2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

1939-1975ko Diktadurak Espaniako Ekonomian Izandako Talka




 XX. mendearen hasierako hamarkadak eta hauen aurrekoetan, Espaniako Errepublika oso aurreratua zen ez soilik alderdi ekonomikoetan, kulturalki ere oso garatua baitzen. Politikoki, munduko herrialde esanguratsuenetarikoa zen, A.E.B. eta beste nazio batzuekin batera. Komertzio handia zegoen herrialde barruan, eta erlazio internazionala zuen ere beste herrialdeekin. Hemendik burdina esportatu egiten zen gehienbat eta beste hainbat produktu inportatu egiten zituzten hona. Gainera, oso industrializatuta zegoen herrialdea Isabel II.aren aginpetik aurrera.

1939an Frankismoaren imposaketak aldaketa handiak ekarri zituen. Espania ia mundu osotik isolatu egin zen pare bat urtetan, komertzioarentzat golpe handia izan zen, bat-batean harreman kanpotar gehienak aldenduta zituzten, eta horrek Espaniako ekonomiari beherakada handia ekarri zion. Diktadurak iraun zuen urte guztietan zehar, egoera ekonomikoa nahiz soziala geroz eta gehiago degradatzen zihoan. 

Horregatik, diktadura bukatzean, kulturalki oso harriagarriak izan ziren atzerrian jada normalizatutako janzkera, ideologia, etab. Gainera, bat-batean inportazio-esportazio merkatua berriro berpiztu egin zen, beraz nahiko lanpostu sortu ziren. Horrek, ekonomiaren hobekuntza ekarri zuen, baina gauzak ez dira betirako eta ez zuen betirako iraun horrek, ahala ere hori beste kontu bat izango litzateke.


Info. iturria: Senide hurbilak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.