2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea
Mahou San Miguelek 20 milioi euro inbertitu ditu negurako tabernetako terrazak egokitzen laguntzeko
2020(e)ko abenduaren 27(a), igandea
Gabonetako kostuak Covid-19 aren ondorioz
Gabonetan erosketak asko igotzen dira, bai arropa, jostailuak,... baina baita janariarenak ere, gabonetan gendea familiarekin elkartzen da eta afari eta bazkari bereziak direnez janari asko eta berezia saltzen da.
Espanian gabonen inpaktoa komertzioan oso positiboa da, dendentzat abenduan salmentak %18 igotzen dira, olentzero, aita noel, erregeak,... etaz gain ohitura handia dago lagun izkutua eta antzekoak ere egun horietan egitea eta horrek ere eragiten du dendek gehiago saltzeari. Egun berezietako bazkari eta afariek %25eko igoera eragiten dute jatetxeetan beste hilabeteekiko. Ospakizunetarako gelak dituzten jatetxeentzat gabonek %50 eko igoera suposatzen du.
Gabonak ere bidaiatzeko data ohikoak izaten dira, festa duen jendea oporretara joateko edo kanpoan daudenak familiak bizitatzera juateko, gabonak familiarekin pasatzera. Bidai tasa ere igotzen da, urteko beste hilabeteekiko %36ko igoera du gabonetan bidaiari kopuruak. Gabonetan 7,4 miloi inguru pertsonak bidaiatzen dute.
Aurten Covid-19 aren ondorioz, gabon bereziak bizi behar ditugu, eta horrek ekonomiari kalte egiten dio, gasstuak gutxitu egingo dira. Dendentzat opari gutxiago erosiko ditu jendeak, izan ere jende asko dirurik gabe geratu da. Jatetxeei ere asko eragin die, afariak ezin dira bertan egin, eta bazkariak gehienez sei pertsonako taldeetan, ondorioz ez dituzte aurreko urtetako irabaziak lortuko.
Bidaiei dagokienez ere guztiz desberdina izango da eta turismoarentzat lan egiten duen jendea lanik gabe geratu da. Desplazamentua oso mugatuta dago eta ezin da bidaiarik egin oporrak direlako. Bidaitzeko familiarengana joan behar duzu edo justifikanterenbat izan, ondorioz aurten ez da bidai tasaren igoera egon, jaitxiera baizik.
2020(e)ko abenduaren 24(a), osteguna
MILAKA KAMIOI ERRESUMA BATUTIK ATERA EZINEAN
MILAKA KAMIOI ERRESUMA BATUTIK ATERA EZINEAN
Alberto Vicente kamioi gidaria, astearte goizaldetik geldirik dago Erresuma Batuan, Portshmoutheko portuan. 1000 bat kamioilari daude bertan, Frantziako gobernuak mugak noiz irekiko dituen zain. Atzoko ferryan ateratzea espero zuen baina, ezin izan zuen. Gaur goizean ere ez diote utzi, PCRa egin gabe duelako. Portuan bertan ez dago testak egiteko azpiegiturarik, Erresuma Batuko gobernuak jarri ditzakeen bitartekoen zai daude.
Koronabirusak izandako mutazioak direla medio, mugak itxi zituzten larunbat gauerdian. 48 orduko epean ezingo zen Erresuma Batutik atera edota sartu. Horren ondorioz milaka kamioi geratu dira Erresuma Batutik atera ezinik. Krisialdia asteburu honetan areagotu bada ere, kamioilariek pairatzen dituzten arazoak hilabete batzuk lehenagotik datozela dio garraiolariak. Albertok esaten digu enpresak material asko falta zaizkiela kamioak pasa ezin direlako eta beste nunbaitetik hartu beharko dituztela materialak.
Zorionez, krisialdiak Portsmoutheko portuan aurkitu zuen Vicente. Doverren berak esaten duen bezala, bide bazterrean edo aireportu batean sartu dituzte guztiak, eta han ez dute ezer ere. Covidagatik ferry asko gelditu egin ziren, eta justu-justu dabiltza. Kamioi guztiak Dover eta Calais arteko Eurotuneletik doaz, eta kristoren ilarak sortzen dira. Vicente ondo dago, baino uste du okerrena zain egon behar duela kamioilarientzako.
