2018(e)ko urriaren 28(a), igandea

Turismoa, Onura Ala Kaltea?

Oso barneratuta dago jadanik euskaldun eta EHn bizi diren guztien artean, urte osoan zehar turista ugari etortzen direla Euskal Herrira eta batez ere Gipuzkoako hiriburura beste hiri batzuekin alderatuz. Donostia SS, hiri oso turistikoa izan da betidanik, atzerritarrak hemengo hondartzez, gastronomiaz, ohituraz eta historiaz erakarririk etortzen ziren eta oraindik ere arrazoi horiengatik badatoz. Horrela bada ere, orain dela bi hamarkada gutxi gora-bera hasi zen Donostian turismoaren “BOOM”-a deitu daitekeena.

Odón Elorza González, 1991tik 2011ra izan zen Donostiako alkatea. Odón izan zen Donostiako zenbait auzoren onbideratzean inbertitu zituen bere legetza urteak. Auzoak seguruagoak egin zituen, kaleak argiztatzen, Ilunbeko auzoa ere seguruagoa egin zuen, beste gauzen artean. Oso inbertsio ona izan zen garai horretan, ikus dezakegunez, orain ostalaritza oso ona daukagu hemen, eta urte osoan zehar hainbat lanpostu betetzen dira sektore honetan.

Baina, hori ez da guztia. Turismoaren gorakadak hainbat kalte ekarri ditu baina ere, eta udan izaten da denboraldi nabarmenena hori ikusteko uda izaten da. Goizez, ia ezin da kaletik ibili, jende kantitate pila dago eta, Alde Zaharretik paseo bat ematea ezinezko misioa bihurtzen da, jende gehiegi baitago. Kaleak zaborren betetzen dira, eta gainera jendeak edozein lekutan egiten du pixa, zabor eta pix usainaren batura ez da batere atsegina inorentzat, eta gutxiago usaina zure etxe azpian badago.

Gauez eta arratsaldez gauza asko okertu egiten da, arratsaldeko 17:00tan jendea jadanik mozkortuta aurkitu dezakezu kaletik zoazela. Eta gainera gauean berandu, kriston iskanbila sortzen da kaleetan, jendea mozkorra dagoenez delinkuentzia askoz handiagoa dago, hainbat bortxaketa salaketaren errudun turistak izan dira. Eta beste hainbat delitu ere gauzatzen dituzte. Soinu altuen arazoak ere asko eragiten dute poteatzeko lekuak dituzten zonaldeetan, jada bizilagunak ura, arrautzak etab. botatzen hasi dira balkoi edo leihoetatik iskanbila sortzen duten haiei.

Arazo hau, EHn ez ezik, Espainiako hainbat errietan sufritzen dute, kasu ezagunenak Mallorkako Magalufekoak, Benidormekoak… dira, baina beste hiri ez hain ezagunetan ere gertatzen da. Adibidez, aurtengo Abuztuko 18an Barcelonetako auzoan  500 bizilagun inguru protesta egiteko bildu ziren, presentzia-polizial handiagoa eskatuz. Kexatu egiten ziren geroz eta lapurreta, salmenta ibiltari eta eraso gehiago zeudelako. Hau ez da lehen urtea hori egin dutena, urtez-urte egiten joan dira baina gobernuak ez du ezer egin hori aldatzeko. “Este año es el peor de todos en robos e inseguridad. Hay un narcocampamento en el parque de la catalana.” zioen David Riojok, protesta egiten ari zen gizon bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.