2018(e)ko urriaren 28(a), igandea

Turismoa, Onura Ala Kaltea?

Oso barneratuta dago jadanik euskaldun eta EHn bizi diren guztien artean, urte osoan zehar turista ugari etortzen direla Euskal Herrira eta batez ere Gipuzkoako hiriburura beste hiri batzuekin alderatuz. Donostia SS, hiri oso turistikoa izan da betidanik, atzerritarrak hemengo hondartzez, gastronomiaz, ohituraz eta historiaz erakarririk etortzen ziren eta oraindik ere arrazoi horiengatik badatoz. Horrela bada ere, orain dela bi hamarkada gutxi gora-bera hasi zen Donostian turismoaren “BOOM”-a deitu daitekeena.

Odón Elorza González, 1991tik 2011ra izan zen Donostiako alkatea. Odón izan zen Donostiako zenbait auzoren onbideratzean inbertitu zituen bere legetza urteak. Auzoak seguruagoak egin zituen, kaleak argiztatzen, Ilunbeko auzoa ere seguruagoa egin zuen, beste gauzen artean. Oso inbertsio ona izan zen garai horretan, ikus dezakegunez, orain ostalaritza oso ona daukagu hemen, eta urte osoan zehar hainbat lanpostu betetzen dira sektore honetan.

Baina, hori ez da guztia. Turismoaren gorakadak hainbat kalte ekarri ditu baina ere, eta udan izaten da denboraldi nabarmenena hori ikusteko uda izaten da. Goizez, ia ezin da kaletik ibili, jende kantitate pila dago eta, Alde Zaharretik paseo bat ematea ezinezko misioa bihurtzen da, jende gehiegi baitago. Kaleak zaborren betetzen dira, eta gainera jendeak edozein lekutan egiten du pixa, zabor eta pix usainaren batura ez da batere atsegina inorentzat, eta gutxiago usaina zure etxe azpian badago.

Gauez eta arratsaldez gauza asko okertu egiten da, arratsaldeko 17:00tan jendea jadanik mozkortuta aurkitu dezakezu kaletik zoazela. Eta gainera gauean berandu, kriston iskanbila sortzen da kaleetan, jendea mozkorra dagoenez delinkuentzia askoz handiagoa dago, hainbat bortxaketa salaketaren errudun turistak izan dira. Eta beste hainbat delitu ere gauzatzen dituzte. Soinu altuen arazoak ere asko eragiten dute poteatzeko lekuak dituzten zonaldeetan, jada bizilagunak ura, arrautzak etab. botatzen hasi dira balkoi edo leihoetatik iskanbila sortzen duten haiei.

Arazo hau, EHn ez ezik, Espainiako hainbat errietan sufritzen dute, kasu ezagunenak Mallorkako Magalufekoak, Benidormekoak… dira, baina beste hiri ez hain ezagunetan ere gertatzen da. Adibidez, aurtengo Abuztuko 18an Barcelonetako auzoan  500 bizilagun inguru protesta egiteko bildu ziren, presentzia-polizial handiagoa eskatuz. Kexatu egiten ziren geroz eta lapurreta, salmenta ibiltari eta eraso gehiago zeudelako. Hau ez da lehen urtea hori egin dutena, urtez-urte egiten joan dira baina gobernuak ez du ezer egin hori aldatzeko. “Este año es el peor de todos en robos e inseguridad. Hay un narcocampamento en el parque de la catalana.” zioen David Riojok, protesta egiten ari zen gizon bat.

2018(e)ko urriaren 27(a), larunbata

Turismoa Donostian

Gaur egun turismoa ekonomiaren partaide handia da. Donostian, 2016. urtean, 1,5 milioi baino turista gehiago etorri ziren bisitatzera. Hemengo pertsonentzat, hemen bizi direnentzat ez da oso aproposa izaten zeren eta gehiegizko turismo puntu batera iritsi delako. Honek sortu dezakena da lanpostu asko, 18.000 postu baina baita ere arazoak, festak, bullak eta ahinbat horrelako arazo. Batzuentzat turismoa ederki etortzen zaie, adibidez hotelei edo tabernei. Horrekin diru asko atera daitekelako, baina besteentzat ez da berdina, ez zaie gustatzen hainbat turista festetan egotea berandu harte bulla sortzen, zeren eta batzuk goiz lan egin behr dutelako. Horrez gain arazo larria sortuko da hori horrela segitzen dadu, turismoa igoz igo dijoalako eta iritsiko da puntu batera non debekatuko dute turistei sarrera. Donostiak EH Bilduren iritzia ez dago turisten oso alde; Zabalik dago ,Donostiako eredu turistikoaren gaineko eztabaida, "hiriaren elkarbizitzaren eta ekintza turistikoaren nolabaiteko oreka mantendu duen eredua zaharkituta geratu baita, azken urteetako bisitari oldea dela-eta".
"Batez ere, bi dira denon ahotan dauden arazoak: masifikazioa eta ez-legezko pisu turistikoak. Alde batetik, behin eta berriz salatu dugu moduan, ez-legezko pisu turistikoen burbuilaren aurrean Goiaren gobernuak beste aldera begiratu du. Bestetik, Alde Zaharrean, eta saturazioa pairatzen duten beste eremuetan, bizi-kalitate minimo bat ziurtatu beharrean, udal gobernua kontrako norabidean ari dela salatu dute kolore guztietako auzotarrek", salatu zuen koalizikoak.