INFORMAZIO-ITURRIAK
2020(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena
Paradisu Fiskalak
Paradisu Fiskalak
Paradisu fiskalak, herrialde batzuk dira non pertsona batek ez dituen zergarik ordaindu behar, eta horrelako gauzak enpresek edo pertsona batek egiten ditu. Baina egia da familia batek ere egin dezakela, adibidez ekonomia ona edukitzen badute, eta zergak ordandu nahi ez dituzte, zeren eta diru asko galtzen duten, horrelako kasuetan paraisu fiskaletara joaten dira, zerga ez ordaintzeko. Eta horrelako adibide klaro bat Espania ondoan dugu, Andorra. Andorran ez dira zergarik ordaintzen eta horregatik empresa eta gendea horrea doaz bizitzera.
Leheno hitz egin duguna kirolariak egiten dute ere, neri honek haserrea pizten dit,zergatik beraiek patriotak sentitzen dira, Espania dela beraien herrialdea baino klaro, zerga gutxiago dauden, ba beraiek horra doaz gutxiago ordaintzeko, nola beraiek diru asko irabazten dutelako eta gainera gero Espania errepresentatzen dute mundialean...
2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
Bitcoin-aren Igoera 2020ean
Bitcoin-aren Igoera 2020ean
Zer da Bitcoin-a? Bitcoina edo Kriptodibisa iru digitala da, non ez da banku batean sortzen edo imprimatzen diru normala bezala. Diru hau "Bitcoin Meatzarien" bidez lor daitezke. Espainian legala da baina estatutik nahiko bigilatuak eta regulatuak daude, hau da, puntu bateraino legalak direla edo ez.
2020ean diru digital hau igoera handia izan du, %43'05-ekoa zehazki. 2019 prezioa 6000€-tan inguru zegoen eta urte hontan igoera ondoren 10.320€-tan dago prezioa. Nahiz eta etekin asko ekartzen dituela iruditu aditu askok hori ez dela guztiz egia diote, etekinak lortzeko diru asko izan behar dela mundu hartan sartu haurretik.
Informazio-iturriak:
https://www.berria.eus/paperekoa/1841/014/002/2017-09-07/zer-da-bitcoina.htm
https://blog.oxfamintermon.org/que-son-las-criptomonedas/?gclid=CjwKCAiAz4b_BRBbEiwA5XlVVqw_cySfNuVuervCqnC2FcmZZ6enDaASIrvn_cfbpqjckKGxXoDUShoCkyUQAvD_BwE
https://www.eleconomista.com.mx/mercados/Bitcoin-sube-43-en-2020-y-cotiza-en-10300-dolares-20200216-0003.html
https://www.iuslexabogadosmadrid.com/bitcoin-situacion-legal-en-espana/
2020(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
Play 5aren estrategia ekonomikoa
2020ko azaroaren 19an, Sony kompañiak, electrodomestiko eta tecnologiak egiten dituen konpañiak play station 5a atera zuen salgai Europan. Kontsola mota hauetako bostgarren edizioa da eta play laua oso denbora gutxi iraundu duenez besteekin konparatua nolabaiteko estrategia ekonomiko batzuk antolatu zituen. Alde batetik bazekiten jende askok erosi zuela lehenagoko edizioa eta ez utela berria erosiko prezioarengatik eta ez zuelako jende askok erosiko, horduan lehenengo estartegia pentsatu zuten, salgai jartzen zituzten joku berriak bai 4 eta bai 5 edizioarentzako baliagarriak izan ziren, horrela jendeak pentsatzen zuen joku hori erosi zezakela eta jolastu eta urte batzuk barru kontsola berria erostean consola horretan jokatu dezketela. Bestetik, consola berriarentzat bi prezio ezberdin egin zutuzten, alde batetik diska satru daiteken kotsola 499€tan eta disko sartzeko aukerarik gabe 399€tan. Edozein pertsonak pentsatu zezakeen aukera merkeena hoberena izango zel baina hobeto pentsatuz konturtazen zera ezetz. Aurreko edizioa eukiko bazenu bertako joku guztiak kontsola berrian jokatu ditzazkegu eta prezio merkearena hartzen badegu joku guztiak berrito erosi beharko genitun, eta hri jokurekin bakarrik 100€ baino gehiago gastatzen ditugu eta horregatik Sony konpañiak gu diska gabekoa erosteko prezioa asko erketzen du eta ondoren diru gehiago ateratzen du joku guztiak berriro erosterakoan. Nere kasu pertsonalean ez det kontsola berria erosi oso garestia delako eta nere lagun guztiak aurrekoa duteklako eta ez dute aldatzea penstatzen.
