MILAKA KAMIOI ERRESUMA BATUTIK ATERA EZINEAN
Alberto Vicente kamioi gidaria, astearte goizaldetik geldirik dago Erresuma Batuan, Portshmoutheko portuan. 1000 bat kamioilari daude bertan, Frantziako gobernuak mugak noiz irekiko dituen zain. Atzoko ferryan ateratzea espero zuen baina, ezin izan zuen. Gaur goizean ere ez diote utzi, PCRa egin gabe duelako. Portuan bertan ez dago testak egiteko azpiegiturarik, Erresuma Batuko gobernuak jarri ditzakeen bitartekoen zai daude.
Koronabirusak izandako mutazioak direla medio, mugak itxi zituzten larunbat gauerdian. 48 orduko epean ezingo zen Erresuma Batutik atera edota sartu. Horren ondorioz milaka kamioi geratu dira Erresuma Batutik atera ezinik. Krisialdia asteburu honetan areagotu bada ere, kamioilariek pairatzen dituzten arazoak hilabete batzuk lehenagotik datozela dio garraiolariak. Albertok esaten digu enpresak material asko falta zaizkiela kamioak pasa ezin direlako eta beste nunbaitetik hartu beharko dituztela materialak.
Zorionez, krisialdiak Portsmoutheko portuan aurkitu zuen Vicente. Doverren berak esaten duen bezala, bide bazterrean edo aireportu batean sartu dituzte guztiak, eta han ez dute ezer ere. Covidagatik ferry asko gelditu egin ziren, eta justu-justu dabiltza. Kamioi guztiak Dover eta Calais arteko Eurotuneletik doaz, eta kristoren ilarak sortzen dira. Vicente ondo dago, baino uste du okerrena zain egon behar duela kamioilarientzako.
INFORMAZIO-ITURRIAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.