzen da.Urteak aurrera joan ahala, berdintasuna bultzatzen ari da gizarteko sektore askotan eta gurasotasun baimenari dagokionez baita ere. Hori dela eta Estatuak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere aldaketa batzuk ezartzen ari ditu.
Estatu mailan, aitatasun baimena erregulatzen duen legeak, aldaketa nabarmenak jasan ditu. Hori dela eta, 2019. urtean 8 astetako aitatasun baimena dago indarrean, 2020. urtean 12 astetakoa izango da, eta 2021. urtean 16 astetara luzatuko da.
Euskal Herrian berriz, 2019ko irailak 1etik aurrera Eusko Jaurlaritzak funtzionario publikoen eskubideak hobetu egin ditu, aitatasun baimenaren epea 18 astetara luzatuz. Ondorioz, estatuak 2021. urterako aurreikusten dituen 16 asteak, Eusko Jaurlaritzak 2 urtez aurreratu egin ditu sektore publikoan lan egiten duten funtzionarioen kasuan. Gainera 2 aste gehiagoko iraupenarekin.
Edozein kasuan, Eusko Jaurlaritzak sektore pribatuan lan egiten duten gizonezkoen eskubideak ere 2019 urteko udazkenetik aurrera hobetuko dituela iragarri du. Prentsa eta beste komunikazio medioetan azaldu diren berrien arabera, badirudi aitatasun baimena 16 astetara luzatuko dela ere sektore pribatuko langileen kasuan.
Nire iritziz, ezarritako baimena egokia da batez ere hiru arrazoiengatik:
- Lehenik, horrela, jaio berria den haurrak, bi gurasoen babesa jasotzen du bere lehen hilabeteetan.
- Bigarren, iraganean emakumezkoak ziren etxean geratzen zirenak beraz haiek ziren haurraren heziketaz arduratzen zirenak. Gizonezkoei eskubide hori ematean, bi generoen arteko berdintasuna bultzatzen ari gara.
- Gainera, bi gurasoek gurasotasun baimena batera hartu ezin dutenez, haurrak haurtzaindegira beranduago sartzeko aukera izango du.
Horrez gain, zailtasunak sortzen ditu beste arlo batzuetan. Enpresa txikientzat arazo larri bat izan daiteke. Izan ere, hilabete batzuetan zehar pertsona horrek ez du lan egingo eta ordezko bat bilatzea zaila izaten da. Gainera, ez da hori bakarrik, pertsona hori lanean egon ez harren enpresak diru bat kotizatu behar du.
https://www.sitly.es/blog/permiso-paternidad-16-semanas-en-euskadi/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.