Amazonen erosketen gorakada coronavirusaren pandemian
Amazonen erosketen gorakada coronavirusaren pandemian
Amazonek 14.109 milioi dolarreko irabazi garbia lortu zuen 2020ko lehen bederatzi hilabeteetan,
iazko epe berean baino% 69 gehiago, 8,32 milioi dolar iritsi zenean. 2020ko irailean Amazonen
salmentak 260.509 milioi dolarrekoak izan ziren, 2019ko lehen bederatzi hilabeteetan
erregistratutako 193.086 milioiak baino% 35 gehiago. Coronavirus pandemia dela eta Interneteko erosketak bikoizten ari dira, Amazonek salmentak hirukoiztu egin ditu dagoeneko AliExpressekin alderatuta. Aurtengo hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuak soilik kontuan hartuta, Amazonek 6.331 milioi dolarreko irabazi garbia izan zuen, 2019ko aldi berean baino ia hiru aldiz gehiago (2.134 milioi dolar). Era berean, Amazonen salmentak 2020ko uztailetik irailera 96.145 milioi dolarrekoak izan ziren, iazko hiruhileko berean 69.981 milioi dolarren aldean. Amazonek 112.000 eta 121.000 milioi dolar arteko salmentak izan ditu urteko azken hiru hilabeteetan.
ESPAINIAKO EKONOMIA
Espainia 13. ekonomia da BPGren bolumenaren arabera 2019an zor publikoa 1.188.859 milioi eurokoa zen, BPGren% 95,5eko zorrarekin, munduko BPGarekiko zor gehien duten herrialdeen artean dago. Biztanleko zorra 25.117 euro da biztanleko. Espainian argitaratutako KPIaren urteko azken aldakuntza-tasa 2020ko azarokoa da eta% -0,8koa. Espainia munduko langabezia tasa altuena duten herrialdeen artean egoteagatik nabarmentzen da. Biztanleko BPGa bizi-mailaren adierazle oso ona da eta Espainiaren kasuan, 2019an, 26.430 € ziren, 196 biztanletik 34. postuan kokatzen baitzen biztanleko BPGren sailkapenean.
Nazio Batuek herrialde baten aurrerapena neurtzeko Giza Garapen Indizeari edo Giza Garapen Indizeari dagokionez, azkenean bertako biztanleen bizi maila erakusten digu, espainiarrek bizi kalitate handia dutela erakusten du.
