2020(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

Milaka lagun irten dira kalera pentsio eta lan duinak eskatzera

Milaka lagun irten dira kalera Hego Euskal Herrian. Eskubide sozialen kartak deitutako grebara batu dira. Sindikal askok hartu dute parte greba bultzatzeko gehien bat ELA eta LAB. Pentsio duinak eta eskubide sozialak babestea eskatzen dute manifestariek. Grebaren jarraipenak arrakasta handia izan du eta manifestazioak masiboak izan dira baita ere. Bilbon oso arrakastatxua izan da eta manifestazio hasi aurretik ELAko bozeramaileak Mitxel Lakuntzak esan du gure indarra kalean dagoela eta denok elkartuz kaleak betez lortuko dugula gizarte justuago bat lortzea. Manifestazio lau hiriburutan izan da protagonista eta Lakuntzak hainbat mezu bota dizkie manifestariei eta eskerrak eman dizkie baita ere joan ez direnei. Nafarroako gobernura zuzendu da esateko entzun egin beharko zutela hirien oiluak eta aldarrikapenak aintzat hartu. ELAko idazkari nagusiak Espaniako gobernura baita ere zuzendu da esanez musikarekin ez dela nahikoa letra behar dugula eta ezin bestekoa dela bertan bera uztea lana eta pentsio-erreformak. Bilbon mobilizazio gehiago antolatuko dituztela esan dute Bizkaiko pentsiodunen mugimenduaren ordezkariek . Greba oso arrakastatxua izan da  Euskal Herri Hegoaldean baina gehien bat Bilbon, Donostian, Goierrin eta Gasteizen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.