https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5006313/donostiako-turismoaren-inguruko-polemika-eneko-goia-kritikatu-du-eh-bilduk/
https://www.berria.eus/paperekoa/5001851/014/003/2017-05-09/donostiak_ez_du_nahi_turismoa_gehiago_ugaritzea.htm

2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

TURISMOA DONOSTIAN

Turismoak eragin handia du Donostia bezalako hiri batean.
Azken urte hauetan Donostiako turismoak igoera handia eduki du, eta horrek eragin positibo nahaiz negatiboak ditu ekonomian.
Aukera-kostu handiak ditu turismoak, hau da, atzerritarrak gure hiria etortzea zerbait positiboa izan daiteke ekonomikoki(dirua, bisita kantitatea...) baina, edukitzen dituzten akzioak edo jokabideak normalean ez dira oso egokiak izaten, eta gutxiago Donostiako alde zaharrean goizeko 01:00etan asteartero.
Baina, kasu honetan, aukera-kostua turistak etortzea nahai ezkero Donostiako herritarrak azkenean etxeak utzi beharko dituzte turismo masibo hau kontrolatzen ez bada.
Donostiako Alde zaharrean batez ere, turismo gehigarri hau nabaritu egin da. Eta poliki-poliki Donostiako ohiturak eta tradizioak galtzeko arriku gehiago daude, turismoaren eraginez.
Donostiako herritarrak nazkaturik udaletxera joango dira azalpen batzuen bila.



Kotizazioen igoera 2019an



Zer da kotizazioa?
Kotizazioa langileek edo enpresek estatuari eman behar dieten diru kopurua da. gizarte segurantzari ordaindu beharreko zergak dira, eta zure soldataren portzentail bat da. geroz eta gehio irabaziz gero, portzentail handiagoa ordaindu behar da.

Gobernuak, 2019rako kotizazioen baseak (portzentailak) igo nahi ditu, base maximoa %10-12ko igoera batekin eta minimoak %22,3 ko igoera batekin.



Zertarako hartu dute erabaki hau?
aldaketa hauek, pentsioak errazago pagatzeko egin dituzte, baino ez da nahikoa izango arazoa konpontzeko, izan ere, pentsioen defizita 19.000 milloi eurokoa da, eta urtero igotzen dijoa.


Ez da txarra izango aldaketa hori?
Bai, eta Ez. naiz eta %22,3ko igoera bat egon base minimoetan, gobernuak, honekin batera, soldata minimoak igoko ditu, 900€etara iritsiz, eta horrela gutxi irabazten dutenek ez dute asko nabarituko. bestalde, soldata estatiko bat duen gendeak, soldata minimotik ez oso gertu, alde handia nabarituko du, hauen soldatak enpresak bera igotzen ez baditu. enpresentzako txarra izango da. langileei gehiago pagatu beharko lukete eta, honen ondorioz, dirua galduko zuten. nekez susteinatzen ziren enpresa guztiek itxi beharko dute edo enpresa handiak espainatik joaten hasi daitezke, lanpostua garestitzen hasten delako.


ondorioz, dudarik gabe ez da modu onena pentsioak pagatzeko, baino irtenbide bat izan daiteke, nahiz eta, ekonomian impaktu handia izan ditzazken.


Bibliografia:

Wikipedia
ElPeriodicoExtremadura
ABC






IPHONEN PREZIOEN IGOERAK

 

IPHONEN PREZIOEN IGOlERAK:

  IPHONAREN HISTORIA:     

Appleko ingieneroak ukipen-pantaila ikertu zuten, applelen presidente ohiak zuzenduta. Appelek gailua garatu zuen lankidetza esklusiboarekin eta aurrekaririk gabeko AT&T Mugikortasuna - Cingular wireless telefonoaren hasieran - 150 milioi dolareko garapen kostuarekin. 2008ko uztailaren 11ean, Applelek iphone 3a jarri zuen martxan 22 herrialdetan.
Resultado de imagen de iphone revolucion

  Orogenesiak:

1983ko erdialdera, Appelek iphona disenatu zuen, ukipen-pantailako telefono mugikorra, telefono mugikorra ez zuen zerbait. Applelek ez zuen iphona argitaratu, arrazoi ezezagunenengatik. Prototipoa Stanford unibertsitatean dago, oso zainduta.


2005eko irailaren 7an, Apple eta Motorola-k Motorola ROKER E1 mugikorra atera egin zuten; iTunes lehen teléfono mugikorra
. Langileek ez zeuden pozik ROKER mugikorrarekin, Apple-rekin (Motorola) ez den beste disenatzaile batekin  burutzeko beharra baitzuten  Apple-k telefonoa diseinatu nahi zuelarik. 2006ko irailean, ROKER-k eten zuen eta iTunes bertsioa jarri zuen salgai, argazki eta bideoak erakusteko teléfono mugikor oraindik ezezaguna biltzen zuen.



 ZERGATIK IGO DIRA PREZIOAK?

Hainbat urtetan zehar teléfono mugikorrak hobetzen joan dira, Apple markakoak esan daiteke besteekin konparatuta empresa aurreratuena da, horretaz gain teknologian aurreratuagoak daude. Iphonak oso azkar saldu egiten dira, elegante eta politak direnez gendeak erosteko tentazio gehiago sartzen zaio, gainera modan dagoen mugikor bat da eta Apple enpresakoak dakitenez erras saltzen direla eta gende askok nahi dituela prezioak igo egiten dituzte.