Espainiara bidaiatzearen arrazoia negozioarena bada, jakin behar da Espainia 190eko 30. postuan kokatzen dela "Doing Business" rankingean, herrialdeek eskaintzen duten negozioa egiteko erraztasunaren arabera sailkatuta. Espainiako sektore publikoaren ustelkeria hautemateko indizea 58 puntukoa da, 180 herrialdetik 41. postua lortuz.2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
AUTOMOZIOAREN INDUSTRIA EUSKAL HERRIAN
AUTOMOZIOAREN INDUSTRIA EUSKAL HERRIAN
Automozioaren sektorea, Euskal Herriko sektore estrategiko bat bihurtu da. Automozioaren industria, garrantzitsua da euskal ekonomian, diru sarrera asko ematen dituelako, eta jende askori enplegua ere ematen dio. Azken urteetako datuakautomozioaren, euskadin fakturatzen diren automobillen %90 a espotatu egiten da. Hori ona da euskal ekonomiarentzat, euskal merkataritzari lagundu egiten diolako eta jende askok lortzen duelako enplegua. Euskal Herrian automobilen salmenta dexente igo da, jendeak geroz eta automobil gehiago erosten ditu. Oraingo, automozio enpresak, oso efizienteak dira, izan ere teknologia garatuagoa eta efizienteagoa erabiltzen dute, robotak, makinak... ingenieroak, altzairua lantzen dutenak, mekanizatzaileak lan egiten dute enpresetan eta lanpostuak ematen diete, ikasketa oriek dituen jendeari. Euskal Herrian, bi automozio edo automobil enpresa garrantzitsu daude, Euskal Herriko garrantzitsuenak, Mercedes-Benz eta Irizar dira.
- Mercedes-Benz: Gasteizen dago kokatua, eta alemaniar batzuena da. 3.500 pertsonei ematen die enplegua eta Euskadiren esportazio guztien %7,4a adierazten du. Enpresa alemarriak, 500miloi inbertituko ditu furgoneta-modelo berriak egiten eta 500miloi euro horietatik, ia ia 200mila, gasteizerako fabrikara bidaliko dituzte, urte askotarako, lana ematen.
- Irizar: Gipuzkoan, Ormaztegin dago kokatua Irizar mundu-mailan erreferente da autobusen eta gama handiko autokarren fabrikazioan. 125 urteko ibilbidearekin, bere lantegietan 3.500 langiletik gora ditu eta ekoizpen-ezarpenak Euskadin, Espainian, Mexikon, Brasilen, Marokon Hego Afrikan eta Indian.
MEREZI DU EUSKAL HERRIAN PISU BAL ALKIATZEA?
Galdera hau asko errepikatzen da etxea bilatzen duten familietan.Pisuen alokairua azken 2 urtetan izugarri igo da euskal herria, batezere Bizkaia eta Gipuzkoan, turismo gehien jasotzen duten probintziak, batezere udaran igotzen da, jende berria kanpotik turismoa egitea etortzen delako.Nire edo nire gurasoen esperientzia kontuan hartuz ez du pena merezi,gu ategorrietako pisu batean alokairuan egon ginen 3 urte inguru, diru galtze handi da, prezioak oso igota daude, guk ez genuen ekonomia eskasia sufritu, aino beste etxe bat alokairua jarrita genuelako, orduan bai merezi du, baino erreomendatzen da zuk zeneukan etzen hipotekatzea edo aokairuan uzte horrela dirua irabazi dezakezu eta beintzat gutxiago galdu, segun eta zenbatera utzi duzun zure alokairua.Alokairua urte honetan ehuneko 5 portzentua igo dute Bizkaian eta Gipuzkoan berriz ehuneko 8 portzentua.Orduan kontuan ibili alokairuekin, eta hobeto aterao zaizue etxea pixkanaka erosten baduzue.
ZERGATIK AFRIKA DAGO DAGOEN MODUAN?
2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea
MEREZI DU EKONOMIKOKI ZERGAK EZ DAUDEN HERRI BATERA JOATEA?
Artikulu honetan, zergak ordaintzen ez diren herriei buruz hitz egingo dut eta nire konklusioak aterako ditut.
Badago jendea, Andorra bezalako tokietara doala zergak ordaindu ez izateko. Horren arazoa da, zure lana igual ez dagoela herri hortan beraz ez da erraza. Adibideak izan daitezke "Youtuberrak". Haiek nahi duten lekutik lan egin dezakete beraz, Andorrara joaten dira, eta Espainian irabako luketen ia bikoitza irabazten dute.
Niri hori, ez zait ondo iruditzen. Haiek, Espainian hazi dira eskola publikoarekin, osasun-zentro dohainekin.. eta gero badoaz beste herri batera zergak ez ordaintzeko eta zuri eman dizuten hezkuntza eta osasuna ez ordaintzeko? Ba ez zait ondo iruditzen...
