2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Etorkizunaren materiala... Grafenoa

Etorkizunaren materiala... Grafenoa

 

Zer da material misteriotsu hau?

Grafenoa, paper-orri bat baino ehun aldiz meheagoa den material bat da, atomo baten lodiera besterik ez duena. Karbono-atomoz osaturiko laminazko egitura dauka. Baina hau ez da material honen gauza harrigarriena, ezta gutxiago ere ez. Gure etorkizunean, grafenoa, balio asko edukiko du, orain plastikoa bezala. Edo hori espero dugu, petrolioa amaitzen joan egingo da, eta ordezkatuko dion materialaren bila gaude, ea artikulu hau irakurri eta gero, zuk ere grafenoaren alde egongo zaren, edo kontran...
 

Propietateak:

  • Material oso flexible eta gardena da.
  • Automatikoki hozten dena.
  • Eroale termiko eta elektriko bikania.
  • Elastizitatea aparte, materia oso gogor bat da.
  • Burdina baino 200 aldiz gogorragoa da, ia diamatea bezain gogorra. 
  • Erradiazio dentsitatea dauka.
 

Zertarako erabiliko da?

Momentuz, material honek dituen misterio askoren erantzuna ez daukagu, denbora beharko du grafenoak benetan zer ahalmen dituen erakusteko. Baina etorkizun batean bere erabileraz zerbait ezagutzen ahal dugu? Ba bai, adibidez...
 
Objektuetan: Gure bizitzan aurkitzen diren objektu asko, seguraski grafenoa edukiko dutela osagai, adibidez; mugikorrak, telebistak, ordenagailuak, erlojuak, polizien txalekoak, kotxeak, sateliteak, hegazkinak, leihoak, ateak, mahiak,...
 
Medikuntzan: Arterietako presioa jakiteko, azukre maila odolean jakiteko, birika-gaixotasunak, anemia eta horrelako gaixotasunak lehentasunarekin identifikatzen ditu, inplanteak eta protesiak egiteko material seguru bat, hezur artifizialak egitea, nerbio-zelulak ordezkatzea, edo ikaragarria da nola grafenoa minbizi-tratamendu bat izan daiteken.
 
Energian: Eguzki-energia modura, hau da, eguzki-plaketan hobekuntzak ekar daitezke. Beste erabilera bat, oraindik argi ez dagoena, grafenoa energia zuzenean lortzeko izan daiteke. Super-bateriak sortzeko erabiliko dugu etorkizun batean seguraski material hau.
 
Ingurumenean: Grafeno oxidoa ez da batere txokoa eta biodegradagarria da. kutsagarriak diren elementu batzuk, adibidez, kobrea, kobaltoa, kadinioa... eta beste disolbatzaile organikoak kentzeko ahalmena edukiko seguruenez. Urari gatza kentzeko teknikak garapen prozesuan daude, baina imajinatu lortzen baldin badute, edangarria den ura askoz errazagoa lortuko da.
 

Alde txarrak:

Grafenoa ezin zen hain perfektua izan. Material hau, etorkizuneko material garrantzitsuena dela aztertzen duten ikerketa asko daude. Baina, grafenoak bere alde txarrak edo efektu kaltegarriak dituela ikertzen dutenak ere bai daude. Baina, zeintzuk dira alde txarrak edo arazo horiek? Ba, grafenoen ertzek erraz mindu dezakete zelula mintzak, hau da, izaki bizidunei kalte handiak egin dezake, batzuetan gogorra eta fina izatea ez da beti alderdi positibo bat. Grafenoa oraindik aztertzeko denbora asko behar da, baina diru asko inbertitu behar da ikerketa hauetan, eta grafenoa ikertzen duten enpresa gutxi daude.
 

Inpaktu ekonomikoa:

Grafenoan inbertitzen dutenak gutxi dira, baina gutxika-gutxika enpresa gehiago inbertitzen dute grafenoaren ikerketa Aurrera atera dezan. Eta etorkizun batean, grafenoaren enpresak, mundua kontrolatuko dute. Grafenoa beste material asko ordezkatuko ditu. Eta hau ondorio handiak ekarriko ditu, adibidez, plastiko, burdin, aluminio.. enpresak pikutara joan daitezela, eta hori ekonomian inpaktu oso larri bat sor dezake.
Orduan, artikulu hau irakurri eta gero, grafenoaren alde edo kontra?
 
 
Informazio iturriak:
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.