Gainera gendeak nola prezio ahin altua daukaten uste dute mugikor oso ona dela eta orduan erosteko tentazio gehiago daukate. Eta horregatik igo egiten dituzte iphonen igoerak.


Resultado de imagen de iphone revolucion

LINKA:


https://es.wikipedia.org/wiki/Historia_del_iPhone


2020ko krisia





2020ko krisia 

Aurre ikusi daiteke 2020an beste krisi ekonomiko larri bat izango dela. Lehenengo aldiz izango da aurre krisi bat jakingo dugula baina ala ere ezin da krisia gelditu. Krisiak hasteko arrazoi asko ditu baina oraindik ez dakite arrazoi horiengatik edo beste batzuengatik izango den. Arazoetako bat Estatu batuak salmentak asko jaitsiko dituela. Hortaz gain beste faktoreetako batzuek hauek dira
 
  1.  Petrolioaren prezioaren igoera izango da.
  2.  Maileguaren mantsotzea eta etxebizitzen prezioen izoztea.
  3. Brexitaren iguruko desadostatusak ere egon ezina ekar dezake
  4. Estatu Batuetan zergak jaits egin zituzten eta horrek hasieran  ekonomia hobetu bazuen ere data hauetarako eragin hori desagertuko da.
  5. Nazioarteko merkataritza dauden tentsioak, hau da, kanpoko produktuei zerga handiagoak jartzean herrialde desberdinak.
  6. 2020ean espero da maileguak garestiagoak izango direla, hau da, askoz interes handiagoak izango dituela.

Badirudi azken urteko gorakada ekonomikoak mantsotu egingo direla eta beherakadak hasiko direla esan ditudan arrazoien ondorioengatik. krisi hau oso krisi inportantea izango da eta ondorio latz asko izango ditu mundu guztiarentzat.





https://www.eleconomista.es/economia/noticias/9334495/08/18/La-proxima-recesion-global-esta-cerca-y-hasta-siete-factores-pueden-ser-el-desencadenante.html

PENTSIOAK ETA PENTSIONISTAK

Pentsioa pertsona bateri ematen zaion diru laguntza da egin duen motibo batengatik, kasu honetan lan jubilazioaren pentsioa.


Espainian 2018-an 606,70 euroko pentsio minimoa dago (788 euro bikotea karguan badaukazu), eta jubilatu eta pentsionista asko eskatzen hasi dira pentsioak 1080 eurora igotzea daukaten pentsioarekin ezin dutelako ondo bizi.





Bilboko aste nagusian milaka pentsionistak manifestazio bat egin zuten Bilboko zentrotik, pentsioak igotzeko eskatu zutelako eta gobernuak %0,25 igo zutelako (hau da 1000 euroko pentsioa duen pertsona batek 2,5 euro gehiago kobratuko ditu).

Espainiako ministra problema handi honen aurrean ikusita afirmatu zuen gustatuko litzaiekeela 1080 euroko pentsio minimoak jartzea baina ezin dutela permititu bestela seguritate sozialen fondo erreserba dirurik gabe  geldituko zen. Hori egia da baina arazoa da erreserba hori azkeneko sei urteetan 60.000 milioi inguru jaitsi dela Rajoy zegoen bitartean.

Blibliografia:

2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Komunismoa




KOMUNISMOA

Zer da komunismoa?

Komunismoa mugimendu politiko bat da, klase sozialik gabeko gizarte baten eraketa bultzatzen duena, non ekoizpen bideak ondasun komunak diren. Horrek esan nahi du bitarteko horientzako jabetza pribatua ez litzakeela existituko, langile klaseak boterea hartuko duena.

Zein komunismo mota daude?

Komunismo primitivoa; 
     Komunismo mota hau ehiztari eta biltzaileen lehengo zibilizazioetan gertatu zen, jabetza ez zen           pribatua, baizik eta komunitatea.

Anarko komunismoa;
    Komunismo mota honek jabetza pribatua ezabatzea bultzatzen du, baita estatuko figura.  
    Ere ezagutzen zaio, borondatezko komunismoa bezela

Ezker komunista;
   Ezker komertzialak agintariek langile-kontseiluak hautatuak izatea nahiago zuten. Kontseilu hau         demokratikoki aukeratu behar da.

signo del comunismoa bilaketarekin bat datozen irudiak
Abantailak eta desabantailak:

ABANTAILAK:
  • Produkzio bide guztiak langileek dira.
  • Ez dago klase sozialik.
  • Langileek ez dute ekonomiaren  ezta finantziaketaren beharrik.



DESABANTAILAK:

  • Sistema komunistabakarra posible da iraultza bortitza baten bidez, ekintzaileek eta kapitalistak ez baitute beren irabaziak edo haien ezaugarriak galduko.
  • Ez dago merkataritzako merkaturik.

Komunismoaren adibide batzuk:


  • Albania
  • Angola
  • Benin
  • Bulgaria
  • Camboya
  • ...



    Bibliografia:

    • https://definicion.de/comunismo/
    • https://www.caracteristicas.co/comunismo/

    Etorkizunaren materiala... Grafenoa

    Etorkizunaren materiala... Grafenoa

     

    Zer da material misteriotsu hau?