2020(e)ko abenduaren 14(a), astelehena
Black Friday
Black Friday
Black Fridayaren kontzeptuak gehiago saltzea da esanez prezioak jeisten egiten dituztela eta hori ia beti gezurra da. Egiten dutena da aste bat edo bi lehenaho prezioak igotzen dituzte eta ondoren prezio berdinera jartzen dituzte eta esaten dute jeitsi egin dituztela. Beraiek logica erabiltzen dute eta guri gezurrak esaten digute. Historialari batzuek diote "Black Friday" terminoa Filadelfian sortu zela XX. Mendearen erdialdean. Geroztik, Estatu Batuetako hiri honetan termino hau erabiltzen zen Thanksgiving egunaren biharamunean kaleak bete zituzten pertsonen eta ibilgailuen trafiko trinkoa deskribatzeko. Ostiral Beltza terminoaren lehen erabilera Gabonetako erosketak aipatzeko ez baina krisi ekonomiko bati lotuta eman zen. 1869ko irailaren 24an, ostirala, Wall Street-eko bi finantzari inplazagarriak, Jay Gould eta Jim Fisk, irabazi handiak lortzeko lan gogorra egin ondoren, porrot egin zuten ahaleginean, eta merkatuak porrot egin zuen. Hori dela eta, egun horri Black Friday izena eman zitzaion. Baina zenbat irauten du Black Friday-a? Normalean 24 orduko iraupena du, nahiz eta gero enpresa gehiagok luzatu edo eskaintzekin lehenago hasi ohi diren, egun gehiagotan publiko gehiagorengana iristeko.
2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata
BLACK FRIDAY, BLACK WEEK ETA CYBER MONDAY
2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
POBREZIA MUNDU OSOAN
Pobrezia, gure planetako milioika pertsonei ergagiten dion epidemia bat da. Munduan, 1,400 milioi pertsonak, pobrezia izugarria jasaten dute, eta ia 900 milioik gosea dute, ez dute ir garbia eta oinarrizko veste zerbitzu batzuk, hala nola osasuna eta hezkuntza.
Adibidez gertuko kasu batetaz hitzegiteko, Españian, pobrezia tasa, %20,2koa da gizonezkoetan, eta %21,1ekoa da emakumezkoetan..Europa mailan aldea, are biziagoa da, emakumezkoen tasa, %17,2ekoa da, eta gizonezkoa aldiz, %18,5ekoa. Aldiz, euskal herria, pobrezia arriskuan dauden pertsonen ehuneko gxikien duen bigarren autonomia erkidegoa da. Pobreziarsn atalasea, biztanleriaren bataz besteko errentaren %60ra kalkulatzen da eta Espainian, 2019an 9009€koa izan zen.
Datu guzti hauekin esan nahi dudana da, nahiz eta toki batzuetan gehiago beste batzuetan gutxiago, mundu osoan zehar dagoela pobrezia. Nahiz eta batzuetan ez konturatu. 2020eko situazioarekin, pobrezia tasa horiek, asko haunditu dira. Eta horrek esan nahi du, jende asko beraren etxetik kanpo geratu dela pandemia baten ondorioz.
Estekak;
https://datosmacro.expansion.com/demografia/riesgo-pobreza/espana-comunidades-autonomas/pais-vasco#:~:text=el%20Pa%C3%ADs%20Vasco%20es%20la,personas%20en%20riesgo%20de%20pobreza.&text=El%20umbral%20de%20pobreza%20se,2019%2C%20fue%20de%209.009%20%E2%82%AC.
https://www.expansion.com/economia/2020/10/16/5f897779e5fdea13338b4592.html
https://blog.oxfamintermon.org/las-causas-de-la-pobreza-en-el-mundo/#:~:text=La%20pobreza%20es%20una%20epidemia,la%20salud%20y%20la%20educaci%C3%B3n.
