2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

Diskriminazioa lan munduan

 Aurtengo martxoaren 8an emakume langileen nazioarteko eguna emango da, eta askorentzat ospatu egingo da, emakumeen lan giroa eztabaidatuko da manifestazioekin, erakustaldiekin, esaterako "zumaiako emakumeak lanean" esposizioarekin, baina bereziki emakumeen diskriminazioa mundu laboralean manifestatuko da, egia esan oraindik ere 2017an diskriminazioa ageri delako lan giroan emakumeei kalte egiten, pena da esatea, baino egia.
Estadistikei begiratuta, horietako harrigarriena dudik gabe Espainiako langabezian dauden guztien %64a emakumeak direla dira, ematen du ez dela asko, ehuneko hamalaua, baino zenbakietan 2.700.000 emakumeetara langabezian iritsi daiteke eta gizonetan berriz 1.500.000 langabetu inguru daude.
Harrigarria dirudi XXI. mendean oraindik jarraitzen dela matxismoaren kontzeptu hau munduan, bereziki lan-munduan, baino langabetuei buruz hitz egiteaz at, lan barnean dauden jarrera matxista guztien artean gogorki aipatu daitekeen bat soldatak dira, estadistikei begiratuz, Espainian, gizonena bezain lan berdina eginda, emakumeak %25,4-ko soldata murrizpen bat jaso lezake gizonarekin alderatuta, horrek ere zenbaki txikia iruditu lezake norbaiti, baino imagina dezagun gizon baten soldata hilero 900 euro direla, lan berdina egiteagatik soldata minimoan geratu lezake, eta dena sexu kontu batengatik.
Esatera natorrena zera da, jendeak kontzientzia gehiago hartu behar duela matxismoa oraindik kontu garrantzitsua dela gaur egun, eta ezin dela alde batera utzi, bakarrik norbera ez duelako afektatzen matxismo horrek, ez du garrantzirik kendu behar bakoitzaren bizitzatik, baino bereziki gobernuak zerbait egin beharko zuen hau geratzeko, ez garelako hirugarren munduko herrialde bat, eta gauzak zuzendu behar direlako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.