Milaka lagun irten dira kalera Hego Euskal Herrian Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrarekin bat eginez. Gehiengo sindikalak eta hainbat elkarte sozialek osatutako kolektibo horrek bultzatu dute greba, pentsio publiko duinak aldarrikatu eta eskubide sozialak babestea xede . Deialdiaren sustatzaileek azpimarratu dute grebaren jarraipena oso arrakastatsua izan dela, eta manifestazioak «masiboak» izan direla. « Hau esnatuta dagoen herri bat da, gizarte justuago baten protagonista izan nahi duen jendea duen herria, azaldu du.
Lakuntzaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak herri honi begiratu behar diote, hemen gaudenei entzun eta aldarrikapen ezberdinak aintzat hartu. Beste politika eta eredu sozial bat behar dugu, baina, jendeari soilik patronalaren betaurrekoekin begiratzen badiozu, gertatzen dena gertatzen da, azpimarratu du. Ez da nahikoa musikarekin, letra behar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.