DONOSTIAKO METROA
Donostiako metroa
Duela urte batzuk, Donostiatik pasatzen den topoari debiderazio batzuk egitea erabaki zuten euskal gobernuak eta Donostiako udalak, beste geltoki batzuk gehitzeko eta honekin, Donostiako metroa sortzeko. Hasieratik egon zen jende asko erabaki honen aurka, ere, hasiera batean 165 milioi euroko gastua izango zuen, eta gainera, lurra zulatzeak, naturari kaltea eragiten dio. Honez gain, Donostian, 45 autobus linea inguru daude, beraz jende askoren iritziz ez zen beharrezkoa metroa.
Hasiera batean, 2020rako amaituta egongo zen eta 165 milioi euroko inbertsioa beharko zuen, baina, oraindik ez dituzte lanak amaitu eta gutxienez 2022 arte ez dituzte amaituko eta gutxienez beste 35 milioi beharko dituzte, arrazoi hauek, metroaren aurkako taldeei indar handiagoa eta jarraitzaile gehiago heman dizkiete, eta hainbat manifestazio egin dituzte.
Koronabirusaren garai hauetan, jende asko ez da hilabete amaierara iristen, beraz, beti eta jende gehiagok eskatzen du lan hauek gelditzeko edo gutxienez, diru gehiago dagoen arte atzeratzeko, eta inbertitzen ari den diru hori gehien behar duen jendeari laguntzeko erabiltzea, adibidez janleku sozialetan. Baina, beste aldetik, gobernuak dio, lan hauek ez gelditzean, lanpostu batzuk mantentzen dituztela, beraz, ekonomia aktibatzera laguntzen dutela.
Egoera honek dituen bi irtenbideek bai abantailak eta bai desabantailak dituzte, izan ere, lanak uzten badira, orain arte xahututako dirua galdu egingo da eta bertan lanean ari den jendea kalean geldituko da, baina, uzten ez badira, jende gutxiagok jaso ahal izango ditu gobernuaren diru laguntzak.
topo-metro-donostia-san-sebastian
obras-metro-donostia-avanzan-denuncias.html
GABONETAKO GASTUAK ESPAINIAN
Gabonak iristen ari dira eta hauekin batera gastuen igoera. Azken urteetan gastua asko igo da Espania guztian zehar, egun garrantzitsu hauek direla eta. 2019ko gabonak ez ziren gutxiagorako izan. Aurrekontuari dagokionez, espainiarren gastua % 2,4 igo zen 2019ko gabonetan, 2018ko datuekin alderatuta. Esan bezala gastuak asko igo ziren iazko urtearekin konparatuz eta batez beste herritar bakoitzak 554€-ko gastua izan zuela kalkulatu zen. Espainia, Europan festa hauetan diru gehien gastatzen dutenen artean bigarrena dago zerrendan, Erresuma Batuaren atzetik.
Esan bezala, herritar bakoitzak gastu oso altua izan zuen data hauetan. Diru hau 4 ondasun eta zerbitzu nagusietan banatu zen: Lehenik eta behin oparietan. Lagunei, familiari eta abar. egiten diegun opari hauetan 238€, bataz beste, gastatu ziren. Beste 173€, egun hauetan jan zen bazkari eta postreetara bideratzen zen. Horretaz gain, 79€ aisialdietan gastatu ziren. Adibidez: izotz-pistak, noriak… Azkenengo 64€-ak bidaietan erre egin ziren.
Herritarrok gastatu genuen diru guzti hau, ondorio positiboak ekarri zizkion hainbat sektore ekonomikori; denden kasuan, % 18 hazi ziren salmentak, urteko gainerako hilabeteekin alderatuta. Ostalaritzan, aldiz, Gabonetako afariek % 25 fakturazio handiagoa sortu zuten, eta ospakizun-aretoak dituzten jatetxeetan, % 50 gehiago. Turismoari dagokienez, garai horretako joan-etorriak 7,4 milioi ingurukoak izan ziren, fakturazioa % 36 gehiagokoa izanez.