    Grafenoa, paper-orri bat baino ehun aldiz meheagoa den material bat da, atomo baten lodiera besterik ez duena. Karbono-atomoz osaturiko laminazko egitura dauka. Baina hau ez da material honen gauza harrigarriena, ezta gutxiago ere ez. Gure etorkizunean, grafenoa, balio asko edukiko du, orain plastikoa bezala. Edo hori espero dugu, petrolioa amaitzen joan egingo da, eta ordezkatuko dion materialaren bila gaude, ea artikulu hau irakurri eta gero, zuk ere grafenoaren alde egongo zaren, edo kontran...
     

    Propietateak:

    • Material oso flexible eta gardena da.
    • Automatikoki hozten dena.
    • Eroale termiko eta elektriko bikania.
    • Elastizitatea aparte, materia oso gogor bat da.
    • Burdina baino 200 aldiz gogorragoa da, ia diamatea bezain gogorra. 
    • Erradiazio dentsitatea dauka.
     

    Zertarako erabiliko da?

    Momentuz, material honek dituen misterio askoren erantzuna ez daukagu, denbora beharko du grafenoak benetan zer ahalmen dituen erakusteko. Baina etorkizun batean bere erabileraz zerbait ezagutzen ahal dugu? Ba bai, adibidez...
     
    Objektuetan: Gure bizitzan aurkitzen diren objektu asko, seguraski grafenoa edukiko dutela osagai, adibidez; mugikorrak, telebistak, ordenagailuak, erlojuak, polizien txalekoak, kotxeak, sateliteak, hegazkinak, leihoak, ateak, mahiak,...
     
    Medikuntzan: Arterietako presioa jakiteko, azukre maila odolean jakiteko, birika-gaixotasunak, anemia eta horrelako gaixotasunak lehentasunarekin identifikatzen ditu, inplanteak eta protesiak egiteko material seguru bat, hezur artifizialak egitea, nerbio-zelulak ordezkatzea, edo ikaragarria da nola grafenoa minbizi-tratamendu bat izan daiteken.
     
    Energian: Eguzki-energia modura, hau da, eguzki-plaketan hobekuntzak ekar daitezke. Beste erabilera bat, oraindik argi ez dagoena, grafenoa energia zuzenean lortzeko izan daiteke. Super-bateriak sortzeko erabiliko dugu etorkizun batean seguraski material hau.
     
    Ingurumenean: Grafeno oxidoa ez da batere txokoa eta biodegradagarria da. kutsagarriak diren elementu batzuk, adibidez, kobrea, kobaltoa, kadinioa... eta beste disolbatzaile organikoak kentzeko ahalmena edukiko seguruenez. Urari gatza kentzeko teknikak garapen prozesuan daude, baina imajinatu lortzen baldin badute, edangarria den ura askoz errazagoa lortuko da.
     

    Alde txarrak:

    Grafenoa ezin zen hain perfektua izan. Material hau, etorkizuneko material garrantzitsuena dela aztertzen duten ikerketa asko daude. Baina, grafenoak bere alde txarrak edo efektu kaltegarriak dituela ikertzen dutenak ere bai daude. Baina, zeintzuk dira alde txarrak edo arazo horiek? Ba, grafenoen ertzek erraz mindu dezakete zelula mintzak, hau da, izaki bizidunei kalte handiak egin dezake, batzuetan gogorra eta fina izatea ez da beti alderdi positibo bat. Grafenoa oraindik aztertzeko denbora asko behar da, baina diru asko inbertitu behar da ikerketa hauetan, eta grafenoa ikertzen duten enpresa gutxi daude.
     

    Inpaktu ekonomikoa:

    Grafenoan inbertitzen dutenak gutxi dira, baina gutxika-gutxika enpresa gehiago inbertitzen dute grafenoaren ikerketa Aurrera atera dezan. Eta etorkizun batean, grafenoaren enpresak, mundua kontrolatuko dute. Grafenoa beste material asko ordezkatuko ditu. Eta hau ondorio handiak ekarriko ditu, adibidez, plastiko, burdin, aluminio.. enpresak pikutara joan daitezela, eta hori ekonomian inpaktu oso larri bat sor dezake.
    Orduan, artikulu hau irakurri eta gero, grafenoaren alde edo kontra?
     
     
    Informazio iturriak:
     

    HIPOTEKAK ETA ETXE-KALERATZEAK






    Resultado de imagen de hipotecaZER DA HIPOTEKA BAT? 

    Hipoteka bat da, ondasun higiezin -aibidez etxe bat- erosteko entitate finantzario batekin -normalean banketxe bat- sortzen den obligazio ekonomiko bat da. Horretarako, kontratu bat sinatzen da: hipoteka kontratu bat. 
    Gai honetan, oso garrantzitsua da kontzeptu hau: Euriborra.  

    ZER DA EURIBORRA?
    Euriborra edo Euro Interbank Offered Rate, eguneroko erreferentzia tasa da, Erupoar Ekonomia eta  diru Batasuneko 57 bankuk elkarri salerositako maileguetan ezarritako batez besteko interes-tasan oinarritutakoa. 

    Euriborra euroa txanpon ofiziala duten herrialdeetako mailegu eta hipoteken balioa ezartzeko erabiltzen da. Euriborra, azken finean, mailegu eskatzaileak ordaintzen duen interes-tasa da. 

    Interes-tasak, Europako Banku Zentralak ezartzen ditu, eta bi motatakoak izan daitezke: interes-tasa aldakorra eta interes-tasa finkoa. Interes-tasa aldakorrean, interes-tasak hilero aldatzen dira, eta mailegu eskatzaileak hilero bankuari ordaindu behar dion mailegua ezberdina da. Interes-tasa finkoan ordea, hilero kopuru bera ordaindu beharko da. 

