2018(e)ko urriaren 17(a), asteazkena

Huawe. Samsungen eta Appelen etsai berria



Huaweiek mugikor berria atera du merkatura egun hauetan eta produktu berri honekin Appelen eta Samsungen mailara jarri da, gainditu egin duela ere esan dezakegu. Aparatu berri honek prozesadore hoberena du eta kamara hirukoitz azkarrena.

Huaweiek ez du bakarrik Appel eta Samsung berdindu nahi baizik eta gainditu egin nahi ditu produktu berri honekin. Londeresen eduki zuen presentazioa ikaragarri ona izan zen eta adituek esaten dute merkatuan dagoen mugikorrik hoberena dela, gainera bere prezioa 1080€ takoa da Appel eta Samsungen mugikor hoberenen prezio berdintsua du.

Orduan zergaitik erosten ditugu Appeleko edo Samsungeko mugikorrak? Askotan estatusaren gaitik izan daiteke, Appelen kasuan, batzuetan Appel marka erosten dugu diru asko dugula pentsatzeko besteak. Beste batzuetan marketinarengaitik izaten da, hau da, guri mugikorren berri emateko erabiltzen dituzten moduak. Beste batzuetan bakarrik fama handiagoa dutelako erosten ditugu edo ez dugulako esparru hauetan ezagutzarik.

Merezi al du Huaweien mugikor berria erostea? Esan dezaket urte hauetan Txinako mugikorrak botere handia ari direla hartzen oso azkarr, eta nire ustez bai, merezi du Huaweien mugikor berria erostea 1000€ inguruko mugikor bat erosteko prest bazaude.

Ikusi dugunez ez dugu beti hoberena erosteko ohitura izaten baizik eta estaus edo marketin hoberena duena. Mugikor bat erosterakoan ondo informatzea gomendatuko nuke, aukera askoz hobeak aurki ditzazkezutelako eta beraz botere gutxiagoko enpresei lagunduko genieke.

2018/10/17
EƱaut Morales

PresentaciĆ³n del Huawei Mate 20 y Mate 20 Pro en Londres.
Bibliografia:
https://elpais.com/tecnologia/2018/10/16/actualidad/1539695294_921163.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.