Aurtengo gabonak ez dira beste edozein gabon bezalakoak izango eta hortaz Espainiarrek gutxiago gastatuko dugu aurten Gabonetako oparietan. Normaltasun berriak eta Covid-19k mugikortasunean eta bestetik herritarren egoera ekonomikoan izan dituen eraginen ondorioz, oparien gastuaren aurreikuspena iazko jaiekin alderatuta % 10,45 txikiagoa izatea aurreikusi da. Eta gainera, erosketa gehienak online izango direlakoan daude espezialistak.
Dena ikusteko dago oraindik, baino denok erantzunkizunez jokatzea oso garrantzitsua da, hurrengo gabonak betikoak bezalakoak izateko.
Nola afektatzen dute faltsifikazioek ekonomian
faltsifikazioak
Guztiek noizbait erosi dugu tokiren batean imitaziozko edo kontrabanduzko zerbait, gure poltsikorako oso ondo etortzen da baina ekonomia lokal eta internazionalean afektatzen du. faltsifikazioen irabaziak ez dira deklaratzen eta irabazi guztiak diru beltza dira.
Gehien afektatzen dituen sektoreak dira: arropa, zapatillak, erlojuak, bitxiak, boltsoak, kosmetikoak, tabakoa eta medikamentuak. Ez du arazo handirik ematen "top manta" batean markazko faltsifikazio bat erosten baduzu baina horren atzean diru asko dago. Faltsifikazioen erruz markak jende asko langabezian uzten dute.
Imitaziozko produktuen negozioak organizazio kriminalak alimentatzen ditu eta kontratu gabeko langileek ilegalki lan egiten dute, gizarte segurantza gabe eta langabezian ezer kobratzeko eskubiderik gabe. Jendeak ez du ondo ikusten kalean saltzea, izan daiteke saltzaile hauek afrikatik datozelako edo produktu ilegalak saltzeagatik, baina bestela langile hauek ez dutelako ezer eta lehenengo aurkitu duten lana delako daude saltzen kalean. Gizarte honetan ez baduzu lana egiten ezin duzu ezer lortu, baina kontratu bat eukitzeko paperak euki behar dira eta jende atzerritar honek ez ditu, horregatik egin behar dituzte lan ilegalak.
Komertzio lokalari kalte handi egiten dio pirateriak gero eta gehiago erosten direlako imitazioak eta gero eta gutxiago irabazten dutelako denda txikiek, jende askok esaten du okerrena dela negozio txikientzako baina benetako kaltea nire ustez empresa handien globalizazioak egiten du herrialde pobreetan ekoizten dutelako eta herrialde aberatsetan asko saltzen da, internetezko erosketak oso komodoak dira baina ere kalte handia egiten dute.
Bilboko portua iaz baino 40% tona gutxiago mugitu ditu urrian aurten
KRIMENEK NOLA ERAGITEN DUTEN MEXIKOKO EKONOMIAN
KRIMENEK NOLA ERAGITEN DUTEN MEXIKOKO EKONOMIAN
Denok dakigu Mexiko ekonomikoki oso herrialde indartsua dela mundu osoan, baina hori ez du esan nahi ekonomia perfektua denik. Azken urteetan herrialde hau hainbat kostu ekonomiko jasan ditu, krimen eta delituengaitik. Hala ere, Latinoamerikako bigarren ekonomia handienak krimen arruntari ere egin behar dio aurre, kalean, etxean edo negozioetan eraso egiten diotenean pertsonen bizitzan eragina duena.
ONDORIO EKONOMIKOAK
1-Negozioaren hazkundean eragina:
Mikroenpresak Mexikoko garapen ekonomikoaren oinarria dira.Herrialdean dauden enpresa guztien% 95 baino gehiago mikroenpresak dira, hau da, okindegiak edo 10 langile baino gehiago ez dituzten familiako dendak bezalako negozioak.
2- Enpresen galera zuzenak eta prebentziorako gastua:
Krimen arrunten beste efektu ekonomiko batek negozio zuzeneko galerekin du zerikusia eta aurrekoarekin batera, enpresek segurtasun neurrietan egin behar duten gastua.