    Resultado de imagen de banko zentrala






    ADIBIDE BAT:

    Pertsona batek etxe bat erosi nahi du, eta 20.000€-ko mailegu bat eskatzen dio bankuari . Eta bankuak, diru hori uzteagatik, interesak kobratzen ditu, hileroko kuotetan ordaindu beharrekoak. Hau da, mailegua eskatzen duen pertsonak azkenean bankuari eskatutako dirua baino gehiago ordaindu behar izaten dio. Eta hor kontuz ibili behar da, zeren eta interesa handia bada, hau da, euriborra altua baldin bada, gerta liteke gehiegi ordaindu behar izatea eta ezin izatea. 

    HIPOTEKEN KRISIALDIA ETA ETXEKALERATZEAK: 

    Denok dakigun bezala, 2008an krisialdi ekonomiko handia gertatu zen munduan zehar, eta, horretan, garrantzi handia izan zuten hipotekek: Bankuek errazegi ematen zituzen maileguak baina 2008an krisialdi ekonomikoa eragin zuen. Jende asko lanik gabe geratu zen, eta ezin zituztenez maileguak ordaindu, bankuek jendea beren etxeetatik bota eta etxeak beretzat hartu zituzten. Hori oso arazo larria izan zen, eta gaur egun ere, izaten jarraitzen du, nahiz eta krisialditik ateratzen ari garela esaten duten.   
    Resultado de imagen de etxe kaleratzeak







    Turismoa: ekonomiaren igoera



    Resultado de imagen de turismoaEKONOMIAREN IGOERA TURISMOAGATIK

    Munduan turismoa sektore ekonomiko garrantzitsu edo nagusienetariko bat da.

    Gaur egun, turismoa asko erlazionatzen da ekonomiarekin, hau da, turistek udako oporretan batez ere, herrialde desberdinetara dihoaz, beraz herrialde bakoitzeko ekonomia igo egiten da.


    Turismoa ondorio asko dakar, bai onak, baita txarrak ere. Onekin hasita, lanpostu batzuen igoera nahiko nabarmena da, ( adb.: apartamenduak alokatzen dituztenak, hotelak dituztenak...) hau da, turista asko daudenez, hoteleratara edo apartamendu batera joaten dira, bera lanpostu horien diru-tasa igo egiten da nabarmenki, beste ondorio on bat, gehien kontsumitzen diren lanpostuak edo zerbitzuak langile gehiago behar dituzte, beraz langabetuak lana lortzen dute. Ondorio txarrekin jarraituta, garrantzia gehiago ematen zaie turiti hertarrekoei baino, hau da, herrialde txiroetan adibidez, inbertsio handiak egoten dira, atzerriko turismoa erakartzeko, beste ondorio txar bat, ingurumenaren gaineko eragin handia izan dezake, eraikines naturgunea aldatzen baitute, zabor asko sortzen baita eta itsasoa badago, kostaldeko  uraren kutsadura maila ido egiten da.


    Beste hainbat datu:

    • 20,5 milioi turista gehiago eta %4,6 gastu gehiago
    • Atzerritarrak 21.394€ gastatu ziztuzten gutxi gorabehera
    • Turisten gastu guztienetatik %30-%40 bitartean gutxi gorabehera jatetxeetan gauzatzen da, %20-%25 hoteletan eta %15 ondasunetan eta garraioetan










    Bibliografia:

    • https://www.elmundo.es/economia/2018/06/01/5b10f867468aeb1d128b462a.html
    • https://eu.wikipedia.org/wiki/Turismo#Turismoaren_alde_txarrak 

    Marea Txuria Madirlen


    Denak egon gara noizbait gaixo, edo izan dugu arazoren bat osasunarekin, ondorioz medikura joaten gera. Eta mediku horrek doanik kasu egiten digu, eta arazorik gabe. Baina, imajinatu ospitale eta anbulategietara joateko ordaintzen hasten baginen. Batzuk arazorik gabe ordainduko lukete, beste batzuk ordea… ezingo zuten.
       
        Baina, hori da PPk egin nahi zuena. Sanitatea pribatizatu. Hau da, ongizatea batzuek bakarrik izatea. Ignazio Gonzalezek, PPko politikari ohi ustelak, eta bere Madrileko partidukoek hori egiten hasi ziren. 2008an egindako ospitaleetatik 6 pribatizatu nahi zituen, horietatik hiru enpresa batentzat izatea pentsatu zuten, HIMA-San Pablo. Eta nola ez, konpetentziarik gabe lortuko zituzten ospitaleak. Besteak, Sanitasek eta Ribera saludekoek eramatea pentsatu zuten. Hori defenditzeko Ignacio Gonzalezek esaten zuen sanitatearen kalitatea hobetzeko zela (eta ez bere poltsikoarena).
       
