2020(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

Etorkizun hurbileko trafiko eta garraiobideak


Etorkizun hurbil bateko trafikoa eta garraiobideak


            Azken aldi hontan aldaketa klimatikoan zentratzen ari da gizartea. Oso garrantzitsua da ingurumena zaintzea eta naturaren eta bizidunen etorkizunaren gatik kezkatzea, baina kezkak ez dute ezertarako balio ez baldin badira errealitatera aplikatzen. Geroz eta enpresa gehiagok hartzen dute konpromezua ingurumenarekin eta ekologiarekin, eta ekologiaren geroz eta alderdi gehiagotan egiten da lan.

            Klima aldaketaren arrazoi eztabaidagarrienetako bat erregai fosilen gehiegizko erabilera da, eta geroz eta enpresa automobilistiko eta merkataritza trafiko enpresa gehiago ari dira energia berriztagarriak eta iraunkorrak aplikatzen beren negozioetan. Fenomeno honen arrazoiak asko izan daitezke, (iritzi publikoa edo hainbat interes, edo baita ere planetaren gatik). Horren arrazoia edozein dela ere, argi dago gauzak hobetzen ari direla eta ingurumena eta kutsaketa hobetzen ari direla, eta hori poliki gertatzen bada ere, gutxienez ez gara okertzen ari.

            Garraiobideetan energia berriztagarria aplikatu duten enpresa nagusietako batzuk hauek dira: Tesla, XPO eta beste hainbat. Gainera, autoen konpainia gehienek energia berriztagarrien eta auto elektrikoen "mugimendu" honekin bat egiten hasi dira. Adibidez: Kia, Audi, BMV, Hyundai, Honda, Jaguar, Mazda, Mercedes, Nissan, Opel, Peugeot, Porch, Renault, Seat, Smart, Skoda ...

            Jendeak CO2 asko isurtzen du, adibidez leku batetik bestera joateko, edo lanera joateko, beste hiri batera, oporretan edozein lekutara joateko ... Eta dagoeneko garraio publikoa eta bizikleta gehiago erabiltzen hasi gara, eta geroz eta jende gehiago garraiatu garraio-bide horien bidez, geroz eta gehiago murriztuko dugu atmosferara isurtzen dugun CO2 kopurua.

            CO2 isurtzen duten beste sektoreetako bat merkataritza trafikoa da, merkantzia erregai fosilak erabiltzen dituzten ibilgailuen bidez ere garraiatzen da, eta gaur egun, merkantziaren gehiengoa internet bidez erosi da, eta prezio baxuak kontsumitzaileek produktuak kontrolatu gabeko kantitateetan erostea eragiten dute. XPO logistikako enpresak "megakamioi" bat sortu du. Kamioi erraldoi honek mota askotako salgaiak ingurumenarekiko modu jangarrian garraiatzeko balio du (edo, gutxienez, atmosferarekiko modu jasangarrian). 30 metro eta 70 tonako duo-kamioi (bi trailer dituen kamioia) elektriko bat da, merkantzia kopuru handia garraiatzeko gai dena.

            Baina pentsaezinak diren garraiobideak espero baino lehenago gerturatzen ari dira. Erosketa ekartzen duten dronezk edota gidaririk gabeko autobusei buruz ere hitz egiten da. Egia esan, jada gaur egun sistema horiek existitzen dira, baina azterketa fasean daude bi arrazoi orokorrengatik: Sistema horien segurtasuna eta eraginkortasuna, eta ingurumenarentzat sortzen duten kutsadura. Kutsadura asko murrizten dela frogatuta dago, horduan, zergatik ez martxan jarri? Nahiz eta sistema honek kutsadura asko murriztu, sistema "aereo" bat behar da jarri, eta segurtasun egitura bat ere.

            Argi dago hau guztia bide onetik doala, eta zenbat eta jende gehiago jabetu eta lan egin aldaketa hontan, orduan eta errealago bihurtuko dira amets hauek.

            





























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.