3-Etxeetako galerak eta prebentzioko gastuak:
Etxeetan krimenak are galera gehiago sortu zituen.Inkesta erantzun duten pertsonen segurtasun eza sentimendua areagotzen den aldi berean, familientzako kostuak handitu dira.Hainbeste, 2017an BPGren% 1,65 ordezkatzen zutela, aurreko urtean baino kopuru handiagoa.
BIBLIOGRAFIAK: https://www.bbc.com/mundo/noticias-46813511
2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
Juan Carlos I.ak zergak ordainduko ditu
Juan
Carlos I.a erregeak, Obasun
Ministerioari bere arazo fiskalak konpontzeko eskatu diola onartu du
asteazken honetan. Bere abokatuak esandako prentsa-ohar baten arabera,
"eskaerarik gabe baieztatu ditu eskumena
duten agintari fiskalekin" egindako agiriak, 678.393,72 euroko betebehar
fiskala likidatzeko, interesak eta diru-laguntzak barne . Fiskal
Nagusia bere lege-taldea ikertzen ari da, Juan Carlos I. eta bere
senideek Alan Sanguinez Kraus enpresari mexikarraren funts opakoetan
banku-txartelak erabiltzearekin zerikusia duen aukera bat. Ogasunari
jakinarazi dio.
Juan Carlos I.ak ordaindutako zenbatekoak
gainditu egiten du ondorengotza eta dohaintzen gaineko zergarengatik
Madrilen ordaindu beharreko gutxieneko zenbatekoa, eta kasu honetan ere,
nahitaezko ordainketaren zati horren zenbatekoa, 120.000 eurotik
gorakoa, Juan Carlos jaunaren ondarean oinarritzen da, zeina ez baita
inoiz argitara eman. Aipatutako kopurua Juan Carlos jaunaren aktiboen
araberakoa da, inoiz ez baitira publiko egin. Joan den urtera arte
(161.000 euro 2019rako) jaso zuen diru-laguntza baino ez da ezagutzen,
Felipe VI.ak aurtengo martxoan erretiratu zuena, ustez ustelkeriaren
aurkako fiskaltzak ikertutako funtsekin zerikusia zuelako.
Aurreko
posizio horretan, beste kopuru bat erabiltzen zen 120.000 eurotik
gorako dohaintzetarako zerga-tasa kalkulatzeko. Ustezko emaile
ez-onuradun gisa (Madrilgo familiak diruz lagunduta daude), zenbatekoa
317.917 (403.000 eurotik beherako aktiboak) eta 306.713 (403.000 eurotik
2 milioi eurora bitartekoak) izango da aurten, Zerga Ingeniarien
Batasunaren kalkuluen arabera, 4.000.000 eurotik beherako ondarearekin,
296.527 (2.000.000 eurotik 4.000.000 eurora bitarteko ondarea) eta
278.702 (ondarearekin).
MERKATU TXIKIAK
Gaur egun, maila ekonomiko "normala" edo arrunta duten familiek, komertzio txikietan erosteko zailtasunak izaten dituzte, hilabeteko diru kopurua janari eta egin beharreko ordainketak egiteko soilik gai direlako. Komertzio txikien prezioak nazioarteko komertzioarenak baino altuagoak izaten dira, beraz, nazioarteko komertzioetan erosketak egiteko arrazoietako bat izaten da. Horretaz aparte, diru gutxiagorengatik, erosketa kantitatea handiagoa izaten da, gutxiago ordainduz, produktu kantitatea handiagoa izango da.
Horrenbestez, komertzio txikietan erosketak egiten ez dituzten pertsonen zati handi batek, aurretik aipatutako arraiozengatik izaten da, haien ekonomia maila ez da komertzio txikien prezioekin bat etortzen. Nahi baina ezina, hortaz, ekonomia alderdi garrantzitsua bilakatzen da komertzio txikien erosketen aurrean gertatzen denarekin.