Gaur egun, maila ekonomiko "normala" edo arrunta duten familiek, komertzio txikietan erosteko zailtasunak izaten dituzte, hilabeteko diru kopurua janari eta egin beharreko ordainketak egiteko soilik gai direlako. Komertzio txikien prezioak nazioarteko komertzioarenak baino altuagoak izaten dira, beraz, nazioarteko komertzioetan erosketak egiteko arrazoietako bat izaten da. Horretaz aparte, diru gutxiagorengatik, erosketa kantitatea handiagoa izaten da, gutxiago ordainduz, produktu kantitatea handiagoa izango da.
Horrenbestez, komertzio txikietan erosketak egiten ez dituzten pertsonen zati handi batek, aurretik aipatutako arraiozengatik izaten da, haien ekonomia maila ez da komertzio txikien prezioekin bat etortzen. Nahi baina ezina, hortaz, ekonomia alderdi garrantzitsua bilakatzen da komertzio txikien erosketen aurrean gertatzen denarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.