2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

Zer sektoretan eragingo du Espainiako gobernu aldaketak ekonomian?



Azken egun hauetan, denbora askoan gobernu finkorik egon ondoren, Espainian Pedro Sanchez izan da aukeratua lehendakari bezala eta Pablo Iglesias lehendakari orde bezala beraiek egindako hitzarmenarengatik. Honek, normala den bezala, ekonomian eragina eduki du, sektore desberdinetan aldaketak egin dituztelako. Jada lehen informeak atera egin dira inbertsio bankuak emandako aholkuengatik eta horien arabera hauek izango dira sektore irabazleak eta galtzen aterako direnak:

plantas fotovoltaicas y aerogeneradores bilaketarekin bat datozen irudiakEnergia berriztagarrien sektoreak gora egingo duela esaten dute Teresa Ribera lau lehendakari ordeetako bat delako eta berak jada ziurtatu duelako instalazio fotovoltaikoen eta aerosorgailuen sektorea bultzatuko dutela eta ikatz zentral eta zentral nuklearrak ixten saiatuko direla.
Eraikuntzak ere hobetuko duela esaten dute UBSren informeek eraikin publiko asko eraikiko dituztelako desazelerazio ekonomikoa gelditzen saiatzeko eta egin dituzten akordioak betetzeko.

Higiezinen sektoreak berriz, ekonomiak ez du onerako egingo, zehatz mehatz okerrera egingo du hiri handietan dauden alokairu oso garestiak gelditzen saiatzeko jarriko dituzten neurriengatik. Jendeak diru gutxiago gastatuko duelako sektore honetan. Honek finantzei eragiten die aldi berean eta hauek ere okerrera egingo dute.
turismo y hosteleria bilaketarekin bat datozen irudiak
Turismo eta ostalaritzak ere arazoak edukiko dituzte sektore hauetan soldata minimoa 1200€ ra igoko dutelako eta enpresek beraz langile gutxiago hartuko dituztelako bakoitzaren  kostua handiagoa delako. Horregatik, langabezia igo egingo da sektore honetan.


Urtzi Espinosa Murua




Iturriak: Inbertsio bankua, UBS eta lehendakari eta lehendakari ordeen hitzak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.