U30eko greba orokorrean atxilotutako 10 manifestari aske utzi dituzte
Atzo, osteguna, greba orokorraren harira 19 pertsona atxilotutak izan ziren hainbat lekutan, dena dela, goizean atxilotutako 10 pertsona arratsaldean aske utzi zituzten, inputatuak berriz, 9 dira.
Iluntzean, Cordovillako (Nafarroa) merkataritza-gunearen inguruan Guardia zibilak eta Foruzaingoak 9 pertsona atxilotu zituzten, horietako bat guardia zibil bati erasotzeagatik eta gainontzekoak bezeroen sarbidea zailtzen sailatzeagatik.
Beste lau pertsona atxilotu zituzten Burlatan (Nafarroa), LAB sindikatuko lau kide. Hormigoizko bidoietan kateatu zirelako areta industrialerako sarbidea ostopatzeko.
Iruñeko Donibae auzoan beste pertsona bat atxilotu zuten eta Espainiako polizia bat karga egin zituen.
Donostian ere bi pertsona atxilotu zituzten, banketxetako kutxazainetan kalteak egiteagatik eta grebari babesa adierazteko dei eginez pintaketak egitea leporatuta.
Zornotzan (bizkaia) bi manifestari atxilotu zituzten desordena publikoak egitea leporatuta, boroako industrialdean barrikadak jarri ostean.
Azkenik, Ermuan, (Bizkaia) beste pertsona bat atxilotu zuten, udaltzain bati erasotzeagatik, hontaz aparte, atxilotuaren batera zihoazen beste bi pertsona identifikatu zituzten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.