    Baina ez zen Ignacio bakarrik tontakeriak egiten ari zena, Ana Matok, sanitateko ministroak, eta bere departamentuak,  50.000 kontsulta atzeratu zituen eta 6.500 operazio. Eta gutxi balitz, paperik gabeko imigranteei ezin zitzaiela kasu egin erabaki zuen, eta protesi eta anbulantzia ez-urgenteengatik ordaindu egin behar zela.
        Hori dena ikusterakoan, jendea Madrileko kaleetara joatea erabaki zuen. Milaka pertsonek parte hartu zuten manifestazio horietan. Esanez sanitatea ez dala saltzen, defenditzen dala. Izan ere, jendeak ez zuen dirurik. Horren adibide da langabezian zegoen jendea, izan ere irabazten zuten dirua oso gutxi zen, eta Españaren langabezi tasa momentu horietan %25koa zen, hau da, jende asko.
    Imagen relacionada

        Pribatizazioaz aparte, Sanitate publikoak murrizketa asko izan zituen, horren ondorioz, arazo handiak sortu ziren, itxarote-zerrendak luzatu egin ziren, eta 2013rako 1.000 lanpostuen galera aurreikusten zen.

        Jendea, geroz eta gehiago kezkatzen ari zen gertatzen ari zena ez zen normala. CC OOko sekretario generalak, Jaime Cerdúnek, zioen Ignacio Gonzalezek planteatzen zuena akats bat zela, porrot bat, eta agian negozio bat zegoela horren azpian. Baina, ez ziren bakarrik kalekoak protestatzen zutenak, medikuak, erizainak… hau da, ospitaletako langileak, asko haserretu ziren.

        Horren ondorioz eta beste hainbatengatik, pribatizazioa gelditu zuten. Eskerrak. Ekar zitzakeen ondorioak larriak izango zirelako.

        Beraz, PPk argi utzi zuen bere jokabidea momentu horietan: jendea bost axola zitzaiela; krisiaren erdian zegoen España eta horren aurrean sanitatea pribatizatzea pentsatu zuten (jende behartsuarentzat hoberena). Horretaz aparte, ikus daiteke ze politikari zegoen momentu horretan: ustelkeriaren adibide hoberena, Ignacio Gonzalez.

    WEB GUNEAK:
    https://www.eldiario.es/sociedad/Ignacio-Gonzalez-privatizacion-hospitales-Espana_0_634836752.html
    https://elpais.com/politica/2012/10/31/actualidad/1351719000_419536.html
    https://www.elmundo.es/elmundo/2013/02/17/madrid/1361088147.html
    http://www.rtve.es/noticias/el-paro-espana/paro-registrado/
    https://www.eldiario.es/politica/blanca-Madrid-defensa-sanidad-publica_0_70343072.html
    https://elpais.com/sociedad/2013/02/17/actualidad/1361100253_706389.html

    Herrialde azpi garatuetako langileen injustiziak


    Herrialde azpi garatuetako langileen injustiziak



    Suerte handia eduki dugu herrialde honetan jaio izana, baina honek ez digu inolako eskubiderik ematen herrialde azpi garatuen egoeraz baliatzeko. Izan ere, denok dakigu "made in pakistan"en etiketaren atzean dagoen errealitate gogorra. Baina egia esan, ez zaio inori gustatzen bere "h&m"ko kamiseta gustukoena ume baten eskuek josi izana, soldata ziztrin batekin eta, nola ez, ordaindurik gabeko ordu estrak eginez.

    Baina, zergatik? Zerk bultzarazten die enpresa hauei metodo bidegabe eta antimoral hauek erabiltzea? Erantzuna, seguruenik denok dakigu, dirua baita gizarte honetan horrelako gauzak egitera behartzen diguten faktore handi eta garrantzitsuenetariko bat. Enpresa hauek, ahal den diru gehien aurreztu nahian, herrialde azpigaratuetako langileak erabiltzen dituzte, gehienbat emakumeak eta ume txikiak izaten dira. Egiten duten lan guztiarekiko (arropa, jostailuak eta beste hainbat produktu fabrikatu) oso soldata baxuak eskeintzen dizkiete, berez bizitzeko iristen ez den diru kantitate ziztrin bat ematen. Gainera, lan hauek oso kondizio txarretan egitera behartuta daude, enpresei asko axola ez zaiena, ikus daitekeen bezala. Egunean egiten dituzten lan orduak ere berez izan beharko luketeen baina gehiago dira, astean 40 ordu baina gehiago egiten, deskantsurik gabe. Eta ez ahaztu langile hauetako gehiengoa adin txikiko haur eta gazteak direla, eta, berez, adin horrekin ikasten aritu beharko zirela, baina han daude, lan egiten, bizirauteko diru nahikoa ez dutelako. Laburtzeko, enpresek (batzuk, guztiak ez) dirua aurrezteko modu erraz bat bilatzen dute, diru hau beraien langileen soldata txikitan eta beharretan aurrezten.

    Zoritxarrez, pertsona asko eta asko dira enpresa hauen hatzaparren azpian daudenak, enpresa asko direlako metodo hau erabiltzen dutenak. Badago tema sozialak eztabaidatzen dituen web orri bat "Solidaridad.net" deitzen dena. Orri horretan ikusi daieteken bezala, 5 eta 14 urte bitarte dituzten eta lan egiten ari diren ume kopuru handiena Asian eta Pazifikoak aurkitzen dira (122 milioi), bigarren postuan dagoen kontinentea Afrika da eta hurrengoa, Latinoamerika.

    Herrialde hauetan lan esplotazioa sortzen duten enpresa famatuetarikoak Nike, Inditex, El Corte Ingles eta McDonalds dira. Azken honek, Txinan, 14 urte baina gutxiago duten 400 ume erabiltzen ditu.

