2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

GABONETAKO GASTUAK ESPAINIAN

 Gabonak iristen ari dira eta hauekin batera gastuen igoera. Azken urteetan gastua asko igo da Espania guztian zehar, egun garrantzitsu hauek direla eta. 2019ko gabonak ez ziren gutxiagorako izan. Aurrekontuari dagokionez, espainiarren gastua % 2,4 igo zen 2019ko gabonetan, 2018ko datuekin alderatuta. Esan bezala gastuak asko igo ziren iazko urtearekin konparatuz eta batez beste herritar bakoitzak 554€-ko gastua izan zuela kalkulatu zen.  Espainia, Europan festa hauetan diru gehien gastatzen dutenen artean bigarrena dago zerrendan, Erresuma Batuaren atzetik.

Esan bezala, herritar bakoitzak gastu oso altua izan zuen data hauetan. Diru hau 4 ondasun eta zerbitzu nagusietan banatu zen: Lehenik eta behin oparietan. Lagunei, familiari eta abar. egiten diegun opari hauetan 238€, bataz beste, gastatu ziren. Beste 173€, egun hauetan jan zen bazkari eta postreetara bideratzen zen. Horretaz gain, 79€ aisialdietan gastatu ziren. Adibidez: izotz-pistak, noriak… Azkenengo 64€-ak bidaietan erre egin ziren. 


Herritarrok gastatu genuen diru guzti hau, ondorio positiboak ekarri zizkion hainbat sektore ekonomikori; denden kasuan, % 18 hazi ziren salmentak, urteko gainerako hilabeteekin alderatuta. Ostalaritzan, aldiz, Gabonetako afariek % 25 fakturazio handiagoa sortu zuten, eta ospakizun-aretoak dituzten jatetxeetan, % 50 gehiago. Turismoari dagokienez, garai horretako joan-etorriak 7,4 milioi ingurukoak izan ziren, fakturazioa % 36 gehiagokoa izanez.


Aurtengo gabonak ez dira beste edozein gabon bezalakoak izango eta hortaz Espainiarrek gutxiago gastatuko dugu aurten Gabonetako oparietan. Normaltasun berriak eta Covid-19k mugikortasunean eta bestetik herritarren egoera ekonomikoan izan dituen eraginen ondorioz, oparien gastuaren aurreikuspena iazko jaiekin alderatuta % 10,45 txikiagoa izatea aurreikusi da. Eta gainera, erosketa gehienak online izango direlakoan daude espezialistak.


Dena ikusteko dago oraindik, baino denok erantzunkizunez jokatzea oso garrantzitsua da, hurrengo gabonak betikoak bezalakoak izateko. 



https://www2.deloitte.com/es/es/pages/consumer-business/articles/informe-consumo-navideno.html
https://www.rtve.es/noticias/20201123/economia-coronavirus-navidad-salvar/2058210.shtml
https://singularprice.com/estudio-del-consumo-navideno-en-espana-2019/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.