2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Herrialde aberatsak eta pobreak

Nire iritziz herrialde pobreak ia ezinezkoa dute aberatsak bihurtzeko, izan ere, herrialde aberats batzuk ez dituzte behar dituzten natura baliabide guztiak eta orduan egiten dutena da, herrialde pobreei oso prezio baxuengatik erosten dizkiote produktuak.

Herrialde pobreak behartuta ikusten dira prezio horiengatik saltzea, izan ere beraiek ez dutelako dirurik behar dituzten produktuak erosi ahal izateko eta prozesu hori bukatzerakoan hasieran bezala gaude. Herrialde aberatsak dirua dute eta pobreek ez.

Horrelako adibide bat Espainiaren energiaren kontsumoa da, enpresek, etxeek... kontsumitzen duten energiaren %70a, kanpotik dator, petrolioa adibidez, ekialde hurbileko herrialdetatik dator, hau da, Arabia Saudi, Irak...

Beste adibide esanguratsu bat Suitza da, betidanik esan da bertan egiten dela munduko txokolaterik hoberena, baina, nola ateratzen dute txokolatea? Argi dago beraiek ez dutela kakaoa produzitzen baina hego Ameriketan bai, eta orduan egiten dutena da prezio oso baxu batengatik gero oso garesti salduko den produktu bat erosi.

Horregatik uste dut nik herrialde pobreek oso zaila dutela herrialde aberatsetan bilakatu ahal izateko.

2 iruzkin:

  1. zurekin bat nago,ez da bidezkoa herrialde aberatsek nola tratatze dituzten ekonomia okerrago batean dauden herrialdeak.

    ErantzunEzabatu
  2. zurekin bat nago,ez da bidezkoa herrialde aberatsek nola tratatze dituzten ekonomia okerrago batean dauden herrialdeak.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.