    Zoritxar honi aurre egiteko modu batzuk daude: komunikazio bideen bitartez, egoera hau ahal den jende gehienari jakinaraztea, hauek (nahi badute, baina egin beharko zen gauza bat da) denda horietan erosi ez dezaten. Eta, noski, gobernuak hau geldiarazteko zerbait egin beharko zuen.














    Zer gertatuko zen katalunia independizatzen bada?

    KATALUNIAREN INDEPENDENTZIAREN ONDORIOAK


    BPGaren eragina:

     INEren arabera, Espainiaren ekoizpen ahalmenaren %19a kataluinarena da (2016ko BPGren 211.819 milioi euro) eta biztanleen %16a (7,41 milioi). 

    Espainiako krisi ekonomikoaren ondorioz sortutako BPGaren %7 jaitsiko zen, langabezia laukoiztu egingo zen, deudak hirukoiztu egingo ziren, zergak igo eta gastu publikoak murriztu egingo ziren. %20ko murrizketekin arazoak askoz okerragoak izango ziren.



    Espainiako ekonomia:

    Espainiako ekonomia Katalunia gabe Holandakoa baino pixka bat handiagoa izango zen, horrela, Espainia BPGren postuan bostgarrenetik seigarrenera pasatuko zen 411.210 milioi euro galtzen urtero.

    Kataluinaren independentzia ahulduko zuen Espainiaren ekonomia indarra. 


    Katalunia Europar Batasunean?

    Europar Batasunak funtsezkoa da banaketa hori banatzea. Independentistak esaten dute ez dagoela arrazoi juridiko edo ekonomikorik Europa jarraitzen ez uzteko baina aurkakoak gogoratuko zuten Europako tratuekin batera ezinezkoa izango zela Europar Batasuna izaten jarraitzea.

    Iritzia:

    Nire ustez, Kataluniaren independentzia oso zaila dago. Baina egun batean gertatzen bada ekonomia asko aldatuko zen Katalunian eta Espainian. Kataluina diru asko aurreztuko zuen eta Espainiak diru asko botako zuen faltan.

    URL: http://www.rtve.es/noticias/20170928/si-cataluna-se-independizara-pasaria-su-economia-espana/1621588.shtml 

    KOMUNISMOA


    Communist star with golden border and red rims.svgKomunismoa sistema politiko, ekonomiko eta sozial bat da, non ondasunen eta, bereziki, ekoizpen-bideen jabetza (lurra, lantegiak, ...) komuna eta langileena den.Berdintasunean oinarritutako gizarte klaserik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte bat du helburutzat.Kapitalismoaren eta liberalismo ekonomikoaren aurkako ideologia eta mugimendu politiko moduan ere azaldu da komunismoa, bereziki langileen esplotazioaren aurka, eta hainbat herrialdetan diharduten alderdi komunisteksustatzen dute.


    Españian ez daude partido komunista asko baina batzuk badaude, adibidez PCE eta gehiago.
    Gaur egun Españian ez da asko ikusi komunismoa, b aina kuban adibidez oso ospetsua da Kuba hiri komunista bat delako.











    https://es.wikipedia.org/wiki/Pol%C3%ADtica_de_Cuba
    https://www.unprofesor.com/ciencias-sociales/historia-del-comunismo-en-espana-resumen-2056.html
    https://es.quora.com/C%C3%B3mo-ser%C3%ADa-una-Espa%C3%B1a-comunista
    https://es.wikipedia.org/wiki/Comunismo

    2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

    Espainiako 2008 ko krisia

    Espainiako krisia 2008. urtean hasi zen, eta 2014 an atera ginen krisitik, nahiz eta oraindikan ez euki krisia baino lehen genituen balore guztiak. Adibidez, langabezia.

    Zergatik erori zen Espainia krisian?

    Finantza-krisia globala izan zen, eraikuntza kolapsoarekin bateratu zena. Honek inmobiliariaren burbuila erabat puskatu zuen. Honen ondorioz, etxebizitzen prezioa asko areagotu zuen eta nahiz eta etxea oso merkea izan, haren hipoteka oso handia zen. Kasu hontan zeuden familiak haien pertenentziak saltzen zituzten hipoteka erosteko baina ahala ere, ez ziren odaintzeko diru kantitatea lortzeko gai. Beste kausa bat, prezioek gora egin zuten sektoreetan, etxebizitzen prezio errealak hipoteka-zorra baino txikiagoak zirelako da.

    Honek, hainbat familia deshauziatuak izatearen ondorioak izan zituen. 

    Beste kausa oso garrantzitsua, Espainiak zuen sistema bankarioa zen. Espainiako sistema bankarioa Europako hoberenarikoa da, izan ere, oso exigenteak dira eta soldatako portzentai handia eskatzen du erreserban eukitzeko. Baina, burbuila inmobiliarioa puskatu zenean ez zen gai izan diru oso hori ondo manejatzeko, eta, beste beharrak asetzeko erabili zituzten. Gainera, Espainiak lortzen zuen petrolioa, atzerritarretik erosia zen. Krisian sartu ondoren, %2,5 ko igoera izan zuen petrolioak. Horregatik, hainbat espainiarren bizitzak gehiago zaildu zuen.

    Atera da Espainia krisitik?
    Hainbat ekonomi-analistak, Espainia izugarrizko haziera izan duela esaten dute. Izan ere, krisia baino lehen zuen PIB nibela baino gehiago du gaur egun. Ahala ere, 2 milioi langabe daude 2007 an baino. Horrek esan nahi du PIB horren diru restantea kapitalera eta akzionistera joaten direla. Hori jada ez da hain ona. 

    Hau ald batera utzita, Espainia iaia guztiz krisitik atera dela esan dezakegu. Egia da kapitalak lortzen duen dirua langabezian dauden pertsoneei banatu dezaketela, beraiek ez dutelako ezer berrian edo beharrean gastatuko. Gainera, behin baino gehiagotan, aeroportuak sortzeko planteaketa euki dute eta gero bukatu gabe uzten dute. Horrela behintzat 5 aldiz gertatu da. Plan horretan inbertitutako dirua oso altua da eta ezertarako ez du balio izan.


    Nola afektatu zuen krisia Euskal Herrian?
    Espainian afektatu zuen tankeran afektatu zuen Euskal Herrian. Izan ere, hemen ere pila bat jende kalera bota zuten eta langabezia handitu egin zen, baina, Espainian baino askoz langabezi portzentai baxuagoa egon zen. Izan ere, espainiarekin alderatuta, industria-ehuna teknologikoa zen eta berrikuntza handiagoa zuen. Horregatik, Euskal Herrian gutxiago afektatu zuen Espainian baino.


    Nolakoa da horain ekonomia Espainian eta Euskal Herrian?

    Lehen esan dudan bezala, Espainia krisitik ia guztiz aterata dago. Euskal heriaren kasuan, geure PIB a %23,1 a igo zitzaigun krisia ondoren eta Espainiak %12,7 koa. Euskal Herria oso garrantzitsua da Espainiako ekonomiarentzat, izan ere, Espainiak lortzen duen %40 a Euskal Herriak lortutakoa da. Horregatik beste kausekin batera ez dute Euskal Herria independizatzea nahi.



    https://tres24.com/causas-de-la-crisis-economica-en-espana
    https://www.elperiodico.com/es/opinion/20110804/la-crisis-en-el-pais-vasco-1105476
    https://es.wikipedia.org/wiki/Crisis_econ%C3%B3mica_espa%C3%B1ola_(2008-2014)

    NAZIOARTEKO ARMEN SALMENTAREN NEGOZIOA



    NAZIOARTEKO ARMEN SALMENTAREN NEGOZIOA


    Nazioarteko armen salmenta mundu mailan indar handia duen negozio bat da. Hau gertatzen da diru asko irabazteko aukera emten dielako armak saltzen dituzten herrialdeei. Armak erosten dituzten herrialdeek berriz, inbertsio honekin boterea eta indarra lortzen dute gehienetan, arma hauek gerra edo gatazka  batean erabiltzen direlako. Orokorrean, arma saltzaileak herrialde garatuak eta armada indartsu bat dutenak izaten dira eta arma hauek erosten dituztenak herrialde azpigaratuak izaten dira, gehienetan, gatazka batean murgilduta aurkitzen direlako. 

    Herrialde azpigaratu hauek arma hauek lortzeko diru kopuru handia ordaindu behar izaten dute. Gehienetan diru hau ordaintzeko gai dira beraien lurraldean baliabide naturalei esker, adibidez: petroleoa, gasa, mineralak, harri bitxiak. Hala ere, herrialde hauek ez daude garatuak, dirua gutxi batzuen esku egoten baida.

    Arma gehien erosten dituzten herrialdeen zerrenda hau da: India, mundu guztiko armen salmentaren %12 erosten du. Indiaren helburua bere armada indartzea izan da,  munduko 4 armada handiena izatea iritxi den arte. Bigarren postuan Saudi Arabia dago, mundu guztian saltzen diren arma guztien %10 erosten baidu. Arrazoia Yemeneko gatazka eta orokorrean Persian golkoan nagusitasuna mantentzea da. Hirugarren posizioan Egipto dator, munduko arma guztien %4,5 erosten du, honek ere bere armada indartu nahi duelako.

    Arma gehien saltzen dituzten herrialdeen zerrenda hau da: Ameriketako Estatu Batuak da arma salmenta handienak dituen herrialdea, arma guztien %34 kontrolatzen dutelako. Honen atzetik Errusia dator  %22ko salmentekin. Ondoren Frantzia (%6,7), Alemania (%5,8), Txina (%5,7), Erresuma Batua (%4,5) datoz eta hauen atzetik zazpigarren tokian estatu espainola eta Israel datoz, salmenten %2,9rekin.

    Hainbat kazetari dago guzti hau salatzen, ondorioak beldurgarriak direlako. Kritikak  saltzen duten herrialdeei baita armak erosten dituzten herrialdeei  zuzenduak daude,  herrialdeetako agintariak eta gobernuak asko aserretuz. Azken astean  Saudi Arabiak Kashoggy kazetaria erail  du, oso kritikoa baizen bere agintarariekin.  Honek mundu mailan eratzunak izan ditu eta eragin oso negatiboak izan ditzazke Saudi Arabiarentzat. Alemaniak, Erresuma Batuak  eta Frantziak  Saudi Arabiari armak ez saltzea erabaki dute. Espainiako estatuan gertakari honen ondoren, eragin handia izan du gobernuan,  Saudi Arabiari armak ez saltzea jende askok eskatzen duelako, baina arma hauek salduko ez balira,  hauek egiten dituzten langile asko langabezian geratuko lirateke, ekonomian izango lituzken ondorioekin.

    Bibliografia: